NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

Erakusketa: "Donostiari begira"

  • Lekua: Urgull mendia - Motako gaztelua ( 943 48 15 47)
  • Ordutegiak:
    • Apirila, maiatza, ekaina, iraila eta urria: larunbata eta igandeak, 11:00-19:00 (iraileko lehen bi igandeetan, itxita)
    • Aste Santua (martxoak 23 - apirilak 7): egunero,11:00-19:00.
    • Uztailaren 1etik abuztuaren 31ra: egunero astearteetan izan ezik, 11:00-19:00.
  • Galarazita dago museoan txakurrak sartzea. Gida-txakurrak baimenduak daude.

Donostiari begira erakusketak Donostiaren historian zehar ibilbidea egiten du, bere bilakaera ekonomiko, soziala, urbanistiko eta kulturala jasoaz, euskal identitateari erreferentzia eginaz. Erakusketa, beraz, aukera aparta da gure izena eta izanera gerturatzeko, eta gure historia garaikidean sakontzeko.

Erakusketaren atalak:


1Nortasun-ezaugarriak

1 min

2Urgullen gerizpean

Urgullen gerizpean

3Merkataritza-hiribildua

3 min

4Jai-egutegia

4 min

5Gotorleku izatetik hiri izatera

5 min

6URGULLEN MAGALEAN. doNOSTIAKO ESTANPAK

6 min

1 Nortasun-ezaugarriak

Sarrera atalak, hiriaren nortasun ezaugarrietako batzuk modu laburrean azpimarratzen ditu. Erakusketaren ibilbidean zehar sakonduko dira gaiak.

Bizi garen hirian pentsatzen dugunean, hura marrazten duten lerroekin eta talde-iruditeria osatzen duten ezaugarriekin topo egiten dugu. Ezaugarri horiek, guri helarazitakoak izanik ere, eta kasu guztietan partekatutakoak ez izan arren, Donostiako nortasuna osatzen dute.

Merkatariak eta salerosleak; Arrantza eta Nabigazioa; Egoera militarra eta zibila; San Sebastián, Donostia, Easo, Izurun; Sua eta berreraikuntza; Ikustea eta ikusia izatea; Liberala eta Ikasia.

Nortasun ezaugarriak

2 Urgullen gerizpean

Atal honen ideia nagusia militarraren eta zibilaren arteko elkarbizitza erakustea da. Bai Donostia bizitzeko hiria, eta baita ere defendatzeko hiria erakusten da.

Bertako populazioa, plaza militarrean bizi zena, behin eta berriro gertatzen ziren setio eta erasoekin bizitzen ohitu zen, "Frantziako giltza" deitzen zutena oso gutiziagarria baitzen. Europar gerrateek, bereziki Espainia eta Frantziakoek, Donostia aldi berean setialeku eta babesleku bihurtzen zuten. Donostia, gainera, komunikazio puntu klabea zen Kantaurian, produktuen esportaziorako portua eta jarduera ekonomiko handia zuena.

Urgullen gerizpean

"Talaiatik" titulua duen ikusentzunezkoak hiriaren historia errepasatzen du ikuspegi historiko batetik, bere sorreratik 1813ko erreketaren arte, eta militarra eta zibilaren elkarbizitza zazpi manikien bitartez antzezten da, bakoitza garaiko pertsonaien bezala jantzita: gaskoina, hiru soldadu, alkatea, emakume langilea, sendiaren beharrak asetzeko lan ezberdinak egiten baitzituzten emakumeek (sareak konpondu, ehunak egin, garraiatzaile…) eta kortsarioa.

Ikusentzunezkoaren lokuzioa: "Nik, Antsok, Jainkoaren graziaz Nafarroako errege naizen honek, gizon-emakume guztiei, bai helduei bai txikiei ere, oraingoei zein gerokoei, Donostian bizi direnei eta gerora ere Donostian biziko direnei ..." (…)"Atsegin handiz eta borondate osoz ematen dizkizuet zuei eta zuen ondorengoei foru eta ohitura onak".

3 Merkataritza-hiribildua

Atal honetan hiriaren alderdi ekonomikoak azaltzen dira, merkataritza azpimarratuta, bere sorreratik itsasora begira egondako hirian eta Erdi Aroan Kantauriko portu garrantzitsuena izandakoan. Hiriaren merkataritza jarduera indartzeko sortutako azpiegitura eta erakundeei begiratu bat egiten zaie: hiru portuak eta bere merkataritza jarduera ibai-portu eta itsas-portu gisa; arrantza eta nabigazioa, ontziolak, kortsarioak; Kontsulatua eta Caracaseko Errege Konpainia Gipuzkoarra.

Gerra garaietan (XVI. mendearen bigarren erdialdetik aurrera ohikoak izan baitziren), portua irteera-puntu izan ohi zen hala merkatari eta itsasgizonentzat nola kortsarioentzat. Erresumako kostak defendatzeko eta errege-baimenpean etsaiei eraso egiteko antolatutako kortsario-espedizioek ahalbidetu zuten ontzidia armez ongi hornitzea eta harrapakinaren truke itsaso bidez erasotzea.

Merkataritza hiribildua

Jarduera horiek XVI. eta XVII. mendeetako Donostiako ekonomia-iturri nagusiak izan ziren arrantzarekin batera.

1728an Caracaseko Errege Konpainia Gipuzkoarraren sortu zen, helburu honekin: Venezuelako kakao-salerosketaren jabe egitea. Produktu hori holandarrek ekartzen zuten Espainiara prezio altuetan.

4 Jai-egutegia

Donostiak bizitasunez ospatzen ditu bere festak. Batzuk tradizioan dute jatorria, eta beste batzuk modernitatera zabalik dagoen hiri baten adierazpen kultural berriak dira. Horiek guztiak donostiar gizartearen erakusle dira: Donostia eguneko tanborradak, Aste Nagusia, Abuztuaren 31ko jaia, Santo Tomaseko azoka Gabonetan, Nazioarteko Zine Jaialadia, Jazzaldia, Musika Hamabostaldia, Kaldereroak, Iñauteriak, Euskal Jaiak eta estropadak…

Jai-egutegia

5 Gotorleku izatetik hiri izatera

Urgull mendiaren gerizpean sortutako jatorrizko kokalekutik, Donostia sendotu eta hazi da, historiaren erritmora egokituz. Hasiera batean, Erdi Aroko fondaco modura; hiri eta gotorleku gisara geroago. Suteek eragindako hondamenaren ondoren, modernitate petoenera igaro da, biztanleen izaera ekintzailea eta borrokalaria agerian utzita.

Frantziako Iraultzaren ideiei atxikitako hiriaren jarrera frantsestuak bidea eman zion donostiarren izaera liberalari. Izaera liberal hori denboraren joanean izandako garai gogorretan ere mantendu zen, hala nola gerrateetan eta setio-garaietan.

Harresiak eraistea ezinbestekoa izan zen Donostiako hirigintza-, ekonomia- eta gizarte-garapenerako. Hiri berria eraiki ahala, gasa, hormigoia eta trenbidea bezalako elementuak gehitu ziren, modernitaterantz behin betiko abiatzea suposatu zuena.

Modako udaldi-hiri bilakatu zen eta xarmaz betetako hiria kosmopolita eta erakargarriare bila etortzen zen gorantz zihoan burgesia.

Gotorlekutik hirira

6 URGULLEN MAGALEAn. Donostiako estanpak

Areto honetan, San Telmo Museoan 2020an antolatutako izenburu bereko erakusketaren egokitzapen bat ikus daiteke, museoko bildumako jatorrizko grabatu sorta baten erreprodukzioetan oinarrituta.

Urgull mendiaren babesean sortutako hiribildu txiki gisa ageri da irudikatuta Donostia XVI. mendean, itsasoak eta hareatzek inguratua. Orduz geroztik XIX. mendearen amaiera-aldera arte, Gaztelua izenez ezaguna den Urgull Mendia, hiriari buruz bertakoek eta atzerritarrek egiten dituzten irudikapenen protagonista dugu, defentsarako gotorleku gisa izan duen egitekoak markatu baititu hiriaren nortasuna eta garapena.

Grabatua lau mendez baino gehiagoz izan zen Europan irudiak modu masiboan zabaltzeko zegoen bitarteko bakarra; marrazki bat zurezko, metalezko edo harrizko xafla baten gainean grabatzeko teknikak eta ondoren paperaren gainean estanpatzeak irudi askotariko eta berdinak erreproduzitzea ahalbidetu zuen XIX. mendearen amaiera-aldera arte, argazkiaren agerpenak egoera aldatu egin baitzuen orduan.

Urgullen magalean

Urgull ezagutu - Historia eta natura


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: