NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

Modernitate bakan bat. "Arte berria", Donostiaren inguruan. 1925-1936

“Modernitate bakan bat.'Arte berria' Donostiaren inguruan 1925-1936” erakusketa XX. mendeko lehen hamarkadetan Donostian eta Gipuzkoan eman zen kultur eta arte giroan zentratzen da; hain zuzen ere, denboran bat egin zuten izen hauen inguruan:Aizpurua, Labayen, Lagarde, Lekuona, Olasagasti, Oteiza, Gabriel Celaya... 160 lan biltzen ditu erakusketak, besteak beste, dokumentuak, argazkiak, pinturak, argazki muntaketak, marrazkiak, kartelak eta ikus-entzunezkoak.

  • 2016ko azaroaren 5etik 2017ko otsailaren 5era
  • Asteartetik igandera, 10:00-20:00. Museoaren ordutegia.
  • Sarrera 6 euro.
  • Komisarioa: Peio Aguirre
  • #STMmodernitatea
5
8
6
3
2
4

Donostia eta Gipuzkoako hamarkada erabakigarri bati erreparatzen dio erakusketa honek: 1925etik 1936ra arte. Orduntxe mamitu zen kulturaren eta artearen bolada goren bat: batetik, euskal artearen sortze- une historiko bat izan zen, eta, bestetik, abangoardia espainiarraren barruan ere garrantzia nabarmena izan zuen. Donostian argi eta garbi antzeman daiteke egoera moderno enblematiko baten hazia, han batzen baitziren hiriaren fenomenoa eta hamaika artista, poeta eta arkitekto; berritasunaren aldekoak guztiak. Bestalde, lagungarri suertatu zen hiriko turismoa ere, hara joaten baitziren errege-erreginak eta goratzen ari zen burgesia aisiazalea. Europako beste esparru publiko batzuen parekoa zen Donostia.

Donostia da erakusketaren ardatza, baina Gipuzkoarekin, Bilborekin eta Madrilekin egiten ditu loturak. Gainera, hiri modernoko bizimodua probintziarekin erlazionatzen du, hiritarra landakoarekin.

Katalogoa

Katalogoak gai honen inguruan egindako ikerketaren emaitza biltzen du. Erakusketa eta katalogoa elkarren osagarri dira.

Erakusketak sasoiko estetikaren, ideien eta abagunearen arrastoari jarraitzen dio, zeren, horiei esker, baldintza egokiak sortu baitziren, berritasuna jaiotzeko eta ikus-entzule gehienbat burgesak harritzeko, probokatzeko eta gozarazteko.

Horretarako, hamairu gunetan dago egituratua erakusketa. Horietako bakoitzean urte haietako aspektu bat azpimarratzen da: Ikusmolde berri bat, ondo bizitzea, Jazzbandismoa, Makinaren aroa, Zaharra eta berria, Banakoa vs taldekoa, Esparru publikoa, Estiloa eta danditasuna, Objetibotasun berria / Errealismoa, Surrealismoa, Arkitektura eta arrazionalismoa, Aldizkariaren euskarria eta Argazki-muntaketa.

Izen propioei dagokienean, erakusketaren ardatza José Manuel Aizpurua arkitektoak eta Nicolás de Lekuona artistak osatzen dute, zehazki, bien begirada modernoak argazkilaritzaren bidez. Lehen aldiz erakutsiko dira bien argazkiak elkarrizketan. Horiez gain, garrantzitsua da Jorge Oteizaren presentzia ere. Bera izango baita giro horren lekuko, eta lehen abangoardia horren eta ondorengo belaunaldiekin (euskal eskola, Gaur taldea...) lotura. Azkenik, aipatzekoa da, erakusketa honetan erakutsiko dela lehen aldiz María Vallejo bilbotarraren lana.

Aipatutako artista horiez gain, besteak beste, hauek ere parte hartzen dute erakusketan: Joaquín Labayen, Eduardo Lagarde, Jesús Olasagasti, Juan Cabanas Erauskin, Gabriel Celaya, Carlos Ribera, Txiki Zabalo...

Erakusketa honek Donostia 2016ren Elkarrizketak lerroaren babesa dauka. DSS2016EUren programazio-lerro honen xedea da inguruko kultur-programatzaileekin aliantzak sortzea eta Hiriburutzaren balioei lotuta dauden proiektuak babestea.

Bisita gidatuak

Azoaren 10etik aurrera bisita gidatu programatuak egongo dira.

  • Ostegunero: 18:30, euskaraz
  • Ostiralero: 18:30, gaztelaniaz
  • Larunbatero: 12:30 euskaraz, 17:30 gaztelaniaz
  • Igandero: 11:00 euskaraz / 12:30 gaztelaniaz

Bisita gidatuen prezioa: 3 euro (+ erakusketarako sarrera).
Ez da aurrez izena eman behar.
Ordubete inguruko iraupena.

Talde eta eskolentzako bisitak

Erreserbak egiteko:  Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu / 943-481561
Informazio gehiago: santelmomuseoa.eus

Jarduerak

Ikusi hemen erakusketarekin lotutako jarduerak

Bisita gidatu bereziak 

Gonbidatuek erakusketari buruzko ikuspegi pertsonala emango digute bisita gidatu baten bitartez.

Azaroak 9: Peio Aguirre, arte-kritikaria eta erakusketaren komisarioa. Gazteleraz.
Azaroak 17: José Ángel Sanz Esquide, Universitat Politècnica de Catalunyako Arkitektura irakaslea. Gazteleraz.
Abenduak 13: Asier Mendizabal, artista. Euskaraz.
Abenduak 20: Peio Aguirre, arte-kritikaria eta erakusketaren komisarioa. Gazteleraz.

Dohainik. Aurrez izen eman behar da: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu /  943 481561

Familientzako tailerrak

Erakusketan dauden pieza ezberdinen esanahia eta erritmoa lantzen du Artean jazz sormen-tailerrak. Taller honek hiru modalitate izango ditu. Ikusi hemen, egunez egun, horien inguruko informazio gehiago.

Azaroak 5 eta 12
Urtarrilak 14 eta 28
Otsailak 4

17:00 / Euskaraz / Plazak mugatuak / Prezioa: 5 € familia


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: