NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

#SanTelmoEtxetik

San Telmo Museoak zabalik jarraitzen du interneten eta Zuloaga plazako ateak itxita ditugun bitartean eduki digitalak proposatzen ari gatzaizkizue. Alde batetik, azken urteotan museoan izan ditugun jarduera interesgarriak (hitzaldien bideoak eta podcastak, argitalpenak...) errekuperatzen ari gara, eta bestetik, berariaz egunotarako edukia prestatzen ari gara. 

Guzti horien berri webgunean eta sare sozialetan (facebook, twitter, youtube eta ivoox) ematen ari gara, baina egiten ari garenaren xehetasunik galdu nahi ez badituzu gure asteroko buletinean izen ematea proposatzen dizugu. Astelehenetan eduki aukeraketa bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, etxean egonda ere, gai interesgarriez gozatzeko.

Eman izena STMren gaurkotasun buletinean

Errazago aurkitu ahal izan ditzazuen, jarraian bildu ditugu aukeratzen eta sortzen ari garen edukiak:

Erakusketak

Atzera begirako poetika. Antton Elizegi argazki bilduma erakusketa bisitatzeko aukera duzu bideo honen bidez. Bertan erausketa osatzen duten argazkiak, azalpenak eta Elizegiri egindako elkarrizketa topatuko dituzu.

 

Horrez gain, museoaren erakusketa iraunkorrean dauden ikus-entzunezko batzuk museoaren youtube kanalean ikus daitezke: bizitzako errituak, Euskal Herriko artzaintza....

Pandemiaren testigantzak

San Telmo Museotik martxan jarri dugu koronabirusak eragindako pandemiaren krisiarekin lotutako testigantza eta bizipenen bilketa. Zure bizipena gure museoaren parte ere badelako, eskatu nahi dizugu museora bidaltzeko bizitzen ari garenaren lekukotzak, marrazkiak, poemak, argazkiak, abestiak, kontakizunak...

Parte hartu zure testigantza bidaliz!

Jarduerak on line

Bisita birtualak

Donostiako Eskulturen Atlasa

Bisita birtuala museora (Turismo bulegoaren weba)

STM Kuttunak

Ekimen berri honen bidez gure erakusketa iraunkorra gerturatzea dugu helburu, eduki interesgarriak eta aldi berean erabilgarriak eskainiz. Astero museoaren bildumako pieza bat aztertuko dugu, azalpenekin eta eduki osagarriarekin. Sartu STM Kuttunak atalean eta ezagutu hobeto argizaiola, Sert-en mihiseak, tranga eta lihoaren prozesua, jineta ezpata, Lekuonaren collagea...

Second Canvas San Telmo Museoa

Museoak bere arte bildumako obra aukeraketa bat bereizmen oso handian ikusteko aukera eskaintzen dizu, xehetasun txikienak ikusiz eta obren inguruko informazio osagarria ezagutuz. Bi aukera eskaintzen dizkizu museoak horiek deskubritzeko

Iraganeko hitzaldiak

San Telmo Museoak bere Youtube eta Ivoox kanaletan jasotzen ditu museoan antolatutako hainbat hitzaldi. Horiek bisitatzera eta jarraitzera gonbidatzen zaitugu, hausnarketak eta eztabaidak ezagutzeko aukera izan dezazu.

Youtuben gai hauek eskaintzen dizkizuegu zerrendatan bilduak: Elkano zikloaFeminismoa eta genero berdintasunaklima-aldaketaEuropaargazki-liburuak... Baina askoz gehiago dago, beraz, kanala bisitatzera animatzen zaitugu.

Ivooxen, museoak bi zerrenda hauek ditu eduki honekin: San Telmo Museoa (Elkano Zikloa, argazki-liburuak, historia, arkeologia...) eta San Telmo Museoa: Erronkak / Desafíos (aktualitateko gaiekin, hala nola, klima-aldaketa, feminismoa, Europa...).

Miaka ikerketa koadernoak

Koaderno hauetan museoak bere bildumei buruzko ikerketak argitaratzen ditu formatu digitalean, bilduma horien ezagupen librea bultzatzeko. Eskuragarri daude: Jineta ezpata, Gregorio Gonzalez Galarza argazki funtsa, Harrizko aurpegiak. Mundu galdu bateko biografiak.

Familientzako baliabideak


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: