NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

Retos climáticos y alimentación // Agora K2050



Sinopsia

Klimaren aldaketek eragin ezkorra dute ekoizpenean eta elikagaien eskuragarritasunean. Bi noranzkoko harreman batean, ekoizpen, eraldaketa, banaketa, kontsumo eta xahubide ereduek eragin nabaria dute Negutegi Efektuko Gas isurietan eta Klima-Aldaketan. Zer egin dezakegu? Zer esperientzia ari dira abian jartzen beste udalerrietan?

Esperientzia luzea eta zabala duten bi hizlarik galdera horiei, eta beste askori, erantzuna ematen saiatuko dira, leku ezberdinetan abian jarritako proposamenak eta ekimenak mahai gainean jarriz.

Oxfordek klima-aldaketaren aurrean duen elikadura-sistema aurkeztuko du Hannah-k (karbono isuri gutxiko etorkizuna jomugan duena), bai eta gizarte-egitura indartzeko duen gaitasunaz, pertsonak lurrarekin berriz harremanetan jartzeko duen garrantziaz eta ditugun baliabideen harrigarrien giza-balioaz ere.

Nerea Morán solasaldian elikadura-sistemaren territorializazioaren ideia garatuko du, eta horrek zer suposatzen duen ikuspegi ekonomikotik (elikadura-kateko jarduerak berlokalizatu eta lotu), ekologikotik (gertutasuneko zikloak itxi, lan-baldintzera egokitu), kulturaletik (jakituria tradizionalak, nortasuna, elikadura-kultura) eta politikotik (elikadura gobernantza eta burujabetza, hiri-landa eta eskualde aliantzak). Dimentsio horietariko bakoitza esperientzia zehatzekin ilustratuko du, batik bat Madrilen lantzen ari den guztia Milango Akordioaren eta Elikadura Osasungarri eta Jasangarriaren Estrategiaren erredakzioaren inguruan, baina Estatuko beste zenbait hiritako adibideak ahaztu gabe.

Egile/ak

Hannah Fenton, Nerea Morán

WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Flickr
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: