NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

Heriotza. Ante la muerte

Ez da erraza heriotzari buruz hitz egitea, baina, hain zuzen ere, hori proposatu nahi du museoak erakusketa honetan: heriotzaren tabua haustea eta hausnartzea. Heriotzaren fenomenora eta heriotzari aurre egiteko ditugun eta eduki ditugun moduetara gerturatzea gonbidatu nahi zaitu erakusketak.

Gaia jorratzeko, munduko kultur ezberdinetan jatorria duten askotariko objektuak daude, errituekin, sinismenekin edo ohiturekin lotutakoak, eta baita ere, argazkiak, dokumentuak, ikus-entzunezkoak, koadroak, komikiak etab.

  • 2019ko martxoak 13tik maiatzaren 26ra
  • Asteartetik igandera, 10:00-20:00.
  • Sarrera: 6 €
  • Komisarioak: San Telmo Museoa, J. A. Achón
Punu_maskara_-__Mascara_punu_WEB
Atabaka_-_Bandeja_petitoria_WEB
Segizioa_-_Cortejo_funebre_WEB
Jantzi_beltza_-_Vestido_negro_WEB
Dracula_WEB
Isis_Osiris_WEB

Katalogoa

Erakusketaren katalogoak autore hauen testuak ditu: José Ángel Achón, Lourdes Herrasti, Francisco Etxeberria, Juan Madariaga, Iñaki Olaizola, Alfonso Pérez-Agote, Arantza Etxeberria.

Ez da erraza heriotzari buruz hitz egitea. Ez norberarenari, ez besterenari buruz. Izan ere, adituren batek esan izan du gure mundu garaikidean heriotza sexuaren ordezko izatera iritsi dela, tabutzat hartuta.

Ez da erraza heriotzari buruz hitz egitea. Eta, alabaina, ez dago gairik hau bezain muturreko eta unibertsalki gizatiarra denik. Horregatik, gure historiaren hasiera-hasieratik daukagu ondoan, eta lehen giza arrastoak hileta-errituekin edo heriotzaren irudikapenekin lotuta daude. Horregatik, heriotzaren aurreko beldurra gizartea diziplinatzeko modutzat baliatu izan dute mota orotako botereek. Horregatik, gure fantasien munduan ere, heriotza edo hildakoak (fantasmak, zonbiak, espirituak…) behin eta berriz agertzen dira. Horregatik, zientzia modernoaren gairik gogokoenetako bat bizitza luzatzea da, baita hilezkortasuna lortzeko aukera ere.

Erakusketa irisgarria

Ikusmen urritasuna dutenek areto testu egokituak deskarga ditzakete sakelekora erakusketa bisitatzeko, Begiris Elkartearen lankidetzari esker.

Ez da erraza heriotzari buruz hitz egitea. Eta, horregatik, ez dugu adiera bakarreko erantzunik bilatuko, eta ez dugu esango tradizio edo sinesmen mota bat beste baten gainetik dagoela egiazkotasunari, prebalentziari, komenigarritasunari edo lehentasunari dagokienez.

Ez da erraza heriotzari buruz hitz egitea. Baina bai jakin nahi dugu heriotza nola irudikatu izan dugun eta zer errituz inguratu dugun. Batzuetan heriotzara beldurrez eta larritasunez zergatik hurbiltzen garen ulertu nahi dugu, baina beste batzuetan festaren eta fantasiaren bitartez. Tradizio erlijiosoek heriotzaz haratago joateko zer proposamen egin dizkiguten jakin nahi dugu, baita zientziak heriotza nola borrokatzen duen eta nola gainditu nahi duen ere. Hausnarketa sustatu nahi dugu, hainbat hurbilketaren zentzua ulertu, geure ikuspegia bera aberasteko. Horretarako, ezinbestekoa da heriotzari buruz hitz egitea.

Hitz egin dezagun heriotzari buruz…

Erakusketa sei ataletan antolatuta dago, gizakiak heriotzaren aurrean izan dituen eta dituen jarrerak kontuan hartzen dituztenak: Irudikatu, Beldurra, Errituala, Zentzua bilatzea, Heriotzatik itzultzea, Utopiak.

Bilduma eta erakunde hauek obrak utzi dizkiote erakusketari: Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia, Museo Arqueológico Nacional (Madril), Museo Nacional de Antropología (Madril), Museo del Romanticismo (Madril), Museo de Huesca, Museu Egipcio Barcelona, Fundació Arqueológica Clos, Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoa (Vitoria-Gasteiz), Baionako Euskal Museoa, Arantzazu Santutegia, Ama Xantalen ermita (Irun), Jorge Oteiza Fundazio Museoa (Altzuza, Nafarroa), Euskal Museoa (Bilbo), Museo Nacional del Prado (Madril), Museo de Bellas Artes (Sevilla), Museo Nacional de Arte Reina Sofía (Madril), Gipuzkoako Artxibo Orokorra, Koldo Mitxelena Kulturunea, Museo Universidad de Navarra, Donostiako Udal Artxiboa, EFE Fundazioa.

Antolatzailea eta ekoizlea: San Telmo Museoa
Laguntzaileak: Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa; Aranzadi Zientzia Elkartea.

Bisita gidatuak

Asteartero eta larunbatero bisita gidatu programatuak egongo dira (martxoaren 16tik hasita, martxoaren 19an izan ezik), 11:00etan euskaraz eta 18:00etan gaztelaniaz. Parte hartzeko ez da izena eman behar, doakoak dira, museorako sarrerarekin.

Talde eta eskolentzako bisiterako erresebak: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu / 943-481561

Bisita gidatuak eta bisita-tailerrak eskolentzako LH, DBH, Batxilergoa. Gainera, maleta didaktikoa eskura bisita bere kabuz egiteko. Irakaslearen gida eta ikaslearentzako materialak jarduerak eskolan eta museoan egiteko.

Jarduerak

Erakusketa honek lantzen duen gaian sakontzeko museoak jarduera sorta zabala antolatu du. Eskaintzaren inguruko xehetasunak erakusketaren liburuxkan edo webgune honetan bertan daude.

Mahai-inguru eta hitzaldiak:
- Diálogo entre religiones
- Morirse y morir, Javier Sádaba.
- Comunidadades compasivas: creando entornos y personas compasivas con las personas al final de la vida.
- Una realidad silenciada. El suicidio en los adolescentes
- ¿Cómo nos comportamos ante la muerte a comienzos del siglo XXI?
- ¿Futuro sin envejecimiento nimuerte? Conversación entre ciencia y filosofía.

Topaketak eta jardunaldiak:
- Death café. Hitz egin dezagun heriotzaz /
Hablemos de la muerte
- Dolugelan II
- La antropología de la muerte

Video-foruma:
- Aulki hutsak (2013)

Zeharkako begiradak:
- José Ángel Achón
- Juan Madariaga
- Javier Viver

Errezitaldia:
- Herio eta beste ñabardura batzuk / Muerte y otros pormenores

Helduentzako tailerrak
- Arteterapia: cuando las palabras no son suficiente

Argazki-liburu aurkezpena:
L’amoureuse, Anne de Gelas

Familientzako jarduerak:
-  Artista tailerrak
- Familia marrazkilariak: heriotza ipuinaren bitartez


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: