NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

12+1: Arte Ederretako udal bekak (1893-1936)

XIX. mende amaiera eta XX.aren hasieran Donostiako Udalak artistak laguntzeko programa izan zuen, eta horren bidez sortzaileek diru laguntzak jasotzen zituzten atzerrian ikasketak egiteko. "12+1: Arte Ederretako udal bekak (1893-1936)" erakusketak 13 artista horien (12 gizonezko eta emakumezko bat) lanak aurkezten ditu, Mikel Lertxundi Galianak egindako ikerketaren ondoren.

  • 2017ko urriaren 26tik 2018ko otsailaren 4era.
  • Asteartetik igandera, 10:00-20:00.
  • Sarrera: 6 €
  • Komisarioa: Mikel Lertxundi Galiana

 

Lopez Alen
Cabanas
J. Echeverribar

Katalogoa

Katalogoak Mikel Lertxundi Galianak 1893-1936 arteko Arte Ederretako udal beken inguruan egindako ikerketaren emaitza biltzen du.

12+1. Arte Ederretako udal bekak-en asmoa zera da, beka-kontratuari esker udal bilduman sartu ziren obrak erakustea, eta, aldi berean, oro har ahazturik dauden sortzaileak berreskuratzea: Francisco López Alén, Benito Martínez Sierra, Inocencia Arangoa, José Aguirre, Ángel Cabanas Oteiza, José Arangoa, Jenaro Echeverribar, Edmundo Paillole, Venancio Ayerza, Jesús Martínez Utrilla, José Bengoechea eta Luis Álvarez.

XIX. mendean eta XX. mendeko lehen erdian, gazte donostiarrek beren bokazio artistikoari jarraitu nahi bazioten, zailtasun handiak topatzen zituzten. Lehenik eta behin, gehienak irakasle partikular batekin eta hiriko Arte eta Ofizioen eskolan ekiten zieten ikasketei, baina, gero, zaila egiten zitzaien beren prestakuntzan gehiago sakontzea. Ikasten jarraitzeko asmoz Madrilera edo atzerrira joan nahi zutenek dirua zuten oztopo. Hori dela eta, XIX. mendearen amaieran, Donostiako Udalak, hutsune hori bete nahian, beka sistema bat sortu zuen, Arte Ederren arloan trebeak zirenei, baina, ikasten jarraitzeko modurik ez zutenei, laguntze aldera. Hala, lau hamarraldi iraun zuen lehen fase honetan, hamahiru artistek ikasi zuten beraiek hautatutako zentroan bekari esker.

Irisgarritasuna

Ikusmen urritasuna dutenek areto testu egokituak deskarga ditzakete sakelekora erakusketa bisitatzeko, Begiris Elkartearen lankidetzari esker.

Hainbat arrazoi tarteko, hamahiru bekadunen artean, gehienek ez zuten lortu ibilbide oso bat garatzea: bi gazterik hil ziren, beste bat gaixotu egin zen, beka jaso zuen emakume bakarrak generoarekin loturiko trabak topatu zituen, batzuek ez zuten nahikoa gaitasun tekniko eta beste batzuk, ordea, herabeak ziren, eta anbiziorik gabeak. Edonola ere, horretaz guztiaz gainera, Gerra Zibila hartu behar da kontuan, bat-batean piztu baitzen, eta gerraoste latza ekarri: hogeiko eta hogeita hamarreko hamarraldietan beka eskuratu zutenen ibilbideak eten egin ziren gudaren ondorioz, eta bekadunek artisautzara jo behar izan zuten, eta aisialdirako utzi egiatan lanbide gisa jorratu nahi zutena.

Arte Ederretako beken lehen etapa honetan, euskal artea ere pil-pilean ibili zen. Berrogei urte haiek funtsezko garaia izan ziren euskal artea garatzeko: pixkana-pixkana modernotasunera sartu zen, postulatu inpresionistekin bat eginez, eta Europako abangoardien lengoaietan murgilduz. Edonola ere, udal laguntzak jaso zituzten bekadun gehienek ez zuten harreman handirik izan joera berritzaileekin. Hala ere, izan zen bekadun berritzailerik, eta beste batzuek garaiarekin bat zetozen esperientziak ere garatu zituzten, hori bai, apur bat berandu eta modernotasun nahiko epel bat garatuz.

Erakusketarekin lotutako jarduerak

 

Bisita gidatu berezia

12+1. Arte Ederretako udal bekak, Mikel Lertxundi Galiana

  • Azaroak 9 | 18:00 
  • Doan, izen ematearekin
Hitzaldia

Costa Brava (J. Echeverribar), Mikel Lertxundi Galiana

  • Urtarrilak 7 | 12:00  
  • Libre, jarleku guztiak bete arte

Bisita gidatu berezia

12+1. Arte Ederretako udal bekak, Mikel Lertxundi Galiana

  • Urtarrilak 11 | 18:00 
  • Doan, izen ematearekin


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Flickr
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: