Laguntzailea:
Second Canvas San Telmo Museoa aplikazioak San Telmo Museoko arte bildumak era berritzailean deskubritzeko balio du; haren bitartez, artelanen detaileak bereizmen oso handiz aztertu ahal izango dituzu eta bisitatzen dituzun obrak hobeto ezagutu eta interpretatu.
Artelanak Bilduma Historikoa eta Modernitatearen hasiera aretoan daude ikusgai eta, ibilbide baten bitartez, azken sei mendeetako pinturaren bilakaera erakusten dute, bi gairen inguruan: erretratua eta paisaia.
Tresna ezin hobea da konpainian artea deskubritu eta disfrutatzeko, eta euskarri didaktiko oso praktikoa da ere irakaskuntzako profesionalentzat.
Laguntzailea:
Urgull aplikazioa tresna aparta da Donostiako mendiaren ondare historiko eta naturala ezagutzeko. App-ak zailtasun gutxiko ibilbidea proposatzen du gaurdaino iritsi diren bide eta gotorlekuen egitura aurkezten duena. Gainera, espezie naturalei, begiratokiei eta museoaren bildumako argazki zaharrei buruzko azalpenak ere ematen ditu.
Ibilbidea San Telmo Museoan hasten da eta app-a deskarga daiteke, instalatu ondoren konexiorik gabe funtzionatzen duena.
WEBGUNEAREN TITULARRA:
ORRI-OINA:
Menu osagarria:
San Telmo Museoa. 2021 copyright ©
NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: