NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

Hitchcock, suspensetik harago

"Hitchcock, suspensetik harago" zinemagile britainiarraren inguruan estatuan egin den lehen erakusketa handia da. Bertan suspensearen maisuaren zinema ulertzeko gakoak errepasatzen dira hainbat euskarriren bidez: fotograma handituak, ikus-entzunezkoak, storyboard-ak, kartelak, soinekoak... Gainera, udan zehar zuzendariaren pelikula ezagunak emango dira museoan.

  • 2017ko ekainaren 16tik urriaren 1era.
  • Asteartetik igandera, 10:00-20:00.
  • Sarrera 6 euro.
  • Komisarioa: Pablo Llorca
  • #STMhitchcock
"Hitchcock, suspensetik harago" erakusketa
"Hitchcock, suspensetik harago" erakusketa
"Hitchcock, suspensetik harago" erakusketa
"Hitchcock, suspensetik harago" erakusketa
"Hitchcock, suspensetik harago" erakusketa
"Hitchcock, suspensetik harago" erakusketa

Erakusketa irisgarria

Ikusmen urritasuna dutenek areto testu egokituak deskarga ditzakete sakelekora erakusketa bisitatzeko, Begiris Elkartearen lankidetzari esker.

Ikusi erakusketaren argazki gehiago Flickrreko albumean.

Erakusketa Telefónica Fundazioak produzitua da eta Pablo Llorcak komisariatua. Llorca Zinemaren Historiako eta Argazkigintzaren Historiako irakaslea da Salamankako Unibertsitateko Arte Ederren Fakultatean. Hitchcock, suspensetik harago 2016 eta 2017 artean Madrilen egon zen, Espacio Fundación Telefónican, eta Donostiako hau lehen ibiltaritza izango du.

Hitchcock, suspensetik harago ez da zuzendariaren filmografiaren erakusketa lineala. Aitzitik, bere zinemaren funtsezko gakoen inguruko begirada orokor gisa planteatzen da, figura osoa ezagutzeko eta ulertzeko. Aspektu pertsonal eta komertzialak erakutsiko dira, eta Hitchcocken estiloaren zenbait giltzarri.

Erakusketak hainbat material aurkezten ditu, besteak beste, fotograma handituak, filmen sekuentziak, storyboard delakoak, dekoratuen, jantzien eta ile-orrazkeren zirriborroak, kartelak, argazkiak, aldizkariak eta soinekoak.

Bost ataletan sailkatuta daude horiek guztiak, eta zuzendariaren filmografiako gako nabarmenak erakusten dituzte:  

  • Sarreran biografiaren eta filmografiaren errepasoa egiten da zinemarekin umetatik izan zuen harremana edo ikonoak sortzeko eduki zituen eraginak ezagutzeko. Azpimarra egiten da kolaboratzaileetan, eurekin lana intentsoki egin baitzuen.
  • Hitchcock ukitua atalean zuzendariaren aspektu teknikoak aztertzen ditu, besteak beste, irudien gainjartzeak, mantsotzeak, sofistikaziorik gabeko hizkuntza, sekuentzia dramatikoetako musika...
  • Emakumeak eta gizonak aretoan irudikatzen da sexuen arteko harreman , eta desioa bere filmetako hauspo gisa.
  • Hitchcock eta bere garaia, artea eta arkitekturak erakusten du autorea bere garaiaren jabe zela, eta ongi ezagutzen zuela bizi izan zuen testuinguru artistikoa eta kulturala, eta hori ez zela oharkabean pasa bere zineman.
  • Tramaren ifrentzua: itxurak eta trikimailuak guneak bisitarien bistara ateratzen du Hitchcockek erabiltzen zituen trikimailu sistemak pantailaren bidez ikusleak engainatzeko.

Hitchcock Donostian

Donostian bisitatu ahal izango den erakusketak elementu berriak edukiko ditu Madrilen ikusi zenarekin alderatuta: The Lodger: A Story of the London Fog eta The Manxman pelikulen fotogramak, biak zuzendariaren hastapenekoak; Marcel Duchamp-en Anémic Cinéma filma, 6 minutukoa, Pariseko Cinédoc-etik datorrena, eta 1930ko hamarkadako pelikula familiarrak, British Film Institutetik datozenak, zinemagileak berak edo bere ingurukoek grabatuak. Azken hauek Hitchcock eta bereak familia giroan erakusten dituzte.

Bestalde, erakusketa Donostian dagoenez, zuzendariak hiriarekin izan zuen lotura erakutsiko da. Donostian izan zen Vertigo erakusketaren mundu mailako estreinaldia 1958an, eta Hitchcock bertan egon zen. Hori dela eta, batetik, San Telmo bisitatu zueneko bost argazki erakutsiko dira, eta, bestetik, urte hartako uztaileko NoDo zati bat ikusi ahal izango da.

Jarduerak

Erakusketarekin lotuta Hitchcocken pelikulak proiektatuko dira uztailean. Hilaren 4ean Spellbound (Recuerda, 1954), 11n Rebeca (1940) eta 18an Vertigo (1958). Saio guztiak 22:00etan hasiko dira, eta doakoak izango dira.

Bestalde, San Telmo Gaua antolatu du museoak uztailaren 29an eta abuztuaren 26an. 20:30etatik aurrera erakusketa zabalik egongo da, doako sarrerarekin, taberna zerbitzuarekin eta musikarekin. Gainera, 22:00etan The Birds (Los pájaros, 1963) eta Psycho (1960) filmak proiektatuko dira, hurrenez hurren. Azken horiek doakoak izango dira, baina gonbidapena eskuratu behar izango da.

Ikusi hemen jarduera hauen inguruko zehaztasun gehiago.

Bisita gidatu programatuak

  • Euskaraz: Astearteetan 11:00etan eta larunbatetan 19:00etan.
  • Gaztelaniaz: Astearteetan 13:00etan eta larunbatetan 18:00etan.

Bisita gidatu programatuak doakoak dira erakusketarako sarrerarekin, eta ez da aurrez erreserbarik egin behar.

Gainera, nahi duenak taldeentzako bisita gidatuak hitzartu ahal izango ditu. Informazioa eta erreserbak: 943 48 15 61 / Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: