NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

Jose Antonio Azpiazu

Legazpin jaioa (1944), Filosofia eta Letretan lizenziatua Madrilgo Complutense Unibertsitatean. UPV-EHUn doktoratu zen, Caro Barojaren zuzendaritzapean, 1990an argitaratutako lan batekin: Sociedad y vida social vasca en el siglo XVI. Mercaderes guipuzcoanos. Donostiako Antiguoko Jakintza ikastolan zuzendari izan da, Mondragon Unibertsitatean hamabi urtez irakasle aritu da, eta Oñatiko Unibertsitateko International Institute for the Sociology of Law-ren argitalpenen arduradun izan da hogei urtez.

Bere ikerketek ezohizko lerroa jarraitzen dute, eta Euskal Herriko hainbat mito zalantzan jarri dituzte. Historia eta antropologian hogei liburutik gora idatzi ditu, tartean Mujeres vascas, sumisión y poder; Historia de un rapto; La historia desconocida del lino vasco; Esclavos y traficantes; Historias de corsarios vascos; La empresa vasca de Terranova, Picas vascas en Flandes. Historias de armas de Euskal Herria; Y los vascos se echaron al mar; Hielos y océanos. Vascos por el mundo. Untzi Museoko ITSAS MEMORIA aldizkarian hainbat lan argitaratu ditu. Eusko Ikaskuntza, RIEV eta beste aldizkarietan ere artikuloak argitaratu ditu.

ERLAZIONATURIKO EDUKIA

Elkano, euskaldunak eta itsasoa // Elkanoren mundu-bira

  • 2018(e)ko apirilak 10

Egile/ak: Jose Antonio Azpiazu

Hizkuntza: Euskara

2019an 500 urte beteko dira Juan Sebastian Elkano nabigatzaile getariarrak lehen mundu-bira abiatu zuela. Juan Sebastián Elkanotik abiatuta, historiatzaileak nabigatzailearen ekintza gogoangarria testuinguruan jarriko du, eta historian zehar euskaldunak itsasoarekin izan duen harremanaz hitz egingo...

Elkano, euskaldunak eta itsasoa // Elkanoren mundu-bira

  • 2018(e)ko apirilak 10

Egile/ak: Jose Antonio Azpiazu

Hizkuntza: Euskara

2019an 500 urte beteko dira Juan Sebastian Elkano nabigatzaile getariarrak lehen mundu-bira abiatu zuela. Juan Sebastián Elkanotik abiatuta, historiatzaileak nabigatzailearen ekintza gogoangarria testuinguruan jarriko du, eta historian zehar euskaldunak itsasoarekin izan duen harremanaz hitz egingo...


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: