NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

Jokoak. Materia eta Erronka

Jokoak. Materia eta Erronka

Erakusketa euskal kirolaren unibertsoan barneratzen da sei jokoren bidez: pilota, arrauna, harri-jasotzea, aizkora, sega eta idi eta giza probak. Horretarako, besteak beste, protagonisten tresnak eta objektu pertsonalak erakusten dira: Aita Manuel patroi mitikoaren arrauna, Agustina Otaolaren erraketa, Saralegiren 329kg-ko harria, Arria II.aren aizkora, Atano III.aren txapela ...

  • 2016ko uztailaren 8tik urriaren 16ra (4 egun luzatuko da)
  • Asteartetik igandera, 10:00-20:00 (7/25 eta 8/15 astelehenetan zabalik)
  • Doako sarrera
  • #STMJokoak

Argazkiak

Jokoak_San_Telmo_Museoa_Oskar_Moreno_TX
Jokoak_San_Telmo_Museoa_Oskar_Moreno_1_TX
Jokoak_San_Telmo_Museoa_Oskar_Moreno_3_TX
Jokoak_San_Telmo_Museoa_Oskar_Moreno_4_TX
Jokoak_San_Telmo_Museoa_Oskar_Moreno_5_TX
Jokoak_San_Telmo_Museoa_Oskar_Moreno_2_TX

Ikusi argazki gehiago Flickr-eko Jokoak. Materia eta Erronka albumean.

Jokoak. Materia eta Erronka euskal kirolaren unibertsoan barneratzen da Euskal Herriko sei joko adierazgarrienen bitartez: pilota, arraunketa, harri-jasotzea, enbor-moztea, sega eta idi-dema. Protagonisten erreminta eta objektu pertsonalak daude ikusgai, eta kirol horiek partekatzen dituzten gaiei buruzko irudietan barrena ibilbidea egiten du: erronka, lehia, garaipena, publikoa edo plaza. Erakusketa honen helburua da aztertzea eta interpretatzea kirol horiek zergatik diren guk ezagutzen ditugun bezalakoak

Agon-Erronka izeneko erakusketa-eremuan janzkera, araudiak eta zozketak, eta erronkak gaiak lantzen ditu erakusketak.

Kirol hauen protagonistei lotuta, erakusketak indarrak kirolean duen lekua aztertzen du, baita bere antagonista ere, azkartasuna. Horiek baitira parte-hartzaileen artean askotan egoten diren bi poloak. Plaza-gizonaren irudia ere aipatzen du eta horiekin batera, baztertutako gorputzena: emakumeak. Ez dute eduki kirol hauetan gizonek duten garrantzia eta aitorpena.

La Plaza-Agora atala euskal plazari eskainia dago, greziar agoran bezala, bertan eszenaratzen dira borroka agonikoak, kasu honetan jokoa. Norgehiagoka handia dira eta publikoaren kontrol eta autoritatepean daude

Kirolariak ospetsu bihurtzen dira publikoa alde dutenean, baina horretarako, garaipenak lortu behar izaten dira, garaikurrak. Euskal kirolaren kasuan, txapelak, banderak, mantak eta abar dira gehien lortu nahi diren trofeoak eta erakusketak garaikur horien artean adierazgarrienetako batzuk erakusten ditu.

Era berean, kirol-jardunean sexuen bereizketa ez egitearen inguruko hausnarketa bultzatu nahi du erakusketak. Horregatik, gizonak eta emakumeak elkarrekin jokoan aritzen diren jarduera batzuk ikus daitezke. Aukera-berdintasunaren ideiaK itxiera ematen dio erakusketari.

Protagonisten objektuak

Hauek dira erakusketari beren objektuak utzi dizkioten protagonistetako batzuk: Aimar Olaizola, Juan Martinez de Irujo, Florentino Sagarzazu, Joxe Garate, Miguel Gallastegi, Mieltxo Saralegi, Goenatxo II, Iñaki Osa Goikoetxea, Aita Manuel, Atano III, Mikel Urrutikoetxea, Iker Irribarria, Arria III, Arria II, Miguel Mindegia, Joxe Mari Olasagasti, Izeta II, Agerre II, Iñaki Lopetegi, Agustina Otaola, Maite Ruiz de Larramendi, Jesus Abrego, Konpa, Alazne Etxaburua, Aita Manuel, Jose Luis Korta, Igor Esnaola, Xanti Aizpurua, San Pedro Arraunketa Elkartea, Orio Arraunketa Elkartea, San Juan Arraunketa Elkartea, Donostiarra Arraunketa Elkartea.

Euskal kirola ikuspegi antropoligikotik

Erakusketa euskal herri-kiroletara hurbiltzen da ikuspegi antropologikotik, eta funtsezko bi ardatzetan oinarrituta: materialtasuna eta erronka. Lehenengo ardatzean, kirol horien kultura materiala osatzen duten objektu eta tresnak biltzen dira. Besteak beste, harriak, aizkorak, arraunak, pilotak, erraketak, banderak, gerrikoak eta elastikoak,. Horiek ikusita, herri-kirolen mundua hobeto ezagutuko du bisitariak: formen eta materialen sinpletasunak indar estetiko handia ematen dio, baina aldi berean, kultura-arloko jakintza, esanahi eta mailegu ugari gordetzen ditu. Material hori erakusketaren erdi-erdian elkartuta dago.

Bigarren ardatzak –erakusketaren alde perimetralean azaltzen denak– lehiaketa-jolasa edo jokoa komunitatea sortzearekin lotzen du, plaza ardatz izanik. Agon-aren eta agora-ren arteko lotura estua aitzakiatzat hartuta, herri-kirolen eta, hedaduraz, euskal kulturaren eta gizartearen zenbait ezaugarriren gaineko hausnarketa eragin nahi duen kontaketa egiten du.

Antolatzailea: STM
Erakusketaren tesia eta diskurtsoa
: Olatz Gonzalez Abrisketa


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Flickr
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: