NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

Uhartearen altxorra

Haur eta gazte literatura: benetako hitz, benetako irudi. 8 detektibe eta 11 pirata, 11 leku eta 18 gai, 20 piztia eta 10 poema, 26 heroi txiki eta handi, 42 idazle eta 35 artista. "Uhartearen altxorra"k garai desberdinetako literaturaren berrikusketa bat proposatzen du, modu jostalari batean literaturari buruz hausnartzera gonbidatuz.

  • 2017ko urriaren 17tik 2018ko urtarrilaren 17ra.
  • Asteartetik igandera, 10:00-20:00.
  • Doako sarrera
  • #STMaltxorra
Uhartearen altxorra, San Telmo Museoan.
Uhartearen altxorra, San Telmo Museoan.
Uhartearen altxorra, San Telmo Museoan.

Uhartearen altxorraren ardatzak dira literatura bera, eta hura irudikatzen duten ilustrazioak; haurrentzako eta gazteentzako euskarazko literaturatik sortutako pertsonaia, ilustrazio, gai eta garaiek osatzen dute.

Haur eta gazte literaturako pertsonaiak ageri dira erakusketan, baina bilduma ez da soilik umeentzat, publiko guztientzako pentsatua dago. Izan ere, garai desberdinetako haur eta gazte literatura islatzen baitu erakusketak.

Mariasun Landa, Juan Kruz Igerabide, Mikel Valverde, Karlos Linazasoro, Eider Eibar, Bernardo Atxaga, Antton Olariaga... Idazle zein ilustratzaile, denak izan dira lehenago ala geroago umeentzako ipuinen erreferente, eta haien lanak daude ikusgai erakusketa honetan.

Mundua ehun liburutan interpretatzeko sortutako erakusketa da. Errealismo fantastikoa, zientzia-fikzioa, abentura liburuak, umorea, misterioa eta polizia nobelak tartekatu dituzte literaturari buruzko hausnarketa egiteko. Askotarikoak dira, hortaz, erakusketa osatzen duten ehun ipuinak.

Koldo Izagirre idazleak egin du erakusketa osatzen duten liburuen hautaketa, 100 guztira. 1980ko hamarkadaren eta 2010. urte arteko lanak biltzea izan zuen hasierako asmoa, baina aurreragoko batzuk ere hautatu ditu.

Erakusketa gaika antolatuta dago. Hala, ilustrazioak agertzeaz gain, erakusketa osatzen duten pertsonaien liburuetan lantzen diren gaien zerrendak ere ikusgai daude tauletan: bakardadea, migrazioa, adopzioa, Downen sindromea, haztea, nortasuna, zahartzaroa, sexismoa... Egunerokotasunarekin lotu nahi izan dituzte erakusketaren edukiak, eta, gaiekin batera, idazle eta ilustratzaileen aipuak ere bildu ditu erakusketak.


Haur Liburtegi Nagusian ere, Uhartearen altxorra

Haur liburutegi Nagusian (Fermin Kalbeton kalea, 25), erakusketarekin lotuta dauden 100 liburuekin sortutako txokoa dago, hala, erakusketan aipatzen diren liburuak (Koldo Izagirrek hautatuak) eskuartean erabili ahal izango ditu bisitariak.

Ikusi hemen 100 liburu horien zerrenda.

Bisita gidatuak

Ikastetxeei zuzendutako bisita didaktikoak ere eskaini zaizkie ikastetxeei. Txanda guztiak bete egin diren arren, ikastetxeek izena eman dezakete erakusketa bere kasa ikusteko Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu . Hori eskatzen duten taldeei, gida didaktikoa bidaliko zaie.

Uhartearen altxorra-ren gida didaktikoa hemen ere deskarga daiteke.



Ideia: Dijitalidadea
Arte zuzendaritza
: Juanba Berasategi
Ekoizpena
: Azkuna Zentroa
Antolatzaileak: San Telmo Museoa, Donostiako Liburutegi Nagusiko Haur Saila - Donostia Kultura
Erakunde laguntzaileak: Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Flickr
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: