NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

Fikzioaren museoa. I Inperio. Matías Umpierrez

"Fikzioaren museoa. I Inperio" fikzioa museoan erakusteko proposamen bat da, eta, horretarako, Shakespeareren "Macbeth"en egokitzapen batetik abiatzen da, eta, besteak beste, aktore hauek parte hartzen dute: Ángela Molina, Robert Lepage, Elena Anaya, Chema Tena, Ana Torrent, Adolfo Fernández Duncan, Javier Pereira, Tessa Andonegi, Javier Tolosa eta Bore Buika.

  • 2018ko martxoaren 2tik apirilaren 8ra (martxoaren 7an itxita egongo da)
  • Asteartetik igandera, 10:00-14:00 / 16:00-20:00.
  • Doako sarrera
Fikzioaren museoa. I Inperio. Matías Umpierrez
Fikzioaren museoa. I Inperio. Matías Umpierrez
Fikzioaren museoa. I Inperio. Matías Umpierrez

Ikusi instalazioaren aurkezpen eguneko argazkiak gure Flickr kontuan.

Matías Umpierrez artistaren lanak ikuslearen eta fikzioaren arteko loturen modalitate garaikideen inguruan arakatzen du. Marko horretan, haren proiektuak arte eszenikoen, ikus-entzunezkoen eta zinearen arteko mugaldeetan dabiltza, eta ikuslearen, agertokiaren, diskurtsoaren, eszenaren eta lurraldearen arteko dialektika jartzen dute arian.

Fikzioaren Museoa honek elkarrizketa bat proposatzen du ekintza dramatikoak museo-bilduma-kontserbazio-erakusketa-denbora sistema batean eragin dezakeen desplazamenduari buruz. Fikzioaren denborazko eta espaziozko mugei desafio egitean, balizko “museifikazio” bat aurkitzen saiatzen da, edo eraikuntza dramatikoa oraingo eta etorkizuneko oroimen kolektiborako gordetzeko modu berezi bat. Orobat, ikuslea bere ohiko pasibotasunetik askatzen du, eta eginkizun sortzailera eramaten, ekintza dramatikoa eratzeari dagokionez.

Museoaren lehen pieza “INPERIO” da, William Shakespeareren Macbeth dramaren egokitzapena. Bertsio hau 1990eko hamarkadako Espainia diktadura ostekoan kokatzen da, eta agerian jartzen du fikzioa bitartekaritza sozial eta politikorako tresna bat dela; nola, eta “mix” bat sortuz aisiarako industriaren, egungo botere-mekanismoen eta tradizioa eta globalizazioa aurrez aurre jartzeak pizten duen suminaren artean.

 

 

 

Fikzioaren Museorako INPERIO pieza Donostia Kultura (San Telmo Museoa, dFERIA) eta Studio Matías Umpierrez-en koprodukzioa da. Eskerrak bereziki Rolex Mentor and Protégé Arts Initiative-ri, laguntzagatik.

Aktoreak

Ángela Molina, Robert Lepage, Elena Anaya, Chema Tena, Adolfo Fernández, Ana Torrent, Tessa Andonegui, Javier Pereira, Javier Tolosa, Astrid Jones, Boré Buika, Alfonso Bassave, Tony Lam, Ziyi Yan, Olalla Hernández, Noa Sanchez Jiménez, Ángeles Arenas Ruiz.

Paseak

Bideo-instalazioa jatorrizko bertsioan emango da, azpitituluekin. Hauek dira emanaldien ordutegiak azpitituluen arabera:

  • Euskara (10:00, 11:30, 16:00, 17:30)
  • Castellano - francés (10:45, 12:15, 16:45, 18:15)
  • Inglés (13:00, 19:00)


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: