NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

Prado eskura

"Prado eskura" erakusketa irisgarria da eta ikusmen desgaitasunen bat daukaten pertsonei pintura gerturatzeko pentsatuta dago. Gainera, desgaitasun hori ez dutenen pertsonek ere esperientzia hori biziteko, betaurreko opakuak daude eskuragarri. Fernando Pérez Suescun da erakusketaren komisarioa eta San Telmo Museoak eta Museo Nacional del Pradok antolatu dute.

  • 2016ko azaroak 24 - 2017ko otsailak 12
  • Laborategia
  • Asteartetik igandera.
  • 10:00 - 20:00 / 16:00 - 20:00. Museoaren ordutegia.
  • Doako sarrera
  • #PradoEskura
Prado eskura San Telmo Museoan
Prado eskura San Telmo Museoan
Prado eskura San Telmo Museoan

Pradoko Museoak hainbat obraren erliebezko erreprodukzioaren bidez itsuei edota ikusmen-apur bat besterik ez duten pertsonei eskainitako generoak honako hauek dira: erlijiozko pintura, mitologia, eszena kostunbrista, erretratua eta natura hila. Hona hemen obra horiek: Noli me tangere, Correggiorena, La fragua de Vulcano, Velázquezena, El quitasol, Goyarena, La Gioconda, Leonardo da Vinciren tailerrekoa, El caballero de la mano en el pecho, Grecorena, eta Bodegón con alcachofas, flores y recipientes de vidrio, Van der Hamen-ena (azken hirurak tamaina errealean erreproduzitu dira). Irudi horiei San Telmo Museoko obrarik esanguratsuenetako bat den Ignacio Zuloagaren Hamarretako (Tipos Vascos) izenekoaren erreprodukzioa gaineratu behar zaie.

Proiektua ikusmen-desgaitasuna duten profesionalen laguntzarekin egin da, eta material gehigarriak ere baditu, hala nola braillez idatzitako panelak eta kartelak, erakusgai jarritako piezak ukitzean eskuekin egin beharreko ibilbidea egiteko beharrezkoak diren argibideak ematen dituzten audiogidak eta esperientzia sentsorial hori jende mota orok bizi ahal izateko betaurreko opakuak (ikustea galarazten dutenak).

Obra horien erliebezko erreprodukzioa bereizmen handiko argazkietan oinarrituta egin da. Argazki horiei sei milimetrora bitarteko testurak eta bolumenak eman zaizkie.

Erakusketa honek Donostia 2016ren Elkarrizketak lerroaren babesa dauka. DSS2016EUren programazio-lerro honen xedea da inguruko kultur-programatzaileekin aliantzak sortzea eta Hiriburutzaren balioei lotuta dauden proiektuak babestea.

Komisarioa: Fernando Pérez Suescun, Pradoko Museo Nazionaleko Hezkuntza Arloko Eduki Didaktikoen burua

Antolatzaileak: San Telmo Museoa, Museo Nacional del Prado
Laguntzailea: ONCE
Babeslea: Fundación Axa


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Flickr
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: