NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

1516-2016. Bake-itunak

"1516-2016. Bake-itunak" erakusketan 400 pieza baino gehiago erakusten dira, tartean, Goya, Rubens, Murillo, Zurbaran, Ribera, Picasso eta Le Corbusier gisako artista entzutetsuenak. Erakusketak bakeak artearen historian, kulturan eta zuzenbidean izan dituen irudikapenei heltzen die. "1516-2016. Bake-itunak" bederatzi eremutan dago egituratua. Horiek Bakearen Eskola Iberiarrak edozein bake-itunetan aipatzen zituen gaiekin dute lotura: lurraldeak, historia, ikurrak, milizia, hildakoak, populazioa, ekonomia, armak eta itunak.

  • 2016ko ekainaren 18tik urriaren 2ra
  • Asteartetik igandera, 10:00 - 20:00 (7/25 eta 8/15 astelehenak zabalik)
  • Sarrera: 6 euro (asteartetan doako sarrera)
  • Komisarioa: Pedro G. Romero
  • #BakeItuna

Argazkiak

1516-2016. Bake-itunak San Telmo Museoan
1516-2016. Bake-itunak San Telmo Museoan
1516-2016. Bake-itunak San Telmo Museoan
1516-2016. Bake-itunak San Telmo Museoan
1516-2016. Bake-itunak San Telmo Museoan
1516-2016. Bake-itunak San Telmo Museoan

Territorios

Trata la concepción militar del territorio, invención de la geografía, mapas y representaciones, recorridos y mapas políticos; fortificaciones y construcciones militares; arquitecturas, máquinas militares y máquinas de guerra.

 

Historia

Trata las alegorías de la historia; la historia como concatenación de guerra y paz; teología y teleología.

 

Emblemas

Trata sobre banderas, estandartes y banderas blancas; uniformes y militares en la vida civil; escudos y retratos de militares como símbolos.

 

Milicia

Trata sobre el soldado poeta, soldado converso, caída de caballo; vida militar en la vida civil; retaguardia, propaganda militar en torno a la paz.

 

Muertos

Trata de cementerios, tumbas, soldado desconocido, monumentos conmemorativos; entierros, ceremonias litúrgicas militares, música militar; victimas civiles.

1516-2016. Bake-itunak erakusketak artearen historian, kulturan eta zuzenbidean bakeak izan dituen irudikapenei heltzen die.

1516an Tomás Morok Utopía argitaratu zuenetik (bertan autoreak egoera ideal bat aurkezten zuen, baketsua) gaur egun arte proiektuak bakeak izan dituen formak lantzen ditu, eta saiatzen da irudikapen horien konplexutasun eta anbiguotasunean sakontzen.

1516-2016. Bake-itunaken abiapuntua Francisco de Vitoriaren figura da. Bera izan zen gaur egun Bakearen Iberiar Eskola gisa ezagutzen denaren inspiratzailea XVI. mendean.

XVI.a guden mendea izan zen, “heretikoen” aurkako gudena, moriskoen eta judutarren kanporatzearena, eta amerikar kontinentearen kolonizazioarena. Bakearen Iberiar Eskolarentzat gertakizun horiek garrantzia handia izan zuten. Horregatik, erakusketak erreferentzia asko egiten dizkie mugarri horiei.

Bakearen Iberiar Eskolak guda egoera bat gainditzeko edozein bake itunek landu behar zituzten gaiak zehaztu zituen. Gai edo eremu horiek dira, bederatzi, erakusketa nagusia egituratzen dutenak. Hauek dira San Telmo Museoan ikus daitezkenak (gainontzekoak Koldo Mitxelena Kulturunean daude):

Erakusketaren bost eremu San Telmo Museoan

  • Lurraldeak: Besteak beste, hauek jorratzen ditu: lurraldearen ikuskera militarra eta gerografiaren, mapen eta irudikapenen, ibilbideen zein mapa politikoen asmaketa; fortifikazioak, erakikuntza militarrak; arkitekturak, makina militarrak eta gerra-makinak.
  • Historia: Besteak beste, hauek jorratzen ditu: historiaren alegoriak, historai gerraren eta bakearen kateamendu bezala; teologia eta teleologia
  • Ikurrak: Besteak beste, hauek jorratzen ditu: banderak, estandarteak eta bandera zuriak; uniformeak, militarrak bizitza zibilean; ezkutuak eta militarren erretratuak sinbolo gisa.
  • Milizia: Besteak beste, hauek jorratzen ditu: soldadu poeta, soldatu konbertitua, zalditik erortzea; bizitza militarra bizitza zibilean; atzeguardia, propaganda militarra bakearen inguruan.
  • Hildakoak: Besteak beste, hauek jorratzen ditu: hilerriak, hilobiak, soldadu ezezaguna, oroitzapenezko monumentuak; ehorzketak, zeremonia liturgiko militarrak, musika militarra; biktima zibilak.

Hiru gako gehiago erakusketa ikusteko

  • Historian zehar hainbat museok eta erakusketek Bake-itunak proiektuak jorratzen dituen gaiak landu dituzte. Horietako adibide batzuk ibilbidean zehar txertatuak daude eremu bakoitzarekin elkarrizketan.
  • Erakusketa 21 museo laguntzailek utzitako 21 obrak ardaztuta eraiki da. Besteak beste, Museo del Prado, Luvre, MNAC, Bilboko Arte Ederren Museoa, Arabako Arte Ederren Museoa, Baionako Euskal Museoa, Zumalakarregi Museoa, MNCARS, MACBA, Centre Pompidou, Artium eta Oteiza Fundazioa.
  • Historian zehar gatazken inguruan irakurketa pedagogiko ugari egin da. Horietako batzuk adibide gisa hartu dira eta erakusketan jarri dira tablet gailuetan kontsultagai.

Bisita gidatuak

  • Bisita gidatua San Telmo Museoan, ostegunero: 12:30 (euskara) + 17:30 (euskara). 3 € + museorako sarrera. Ez da erreserbarik egin behar.
  • Bisita gidatua San Telmo Museoan, ostiralero:  12:30 (gaztelania) + 17:30 (gaztelania). 3 € + museorako sarrera. Ez da erreserbarik egin behar.
  • Bisita gidatua San Telmo Museoan, larunbatero: 12:30 (euskara) + 17:30 (gaztelania). 3 € + museorako sarrera. Ez da erreserbarik egin behar.
  • Ibilbidea San Telmo Museoan + Koldo Mitxelena Kulturunean: hilean bi asteartetan 17:00etan. Hileko bigarren asteartean euskaraz eta laugarrenean gaztelaniaz. 40 min. STMn + 20 min. bidean + 40 min. KMKn. Erreserbak:  Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu / 943 48 15 61
  • Erreserbarekin: 943 48 15 61 / Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu . / Informazio +

Jarduerak San Telmo Museoan

Ikusi 1516-2016. Bake-itunakekin lotutako jardueren informazio eguneratua

Zinema

Uztailean eta abuztuan erakusketako gaiekin lotura duten lau zinema sesio programatuko dira. Gainera, iraileak bakearen eta gerraren inguruko zinema solasaldi bat egongo da  San Telmon Zinema-ideiak eta Zinema ideiaduna zikloaren baitan.

Gaueko irekiera

Abuztuaren 27an, 20:00etatik 24:00etara, erakusketa eta klaustroa zabalik egongo da doako sarrerarekin.

Foroa

Publikoari zabaldutako saio hauetan proiektuan inplikatutako mediazio arduradunek (Donostia 2016, San Telmo Museoa, Koldo Mitxelena Kulturunea eta Tabakalera) Bake-ituna proiektuaren baitan garatutako proposamenak emango dituzte ezagutzera eta horien inguruko hausnarketa egiteko gonbita luzatuko dute.

------

1516-2016. Bake-itunak Donostia 2016, Europako Kultur  Hiriburuaren Bake-ituna proiektuaren erakusketa nagusia da. Bake-ituna San Telmo Museoarekin eta Koldo Mitxelena Kulturunearekin batera antolatua; Telefónicaren babesarekin eta EU-Japan Fest-n eta Flandriako Gobernuaren laguntzarekin sortu da, eta honako hauen lankidetzarekin: Baionako Euskal Museoa, Le DIDAM, Baionako Udala, Artium Arte Garaikidearen Euskal Zentro-Museoa, Fundació Antoni Tàpies, Jorge Oteiza Fundazio-Museoa, Bilboko Arte Ederren Museoa, Zumalakarregi Museoa, Laboratorium Museoa, Salamancako Unibertsitatearen VIII. Mendeurrena eta Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko  Zentroa.


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: