Erakusketa honek, Vitra Design Museum, MAK Vienna eta Design Museum Gent-enak, lehen aldiz robotikaren egungo booma xeheki aztertzen du. 200 pieza baino gehiago bildu ditu, eta bertan etxean, zaintza lanetan eta industrian erabiltzen diren robotak daude ikusgai, bai eta ordenagailu jokoak, multimedia instalazioak eta robotak ageri diren filmak eta literatur lanak ere.
Robotikak gaur egun hartzen dituen askotariko moldeak erakusteaz gain, arlo horrekin lotutako arazo etiko, sozial eta politikoen inguruko gure kontzientzia zabaltzea du xede.
Azken hamarkadan digitalizazioak robotikaren errotiko birdefinizioa ekarri du. Gaur egun, robotek autoak eta garbigailuak eraikitzen dituzte edo tren autopropultsatuetan aireportuko terminal batetik bestera eramaten gaituzte, baina beste molde asko ere hartzen dituzte: etxetresna komunikatiboak izan daitezke, Gauzen Interneta izenekoak, edo ikasteko gaitasuna duten ordenagailu programetako algoritmoak, bot-ak alegia. Oraintsu arte robotika ingeniarien eta IKTetan aditu direnen esparru mugatua izan bada ere, gaur egun diseinatzaileak robotikaren booma birmoldatzen ari dira funtsezko hainbat alderditan; izan ere, sarritan haiek erabakitzen dute nola eta non topo egingo dugun robotekin, zer-nolako harremana ezarriko dugun eta nola elkarreragingo dugun haiekin, edo haiek gurekin.
Hello, Robot-ek agerian uzten du hainbat hamarkadaz robotikaren hedapenaren inguruan izan den anbibalentzia. Hasiera-hasieratik, adimen artifizialari buruzko eztabaida ikuspegi utopiko eta distopikoen artean, mundu hobe, teknologikoki aurreratuago bat sortzeko itxaropenaren eta boterea galtzeko beldurraren artean mugitu da. Testuinguru horretan, beste behin ere, diseinatzailearen erantzukizunaren auzia dugu aurrez aurre.
Eztabaida iturri ohikoa da zein den robotikaren gaiari heltzeko hurbilketa egokia, eta, honakoan, leitmotiv gisa ikuslea gidatzen duten hamalau galderatan islatu da auzi hori. Galderok teknologia berriekiko duten jarrerez hausnartzera akuilatzen dituzte bisitariak, eta agerian uzten dute sarritan zer estuki loturik dauden robotikak berekin ekar ditzakeen aukerak eta arriskuak. Izan ere, robotika eskuragarriago, pertsonalago, are funtsezkoago bihurtu den arren, galdera nagusiak bere horretan dirau: gure mundua nolabait hobetzen al du?
Vitra Design Museum, Mak Vienna eta Design Museum Gent-en erakusketa
Antolatzailea: San Telmo Museoa
Babesle berezia: Kutxa Fundazioa
Babesle orokorra: ABB
Babeslea: Festo
Laguntzailea: Kulturstiftung des bundes
Asteartero eta larunbatero bisita gidatu programatuak egongo dira (martxoaren 16tik hasita, martxoaren 19an izan ezik), 11:00etan euskaraz eta 18:00etan gaztelaniaz. Parte hartzeko ez da izena eman behar, doakoak dira, museorako sarrerarekin.
Talde eta eskolentzako bisiterako erresebak: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu / 943-481561 (astelehenetik ostiralera, 12:00-14:00)
¿Sueñan los androides con ovejas eléctricas? Mitos, realidades, ética y derecho de la robótica.
¿Hasta dónde llegan las nuevas neurotecnologías? Expectativas, riesgos y oportunidades.
WEBGUNEAREN TITULARRA:
ORRI-OINA:
Menu osagarria:
San Telmo Museoa. 2023 copyright ©
NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: