NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

Espazioaren barrea (Guernica). José Ramón Amondarain

“Espazioaren barrea”k J.R. Amondarain artistak egindako ikerketa prozesu baten emaitza aurkezten du. Erakusketa arteari, sormenari eta hura gauzatzen den sistemari buruzkoa da, eragile indartsu bat abiapuntutzat hartuz, Picassoren “Guernica”.

  • 2017ko azaroaren 25etik 2018ko otsailaren 25era
  • Asteartetik igandera, 10:00-20:00.
  • Sarrera: 6 €
  • Komisarioa: Dani Castillejo
Espazioaren barrea (Guernica). José Ramón Amondarain
Espazioaren barrea (Guernica). José Ramón Amondarain
Espazioaren barrea (Guernica). José Ramón Amondarain
Espazioaren barrea (Guernica). José Ramón Amondarain
Espazioaren barrea (Guernica). José Ramón Amondarain
Espazioaren barrea (Guernica). José Ramón Amondarain

 

Espazioaren barrea (Guernica). José Ramón Amondarain, San Telmo Museoak Picassoren Guernicari bere 80. urteurrenean egiten dion omenaldia da. Bi errealitateren gainean bideratutako omenaldia da: batetik, sormen-prozesuari, ikerketari eta sormen-mekanismoei buruz hitz egiten digu, eta, bestetik, ezintasun bat erakusten digu, hain zuzen ere, hainbat alderdi eta garapen piktoriko erakusteko ezintasuna, jabetza intelektualari buruzko egungo legeen interpretazioaren ondorioz.

Katalogoa

J.R. Amondarainen obren irudiak, eta Dani Castillejoren eta Bernardo Atxagaren testuak biltzen ditu.

Erakusketako obrak Amondarainek Picassoren Guernicari buruz duen ezagutza sakonetik sortzen dira.

Lau oihal handik mila elementu inguru (marrazkiak, argazkiak eta objektuak ) egituratzen dituzte; Amondarainen obra horiek guztiak desplazamendu, eraldakuntza eta logika konstruktibo desberdinetatik eginda daude, eta historia unibertsalerako funtsezkoa den obra baten barne-indarrak adierazten dituzte, Pablo Picassoren Guernicarenak.


Lehen atala: Tiempo y Urgencia (Artium, 2012)

Gernikaren bonbardaketaren oroimenez, duela bost urte José Ramón Amondarainek proiektu bat formalizatu zuen, eta Artiumen egon zen erakusketa batean gauzatu zen: Tiempo y Urgencia (2012)

Bere asmoa izan zen Pablo Picassoren lan-prozesua agerian jartzea, obra egiterakoan hartu zituen erabakien berri ematea eta jakitea nola egin ahal izan zuen Picassok obra 33 egunetan. Hor pinturaren esperientziatik Guernicaren zortzi tarteko egoera aztertu zituen, Dora Maar-ek egin zituen argazkietatik abiatuta.

Gaur, 8 oihal haiek San Telmo Museoko erakusketan daude biribilkatuta, Jabetza Intelektualaren Legearen aplikazioan irizpide-bateraezintasunagatik haiek erakustea ezinezkoa delako.

Hain zuzen ere, Espazioaren barrea hasierako ikerketa horren balizko garapenetako bat da.

José Ramón Amondarain (Donostia, 1964)

Arte Ederren lizentzia lortu zuen Euskal Herriko Unibertsitatean. Donostiako Artelekun lan egin zuen. Egoiliar izan zen Berlineko Künstlerhaus Bethanien-en ikasketa-programan. 1988an hasi zen bakarkako eta taldeko erakusketak egiten. Azkeneko bakarkako erakusketen artean nabarmentzekoak dira: Espazioaren Irribarrea (Gabriel Rolt galeria, Amsterdam); Amar gana (Patio Herreriano Museoa, Valladolid); Tiempo y Urgencia (Artium, Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoa, Vitoria-Gasteiz); Entre-(t)acto (DA2, Domus Artium, Salamanca). Taldeko erakusketen artean, berriz, ondokoak aipatuko ditugu: ON PAINTING (Centro Atlántico de Arte Moderno, CAAM, Las Palmas Kanaria Handikoa); El Ángel exterminador. A Room for a Spanish Contemporary Art (Palais de Beaux-Arts, Brusela); Camuflajes (La Casa Encendida, Madril); Incógnitas. Cartografías del arte contemporáneo en Euskadi (Guggenheim Bilbao Museoa).

Bisita gidatuak

Abenduaren 2tik aurrera

  • Astearteetan eta larunbatetan
  • 11:00 (euskaraz) + 18:00 (gaztelaniaz)
  • Bisita gidatuak doakoak dira, erakusketaren sarrerarekin.

Taldeentzako eta eskolentzako bisitak ere erreserba daitezke: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu / 943-481561

Jarduerak

Erakusketaren harira jarduerak antolatu ditu museoak. Bisita gidatu programatuez gain, bisita bereziak eskainiko dituzte hainbat artistek eta komisariok (Enrique Martínez, Beatriz Herráez,  Iñaki Gracenea, Manu Muniategiandikoetxea eta Dani Castillejo), eta, gainera, bisita gidatu musikatuak eskainiko ditu Itziar Navarrok. Horrez gain, mahai-ingurua eskainiko dute J.R. Amondarainek, Dani Castillejok eta Bernardo Atxagak. Azkenik, haurrentzako eta familientzako tailerrak egongo dira.

Ikusi hemen jarduera guztien inguruko xehetasunak.

Espazioaren barrea (Guernica) San Telmo Museoak eta Artium Arte Garaikidearen Euskal Zentro-Museoak sortutako eta ekoitzitako proiektua da.


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Flickr
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: