2017ko maiatzetik San Telmo Museoko Liburutegi eta Dokumentazio Zentroak Gabriela Cendoya Bergarecheren argazki-liburuen bilduma kudeatzen du, 3.302 ale (jaitsi liburuen zerrenda osoa PDFnaitsi liburuen zerrenda osoa PDFn). Gabriela Cendoyak museoarekin akordio bat egin nahi izan du, bere bilduma ezagutzera emateko eta jendaurrean jartzeko batetik, eta arte-adierazpide horren ikerketa eta jakintzan sakontzeko bestetik.
Azken 8-10 urteak funtsezkoak izan dira argazki-liburu edo photobook deitutakoen bilakaeran. Aurretik ere bazeuden argazki-liburu garrantzitsuak –eta bilduma honetan badaude horietako batzuk–, baina azken urte hauetan eztanda egin du argazki-liburuaren “fenomenoak”. Ildo horretan, autoedizio asko egin dira, eta argitaletxe berriak sortu dira, Estatuan zein nazioartean. Gabriela Cendoya Bergareche bildumak leialtasunez islatzen du egilearen argitaratze- eta sortze-lanaren une berezi hori, eta gaur egungo osoenetako bat dela esan dezakegu.
Nagore Legarreta argazkilariak museoan eskaini ohi duen tailerra egokitu du eta youtubera igo du museoak. GCBC bildumako argazki-liburu batzuen "irakurketa" oinarri hartuta, sormen ariketak proposatzen ditu publiko orokorrari zuzendua. Hala, argazki-liburuen lengoaia eta bildumako ale batzuk ezagutzeko aukera ere bada.
Nagore Legarreta
Ricardo Cases
Miguel Leache
Museoko argazki-liburuak zehatzago bilatzeko:
Argazki-liburuak museoko liburutegian kontsulta daitezke bakarrik. Horretarako, langileei eskaria egin behar zaie nortasun-agiria aurkeztuta.
“Arte-lan bat berez, edukian eta itxuran. Haren irakurketak berehalako intimitate iraunkorra sorrarazten du artistaren lanarekiko, adimenezko zein ukimenezko esperientzia bat da. Askotariko diseinuak edo inprimaketa motak biltzen dituenez, argazkilaritzaren barruan sorkuntza- eta esperimentazio-esparru izugarria osatzen du gaur egun, eta horri esker oso merezia duen goi-mailako aitortza jaso du. Maila pertsonalean, argazki-liburuarekiko intimitateak pertzepzio-eremu batzuk irekitzen dizkit, bizi garen mundua ulertzeko lagungarriak…”.
“Liburuak behatu eta irakurtzen dira. Argazki-liburuek, hori ez ezik, beste bereizgarri bat ere badute: haietan irudiak dira testua, eta testu hori irakurri egin behar da. Orriz pasatu orduko irakurketak zentzua hartzen du, eta horrek kontakizunaren sua pizten du, kontakizun hori hitzak baino ematen ez dituen beste lan bat bezain deskribatzailea edo metaforikoa izan daitekeelarik”.
Nueva York en fotolibros (2016)
“Arte modu autonomo bat, eskultura-pieza, argazki-lan edo film baten parean jar daitekeena. Argazkiak, berezko mezu-izaera galdurik, inprimatze-tintan adierazitako zati bihurtzen dira, liburua izeneko sorkuntza konplezu”.
The photobook: a history. Volume I (Martin Parr and Gerry Badger, 2014)
Gabriela Cendoyak bildumari buruz egindako bloga
https://gabrielacendoyabergarechecollection.wordpress.com/
Gabriela Cendoyaren bloga Fotolibros y algo más
https://gabrielacendoya.wordpress.com/
WEBGUNEAREN TITULARRA:
ORRI-OINA:
Menu osagarria:
San Telmo Museoa. 2024 copyright ©
NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: