NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

Laura Restrepo

Idazle eta kazetari kolonbiarra da Laura Restrepo. Bederatzi urte zituela idatzi zuen lehen ipuina, Kolonbiako nekazari txiroei buruz. Aitaren heriotzak bultzatu zuen idazle izatera, aitak argi baitzuen alaba idazle izango zuela. Kazetari lanetan hasi zen Semana aldizkarian, sarritan nazioarteko sailean. Nikaragua eta Honduraseko gerretan korrespontsala izan zen, eta lan horri esker, Gabriel García Márquez idazlea ezagutu zuen. Eragin handia izan zuen bere ibilbidean, aholku ugari jaso baitzituen harengandik.

1989an idatzi zuen lehen eleberria, La isla de la pasión, baina Delirio (2004) lanarekin egin zen ezagun, Alfaguara saria eta Grinzane Cavour saria jaso ondoren. Eleberriez gain, saiakerak eta haurrentzako liburuak idatzi ditu. Azken eleberria Los divinos (2018) argitaratu berri du, egiazko krimen batean oinarritua.

Bere estiloa kazetaritza eta esperientzia propioen uztarketa da, eta intentsitate handiko narrazioak izan ohi dira, Kolonbian kokatuak gehienak. Politikan aktiboki parte hartu izan du, eta gerrillaren negoziazio prozesuan parte hartu zuen 1980ko hamarkadan. Ondorioz, erbesteratu behar izan zuen.

ERLAZIONATURIKO EDUKIA


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: