NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

José Félix Martí Masso

Donostiako Unibertsitate Ospitaleko Neurologia Zerbitzuko burua da, eta Neurologiako irakasle titularra, Euskal Herriko Unibertsitateko Medikuntza Fakultatean. Medikuntzan eta Kirurgian lizentziatua, 1971n, eta 1975ean doktoratua, Nafarroako Unibertsitatean.

Ilundain Fundazioaren presidentea eta sortzailea. Euskal Herriko Neurologia Elkartearen sortzailea eta lehen presidentea (1988-1992).

LRRK2 genea identifikatzen lagundu du, zeinak dardarina (euskarazko dardara hitzetik) izendatu zuen proteina sintetizatzen duen. Egun, Europako proiektu batean (Mefopa) ari da, eta Michael J. Fox Fundazioaren LRRK2 partzuergoan, mundu osoko ikertzaileekin.

Aurkitu du zinarizinak (zaharrengan bertigoa tratatzeko erabiltzen den sendagai bat) Parkinson-sintomak eragin ditzakeela. Mayo Klinikako neurologoekin batera, LCRko pleozitosidun pseudomigrainaren sindromea deskribatu zuen lehen aldiz, egun HaNDL sindromea deitzen dena.

Ikertzaile nagusia izan da hamar ikerketatan eta 40 saiakuntza klinikotan baino gehiagotan. 300 lan zientifiko baino gehiago ditu argitaraturik (haietako 170 Medline datu-basean daude indexatuta). Hiru liburu idatzi ditu, eta beste zazpi argitaratu. 300 txosten baino gehiago aurkeztu ditu hainbat batzarretan.

José Félix Martí Massó doktoreak Euskadi Ikerkuntza Saria eskuratu zuen Zientzia eta Teknologiaren arloan, 2014an.

ERLAZIONATURIKO EDUKIA


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: