NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

Enrique Echeburúa

Psikologia Klinikoko katedraduna, EHUko Psikologia Fakultatean, eta Osasun Mentaleko Sareko Ikerketa Biomedikoko (CIBERSAM) ikertzaile seniorra. Psikologian lizentziaduna eta doktorea, Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean, eta Psikologia Klinikoan espezialista. Londresko Unibertsitateko Middlesex Hospital-eko Portaera Terapiaren Unitatean (Meyer dok.) sakondu du bere prestakuntza. Irakasle gonbidatua izan da Calgaryko eta Quebeceko unibertsitateetan (Kanada).

Egun, honako arlo hauek ari da ikertzen batik bat: familia-indarkeria, sexu- erasoak, joko patologikoa, buru-nahasmendu larriak eta auzitegiko psikologia klinikoa.

Kriminologiaren Euskal Institutuaren kide sortzaile. Indarkeria Ikertzeko Sofia Erregina Zentroko Aholkularitza Batzordeko kide, hura sortu zenetik. Psikologia Klinikoko Ikerketa Talde Kontsolidatuko zuzendaria da. Psikologiari eta Gizarteari buruzko XXI. Mendeko Prestakuntza eta Ikerketa Unitateko kide. Espainiako hamaika aldizkaritako eta nazioarteko lautako argitalpen-batzordeko kide.

Orotara 38 liburu idatzi ditu (haietako batzuk beste hizkuntza batzuetara itzuliak, jadanik), eta 350 lan baino gehiago, liburu eta aldizkari zientifikoetan. Egun arte, hamabost doktore-tesi zuzendu ditu (haietako seik sari berezia jaso dute).

Euskal Biktimologia Elkarteko presidentea izan da, eta Esperientzia Traumatikoetako Biktimei Laguntza izeneko EHUko espezialista-graduondoaren zuzendarikide.

Honako sari hauek jaso ditu, besteak beste: CINTECO (1990), eta RAFAEL DE BURGALETA (1994).

ERLAZIONATURIKO EDUKIA

Violencia en las relaciones de pareja jóvenes // Indarkeria gazte-jendean: biktimak ala borreroak?

  • 2016(e)ko otsailak 12

Egile/ak: Blanca Vázquez-Mezquita, Cristina Guerricaechevarría, Enrique Echeburúa, Marina Muñoz

Hizkuntza: Gaztelania

Indarkeriak kezka eragiten du egungo gizartean, gazteek eta nerabeek parte hartzen dutenean batez ere. Biktimei eragiten zaien kalteaz gainera, indarkeria-jokabideak izateak gazte horien etorkizuna honda lezake, arlo pertsonalean eta profesionalean. Indarkeria hainbat eratakoa zan daiteke gazteen ar...

¿Se puede volver a escribir el pasado? Más allá de la memoria traumática // Memoria, trauma eta identitate pertsonala

  • 2017(e)ko maiatzak 10

Egile/ak: Enrique Echeburúa

Hizkuntza: Gaztelania

Oroitzapenek eragina dute pertsonaren emozio eta sentimenduetan, eta haien eragina jasotzen dute aldi berean. Izan ere, oroimena eta afektibitatea oso lotuta daude. Iraganeko bizipen objektiboak aldaezinak dira, baina bizipen horien pertzepzioa aldatu egin daiteke, eta, beraz, egungo bizitzaren bila...

Internet y redes sociales: un reto para jóvenes y adolescentes // Internet eta sare sozialen neurrizko eta neurrigabeko erabilera gazteen eta nerabeen artean

  • 2018(e)ko maiatzak 02

Egile/ak: Enrique Echeburúa

Hizkuntza: Gaztelania

Gizakiak gogobetetasun-maila orokor bat lortu behar du eguneroko bizitzan. Normalean, zenbait alorretan —lana, lagunak, bikotekidea edo familia, edo aisia— banatuta lortzen du maila hori. Alabaina, pertsona alor horietan gaizki sentitzen denean, litekeena da bere arreta guztia alor bakarrean jar...

WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Flickr
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:

BILATZAILEA:

ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: