NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

2020. Pandemiaren lekukotzak: gure orainaren antropologia

Osasun krisiaren ondorioz, museoa baldintza berezietan zabaldu da, eta hala mantenduko da besterik esan ezean.

Informazio gehiago

San Telmo Museoak martxan jarri du koronabirusak eragindako pandemiaren krisiarekin lotutako testigantza eta bizipenen bilketa. Zure bizipena gure museoaren parte ere badelako, eskatu nahi dizugu museora bidaltzeko bizitzen ari garenaren lekukotzak, marrazkiak, poemak, argazkiak, abestiak, kontakizunak... horrelako kontuei erantzunez:

  • Nola bizi dituzu konfinamendua eta bere faseak ?
  • Nola aldatu da zure egunerokoa?
  • Nola egokitu zara errealitate berri batera?
  • Ondorio negatiboak bakarrik izan ditu edo
    ikasketarako aukera berriak ekarri dizkizu?
  • Nola mantendu duzu harremana inguratzen zaituenarekin:
    familia, lagunak, lana, aisialdia...?
  • Zein sentimendu eragin dizu?
  • Aldatu al dira zure lehentasunak?
  • Zeintzuk dira orain etorkizunerako zure planak?

San Telmo Museoan bizi dugun krisiaren lekukotasuna jaso nahi dugu. Horregatik, maiatzaren 18tik ekainaren 18ra bitartean, era guztietako testigantzak formatu digitalean bidaltzeko deia egin nahi dizuegu, goian azaldutako gaiei erantzuna emanez edo konfinamenduan eta haren faseetan bizi izandako sentimenduak eta emozioak adieraziz. Pertsonak dira historiaren protagonistak, eta eguneroko bizitzako testigantza pertsonal horiek izango dira gizarteak osasun-krisiaren inguruan erakutsitako portaera, sinesmen, jarrera eta balio desberdinak ezagutzeko iturriak.

Ekimena maiatzaren 18an hasiko da, Museoen Nazioarteko Egunean, eta ekainaren 18ra arte egongo da martxan. Horrela, San Telmo Museoak bat egingo du Gaztela eta Leongo Etnografia Museoak "2020. Testimonios de una pandemia: antropología del presente" proiektuan hasitako lan-ildoarekin.

Bildutako informazioak askotariko artxiboa osatuko du, ondare kolektibo immateriala, eta oso baliagarria izango da ikuspegi antropologiko, soziologiko edo historikotik gure gizarteak osasun-krisi hau nola bizi izan duen ezagutu eta aztertu nahi dutenentzat, eta, aldi berean, etengabe aldatzen ari diren errealitate berrietara egokitzeko pertsonek eta gizarteak duten gaitasunari buruz hausnartu eta eztabaidatu nahi dutenentzat.

Biltzen dugun materialaren arabera, gainera, etorkizunean erakusketa moduan zabaltzeko aukera uzten dugu.

Adibideak

Adibide gisa, bidal diezazkigukezun eduki mota batzuk erakusten dizkizugu hemen: argazkiak, marrazkiak, bideoak, etxean egindako sorkuntzen irudiak... Proposamenak sormen lanak edo edo lekukotza narratibo edo deskribatzaileagoak izan daitezke.

Argazkia_Lekukotzak

aRGAZKI BAT EDO GEHIAGO

Rafa.
Lea, 8 urte, Donostia.

mARRAZKI EDO ESKULANA

Lea, 8 urte.
"Zurekin ez nago bakarrik", Aitziber Alonso

ILUSTRAzioa

Aitziber Alonso.

 

 

BIDEO bat

 

Egin zoom arteari


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: