NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

Museoa bisitatzeko eta gozatzeko neurri berriak

Ekainaren 2an San Telmo Museoak berriz ireki ditu ateak koronabirusak eragindako krisiaren ondorioz itxita egon ondoren.

Zein ordutegi du museoak?

Ohikoa. Museoa zabalik egongo da asteartetik igandera, 10:00etatik 20:00etara.

Zein preziokoa da sarrera?

Astearteez gain, igande arratsaldeetan ere doakoa izango da sarrera, 16:00etatik aurrera.

Gainontzeko egunetan sarrera arrunta eta murriztuak ohikoak izango dira: 6 € eta 3 € hurrenez hurren.

Zein neurri hartu ditu museoak?

Museoak neurriak hartu ditu, batetik, bisitarien eta langileen segurtasuna bermatzeko, eta bestetik, museorako bisita atsegina eta lasaia izan dadin:

  • Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da.
  • Museoren edukiera guztizkoaren herena baino gutxiagokoa da eta areto bakoitzeko edukiera ere murriztu egin da.
  • Pertsonen arteko distantzia 2 metrokoa izan behar da, gutxienez.
  • Erakusketa iraunkorraren ibilbide bat seinaleztatu da, gurutzaketarik gerta ez dadin.
  • 14 urtetik beherakoak heldu batekin egon behar dira.
  • Audiogidak ez daude erabilgarri. Horren ordez, museoa eduki hori mugikor pertsonaletan eskaintzeko aukera prestatzen ari da, pertsona bakoitzak doan deskargatu ahal izan dezan bere telefonoan.

Zein erakusketa ikusi daiteke?

Museoa itxita zegoenean zeuden guztiak. Aldi baterako erakusketen kasuan itxiera data atzeratu egin dira. Hala, erakusketa hauek egongo dira ikusgai.

Bisita gidatuak eta hitzaldiak egongo dira?

Bisita gidatu programatuak eskaintzen dira Deabrua ote. Bruegeldarren mundua erakusketara. Baina, oraingoz, taldeentzako bisitak erreserbatzeko zerbitzua ez dago martxan.

Bestelako jarduerei dagokienean (hitzaldiak, solasaldiak...), egiten diren kasuetan, on line egingo dira. Horien berri antolatu ahala emango du museoak, besteak beste, webguneko agenda atalean eta buletin elektronikoan.

Museoko liburutegiak zerbitzua ematen du?

Bai, liburutegia itxita egongo den arren, zerbitzua eskaintzen du, honela:

  • Mailegutarako edo kontsulta bibliografikoak egiteko eskaerei erantzuten die bi bide hauetan: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu / 943 481569 (astearteetan 10:00-14:00 + 16:00+20:00; asteazkenetik ostiralera, 10:00-14:00).
  • Maileguak itzultzeko: liburuak liburutegiko atearen ondoan jarritako postontzian utz daitezke, handik jaso eta berrogeialdi gunera eramaten dira.
  • Material bibliografikoa eta Gabriela Cendoya Bergareche Collection-en argazki-liburuak gelan kontsulta daitezke aldez aurretik hitzordua eskatuta, betiere higiene eta osasun neurriak bermatuta.

Urgulleko Historiaren Etxea zabalik dago?

Ez. Urgulleko hiru zentroak (Historiaren Etxea, Natur Txoko eta Udako Liburutegia) ez dira irekiko osasun neurriak behar bezala betetzen direla bermatzeko duten zailtasunagatik.

Hala ere, Urgull mendiko ondare eta natur interesguneen mapa egiten ari gara. Planoa paperean editatuko da eta garapen birtuala egingo da, mugikorrean doan deskargatzeko.

San Telmo Museoaren gomendioak

  • Ordainketak txartelarekin egitea.
  • Museoak datozen hilabeteetan ez du paperezko agendarik argitaratuko, baina museoko buletin elektronikoaren bidez zabalduko ditu, astez aste, jardueren inguruko informazioa eta museoko albisteak. Horien berri izan nahi baduzu, eman izena buletinean.
  • Horrez gain, webgunearen bidez eta sare sozialen bidez jakinarazten ditugu museoko albisteak eta egunerokoak, nahi baduzu, Instagramen, Facebooken eta Twitterren jarrai gaitzakezu. Baita Youtuben eta Ivooxen ere.

WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: