NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

Gorputza asmatzen. Biluziak, anatomia, pasioak

Erakusketak ibilbidea egiten du gorpurtzaren asmatze artistikoaren une aipagarri batzuetatik, Errenazimendutik Ilustraziora bitartean eman zirenak. Bertan balio handiko ia ehun maisulan izango dira ikusgai, besteak beste, artista hauenak: Juan de Juni, Pedro de Mena, Anchieta, Berruguete, Ribera, Rubens, Zurbarán, Juan Valdés eta Le Brun. Erakusketarako piezak utzi dituztenen artean daude Museo Nacional del Prado, Liburutegi Nazionala, Thyssen Museoa, Lázaro Galdiano Museoa, Louvre Museoa eta Borghese Galeria.

  • 2018ko azaroaren 24tik 2019ko otsailaren 17ra
  • Asteartetik igandera, 10:00-20:00.
  • Sarrera: 6 €
  • Komisarioa: María Bolaños
Gorputza asmatzen. Biluziak, anatomia, pasioak
Gorputza asmatzen. Biluziak, anatomia, pasioak
Gorputza asmatzen. Biluziak, anatomia, pasioak
Gorputza asmatzen. Biluziak, anatomia, pasioak
Gorputza asmatzen. Biluziak, anatomia, pasioak
Gorputza asmatzen. Biluziak, anatomia, pasioak

 

Katalogoa

Erakusketaren katalogoak María Bolaños komisarioaren testuez gain, Victor Stoichita-ren, José Rielloren, Antoinette Gimoret-en eta Juan Bordesen testuak ere ditu.

Gorputza gai oso presentea izan da mendebaldeko artean, baina Errenazimenduaren eta Ilustrazioaren artean “objetu” horrek mutazio erabakigarria jasan zuen; “asmatze” prozesu bat —nekeza, anitza eta zabalak—, munduaren inguruko ikuspegi humanista eta modernoan.

Ordura arte, aurreko mendeetan, irudia ez-haragizko eskema gisa bakarrik azaltzen zen. Baina kultura berriak, “ezagutu zeure burua” lelo sokratikoaren eraginpean, giza izatean ikuskizun amaiezina deskubritu zuen pertsonen duintasunaren etikak eta pentsamendu askatasunak babestuta.

Arteek erronka horri ausardiaz eta sormenaz heldu zioten, beren bilaketak konbinatuz anatomisten eta geometren proposamenekin, eta aintzinakoen eta naturaren filosofoen irakurketekin. Horiek uztartu egiten zituzten behaketaren, begiradaren, esperientziaren eta zentzumenen abantailarekin; eta baita ere, irudiarenarekin.

Horrela “gorputzaren zibilizazioa” jaio zen, oso tinkoa eta baikorra, bai, baina ertz askotako zalantza moralez, paradoxez eta debozioez zeharkatua. Hildakoekin lan egiten duen zibilizazioa bizidunei forma emateko, bizi-energia formula matematiko bihurtzen duena, gorputza zigortzen duena goresteko, zientzia eta krimena nahasten dituena, erotismoa eta disekzio anatomikoa uztartzen dituena, pasioen mundu kontrolaezinean barneratzen dena keinuen legeak sortzeko.

Erakusketa sei ataletan dago antolatua: Gorputzak artistaren tailerrean, Gizakiak akzioan, makina-gorputzak, Anatomia eta haren itzala, Emozioen ikuskizun handia eta Zauritutako gorputzen liluragarritasuna.

Antolatzaileak: San Telmo Museoa, Museo Nacional de Escultura (Valladolid)
Babeslea: Kutxa Fundazioa

Bisita gidatuak

Asteartero eta larunbatero bisita gidatu programatuak egongo dira (abenduaren 1etik hasita), 11:00etan euskaraz eta 18:00etan gaztelaniaz. Parte hartzeko ez da izena eman behar, doakoak dira, museorako sarrerarekin.

Talde eta eskolentzako bisiterako erresebak: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu / 943-481561

Jarduerak

Hitzaldiak

  • Azaroak 25, igandea, 12:00
    Maria Bolaños, komisarioa
  • Otsailak 14, osteguna, 19:00
    Manuel Arias, Museo Nacional de Esculturako zuzendariordea

Zeharkako begiradak bisita gidatuak

Familientzako tailerrak

Erakusketak dirauen hilabeteetan familientzako tailerrak egongo dira, euskaraz. 5 € familiako.

Kolorearekin dantza
Azaroak 24, urtarrilak 12, otsailak 9 eta 16 | 17:00
6-12 urtekoentzat

Gu mara mara
Abendua 28 eta 29, otsailak 2 eta 3. | 11:00+17:00
1-2 eta 3-4 urtekoentzat

Ikusi hemen jarduera guztien inguruko xehetasunak.


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: