NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

Enrique Echeburúa

Psikologia Klinikoko katedraduna, EHUko Psikologia Fakultatean, eta Osasun Mentaleko Sareko Ikerketa Biomedikoko (CIBERSAM) ikertzaile seniorra. Psikologian lizentziaduna eta doktorea, Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean, eta Psikologia Klinikoan espezialista. Londresko Unibertsitateko Middlesex Hospital-eko Portaera Terapiaren Unitatean (Meyer dok.) sakondu du bere prestakuntza. Irakasle gonbidatua izan da Calgaryko eta Quebeceko unibertsitateetan (Kanada).

Egun, honako arlo hauek ari da ikertzen batik bat: familia-indarkeria, sexu- erasoak, joko patologikoa, buru-nahasmendu larriak eta auzitegiko psikologia klinikoa.

Kriminologiaren Euskal Institutuaren kide sortzaile. Indarkeria Ikertzeko Sofia Erregina Zentroko Aholkularitza Batzordeko kide, hura sortu zenetik. Psikologia Klinikoko Ikerketa Talde Kontsolidatuko zuzendaria da. Psikologiari eta Gizarteari buruzko XXI. Mendeko Prestakuntza eta Ikerketa Unitateko kide. Espainiako hamaika aldizkaritako eta nazioarteko lautako argitalpen-batzordeko kide.

Orotara 38 liburu idatzi ditu (haietako batzuk beste hizkuntza batzuetara itzuliak, jadanik), eta 350 lan baino gehiago, liburu eta aldizkari zientifikoetan. Egun arte, hamabost doktore-tesi zuzendu ditu (haietako seik sari berezia jaso dute).

Euskal Biktimologia Elkarteko presidentea izan da, eta Esperientzia Traumatikoetako Biktimei Laguntza izeneko EHUko espezialista-graduondoaren zuzendarikide.

Honako sari hauek jaso ditu, besteak beste: CINTECO (1990), eta RAFAEL DE BURGALETA (1994).

  

ERLAZIONATURIKO EDUKIA


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: