NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

Black is beltza

"Black is Beltza" erakusketak bidaia bat proposatzen digu: Black is Beltza eleberri grafikoko protagonista den Manex Unanueren abentura hainbat leku eta herrialdetan barrena. Abiapuntua da 1965ean Iruñeko erraldoien konpartsak New Yorkeko 5. etorbidetik egindako desfilea.

  • 2018ko ekainaren 15etik azaroaren 18ra.
  • Astartetik igandera, 10:00-20:00.
  • Laborategia
  • Doako sarrera

Fermin Muguruzak Harkaitz Cano idazlearen eta Jorge Alderete irudigilearen laguntzaz sortutako eleberri grafikoari buruzko erakusketa erabat berrituta dator San Telmoko Laborategira (2014an Azkuna Zentroan egon da): irailean aurkeztuko den animazio filmerako erabilitako edukiekin.

Black is Beltzak proiektua burutzeko erabili den materiala du erakusgai, hala egileak istorioa egituratzeko laguntza moduan izan dituen prentsa-artxiboak, nola animazio filmaren marrazkiak, edota ikus-entzunezko materialak, sasoi hartako ikuspegi sozial, politiko eta kulturalaren erakusgarri.

Black is Beltza
Black is Beltza
STM_Black_is_Beltza_argazkiak_3_WEB

Black is Beltza proiektuak (eleberriak lehenbizi eta laster, filmak) ekintza eta espioitzako istorio bat eraikitzen du, musika, amodioa eta iraultza nahasiz, eta zinemagintzako genero desberdinak eta ikus-entzunezko aurrerapenak elkartuz.

Fermin Muguruzak proiektu honi ekitea erabaki zuen prentsan gatazka bat jasotzen zuen irudi bat aurkitu zuenean, paradoxikoki bada ere, gatazka hori arrotza eta ezaguna baitzitzaion aldi berean: 1965ean New Yorken egindako desfilean, Iruñeko erraldoien konpartsako erraldoi beltzek parte hartzea debekatu zuten.
Gertaera historiko hori abiaburu hartuta, Muguruzak gure istorioko pertsonaia nagusiaren kontakizuna eraikiko du, Manex Unanuerena.

Gazte horren begirada hartuta, kontakizunak zehatz azalduko dizkigu hirurogeiko hamarkadaren erdialdeko asalduzko garaietan izan ziren gertaera nagusiak.

Antolatzaileak: San Telmo Museoa, Azkuna Zentroa, Talka Records & Films

Jarduerak

Proiekzioak

  • Uztailak 3, 22:00. Heavy Metal (1981), Gerald Potterton. JBA euskaraz
  • Uztailak 10, 22:00. Have a Nice Day (2017), Liu Jian. JBA gaztelaniaz
  • Uztailak 17, 22:00. Re-vengeance (2016), Bill Plympton. JBA euskaraz

San Telmo Gaua
Uztailak 21, 20:30-24:00
Irekiera berezia eta zuzeneko musika.

Zeharkako begiradak
Erakusketa Fermin Muguruzaren eskutik ezagutzeko aukera.
Doan, izen-ematearekin: 943 48 15 61 / Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: