NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

Louise Dahl-Wolfe, estilo propioarekin

Erakusketa honek 100 argazki inguru biltzen ditu, eta bere helburua da Louise Dahl-Wolferen obra ezagutzera ematea. Argazkilari paregabea izan zen, eta moda argazkilaritza eta Hollywoodeko erretratugintza modernizatu zituen; gizonak nagusi ziren alorrean bere lekua egiten jakin zuen. Artista honen bakarkako lehen erakusketa da Estatu Batuetatik kanpora antolatzen dena.

  • 2017ko uztailaren 18tik urriaren 1era
  • Asteartetik igandera, 10:00-20:00
  • Laborategia
  • Sarrera dohainik
  • #STMlouise
"Louise Dahl-Wolfe, estilo propioarekin" erakusketa
"Louise Dahl-Wolfe, estilo propioarekin" erakusketa
"Louise Dahl-Wolfe, estilo propioarekin" erakusketa

Louise Dahl-Wolfe (San Frantzisko, 1895- New Jersey, 1989) estatubatuar argazkilari handietako bat izan zen, eta garai hartako moda argazkilaritza modernizatu zuen, baita Hollywoodeko erretratua ere. Bere modako irudiak garai hartako beste argazkilari ospetsuenekin lehiatu ziren, adibidez, Edward Steichen, Horst P. Horst, George Hoyningen-Huene, Irving Penn edo Martin Munkácsi, eta beste batzuen baitan eragina ere izan zuten, adibidez, Richard Avedonen baitan. 

Txuri-beltzarekin eta koloreekin esperimentatu zuen, eta lehenetarikoa izan zen kanpoaldeko eta urruneko lokalizazioak aukeratzen; besteak  beste, Afrika iparraldea eta Hego Amerika. Aitzindaria izan zen ere, erretratoak argi naturalarekin egiten.

San Francisco Institute of Arteko bere heziketak, bere anatomia, konposizio, kolorearen teoria eta, bereziki, marrazketa ikasketak, ezin bestekoak izan ziren bere lanerako.  Berberak adierazi bezala, aurrez aurreko klase batean biluziak marrazteak izugarri lagundu zion modako argazkilaritzan, jabetu egin baitzen gizon eta emakumeen gorputzek dituzten aldeez, hala forman nola mugimenduan. 

1930eko hamarraldian hasi zen argazkilaritzan, 20ko hamarkadaren bukaeran Consuelo Kanaga argazkilariarekin Europatik eta Ipar Afrikatik bidaia bat egin ondoren.  Garai horretan, natura hil, biluzi eta erretratuei ateratzen zizkien argazkiak, batez ere Nashville-Tennesseeko biztanleei, Depresio Handiaren unean eta garai hartako ohiko dokumental estiloaz.

Bere argazkilari ibilbidearen gehiena 1936tik 1958ra eman zuen, Harper’s Bazaar aldizkarian lan egindako urteetan. Bitarte horretan, estatubatuar aldizkariak kolorezko 600 argazki, 86 portada eta zuri-beltzezko 3.000 argazkitik gora argitaratu zizkion. Dahl-Wolfek lantalde handi batekin aritzeko zortea izan zuen: Carmel Snow, editore burua; Alexey Brodovitch, arte-zuzendaria; eta Diana Vreeland, modako editorea.

Biografia

Louise Emma Augusta Dahl (San Frantzisko, 1895 – New Jersey, 1989) Norvegiar etorkin senar-emazte batzuen alabetan gazteena izan zen eta, San Frantziskora bizitzera joatean, Kaliforniako Arte Eder Eskolan (egun, San Francisco Institute of Art) ikasteko aukera eman zioten. Han ekin zien bere ikasketei, diseinua, konposizioa, Artearen historia eta kolorearen teoria, besteak beste, eta 6 urte aritu zen horietan. Natura hilen eta anatomiako marrazketa eta pinturako heziketa berezia jaso zuen. Rudolph Schaeffer eta Frank Van Sloan izan zituen maisu.

1921ean, Anne W. Brigman argazkilaria ezagutu zuen. Berarentzat, inspirazio iturri handia izan zen, eta argazkilaritzarekin harremanetan sartu zen.

1936an, argazkilari lanetan sartu zen Harper’s Bazaar-en, eta hori oinarri ezin hobea eman zion bere lanari. Bere sormena bere ekoizpena bezain boteretsua eta aktiboa izan zen. 1943an, Lauren Bacalli egindako argazki bat, Harper’s Bazaareko portadan jarria, aktoresa horren ibilbide profesionalerako gora-jauzia bihurtu zen.
1960an erretiroa hartu ondoren, bere obra nolabaiteko ahanzturan geratu zen 1980ko hamarkada arte; orduan, A Photographer’s Scrapbook bere memoria liburua argitaratu zuen, eta Staley-Wise Galleryk New Yorken erakusketak egitera zirikatu zuen. Ordutik aurrera, Louise eta bere obra aitortza izaten hasi ziren, eta haren inguruko erakusketak egin ziren.


Antolatzaileak
: La Fábrica, Le Pavillion, San Telmo Museoa
Komisarioa
: Oliva María Rubio


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Flickr
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: