NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

San Telmo Museoaren haur irudia

Hauxe da San Telmo Museoak haur eta familien jarduerak iragartzerakoan erabiliko duen marka berria. Izan ere, 2013-2014az geroztik, San Telmo Museoak areagotu eta egonkortu egin du haur eta familientzako egiten duen eskaintza, eta hau sendotu eta gorpuzteko ibilbidean beste pauso bat da irudi berria, museoaren ohiko marka kolorez eta irudimenez hornituta aurkezten duena.

 

Zure irudia, zure museoa

Irudia sortzeko, museoak bere haur eta familien programazioa osatzerakoan erabiltzen dituen irizpide berdinak erabili dira, hala nola, jakinmina piztea, sormena lantzea eta ezagutza jokoaren bitartez eskuratzea.

Horrela, 2013ko abenduan eta 2014ko urtarrilean irudi berri hau sortzeko helburuarekin "Zure irudia, zure museoa" egindako tailerrean parte hartu zuten haurrek museoan barrena ibilbidea egin zuten. Sormenaren planetara egindako bidaia moduan planteatu zen ibilbidea, ipuin batez lagunduta. Honen ondoren, museoa nola ikusten zuten landu zuten tailerrean, eta horrela, bere bizipenak eta irudimena uztartuz egindako marrazkiak hartu dira abiapuntu. Lanaren azken fasean, irudi zurrunbiloan oinarritutako teknikak eta nortasun irudiak sortzeko erabiltzen diren arauak erabiliz, tailerreko marrazkiak egokitu zituzten di-da enpresako kideek, irudi berriaren sortzaileek, azken emaitzara iristeko.


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: