NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

  • Hasiera
  • Multimedia
  • Emakumeak euskal literaturan: Amak baino gehiago // Emakumeek Diotena

Emakumeak euskal literaturan: Amak baino gehiago // Emakumeek Diotena



  • Hitzaldia
  • Data : Osteguna, 2015(e)ko Azaroak 05
  • Hizkuntza: Gaztelania
  • Erakundea: San Telmo Museoa 
  • Gaiak: Feminismoa, Literatura

Sinopsia

1998an Indiako filosofo eta feminista Gayatri Spivak-ek "Mendekoak hitz egin dezake?" izenburuko testu polemiko bat argitaratu zuen; testu horretan hizkuntzaren eta mendekotasunaren alderdiak generoaren eta etnizitatearen ikuspegitik jorratzen zituen, bereziki emakumeei eta subjektu poskolonialari eta subjektu neokolonialari zegokienez. Spivakek beste hainbat emakumeren moduan (teorikoak, idazleak, psikoanalistak, semiologoak eta artista feministak), esaterako, Joan Rivière eta Virginia Woolf, Teresa de Lauretis, Luce Irigaray, Annarita Buttafuoco, Giulia Colaizzi, Martha Rossler, Ingeborg Bachmann, Marlen Haushofer, Christa Wolf edo Eve K. Sedgwick-ek, isiltzea, hizkuntzarekiko baztertzea, inexistentzia, amnesia eta bestalde, subiranotasunik, entzuterik, garrantzirik eta ordezkaritzarik eza identitate “femeninoaren” hizkuntza eta rolak eraikitzeari atxikitako alderdi gisa ikusten dituzte, baita hizkuntzaren bidez mendetako patriarkatuak emakumeen gain ezarri dituen domestizitateari, indarkeriari eta mendekotasunari ere.             

Testu horretan Spivakek ondorioztatzen du mendekoak ez duela ahotsik eta ez zaiola entzuten eta ordezkaritza ematen zaionean menderatzailearen (hizkuntzaren) bitartez izaten dela. Spivakek dio mendekoak ezin duela hitz egin. Filosofia anglosaxoian hezitako Gayatrik berak ere onartzen du emakume kolonizatu gisa duen pentsamendua eta hizkuntza bestearen jakintzak konfiguratu dituela.                      

Jorratuko dira emakumeen eta gizonen nortasuna, funtzioa eta rol sinboliko, sozial, sexual, psikiko, korporal eta irudizkoak inskribatu eta zehaztu dituzten gizonezkoen hizkuntzaren eta “Jakintzaren” diskurtsoaren eraikuntzak, narrazioak eta teknologia historiko, erlijioso eta literarioak, baita gune pribatu eta publikoan izan duten ezarpena ere; bestalde, XX. mendearen hasieratik emakumeek beren hizkuntza eta idazketa ezagutarazteko, aurkitzeko eta esploratzeko egin duten borrokaren, larritasunaren eta lorpenen inguruko testu teoriko eta literarioak eta irudi artistiko esanguratsuenak ere jorratuko dira. Hizkuntza horrek emakumeek diotena ezagutarazten du eta ez gizonek beraiei buruz diotena, hain zuzen ere emakumeen pasioak, oroimena, pertzepzioa edo sexualitatea ezabatuz eta ezkutatuz eta historikoki gune komunetik baztertuz.

Egile/ak

Arantxa Urretabizkaia

WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: