NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

Pasolini Roma

Erakusketa Pier Paolo Pasolini idazle eta zinegile italiarrak Erromarekin zuen harremanaren bitartez hurbiltzen da beregana. Gertutasun honek harreman hura osatzen eta definitzen duten eremu guztietan sartzea esan nahi du: poesia, politika, konpromiso zibila, sexua, maitasuna, adiskidetasuna, zinema.

Gidoien eskuizkribuak aurkezten dira, oharrez beteak, gidoiak, story-bord-ak, filmeen zatiak, poemak, nobelak, saiakera eta artikuluak; bere eta beste artista eta intelektualeeki izandako korrespondentzia  (Alberto Moravia, Maria Callas edo Laura Bettiri), Pasolinik egindako marrazkiak eta koadroak.. Era berean, proiektuak, Pasolinik bere idatzietan estimatzen eta aipatu zituen Giorgio Morandi, Ottone Rosai, Renato Guttuso eta Filippo De Pisis artisten lanak ere aurkezten dira.

Centre de Cultura Contemporània de Barcelona, Parisko Cinémathèque française, Erromako Azienda Speciale Palaexpo - Palazzo delle Esposizioni eta Berlingo Martin-Gropius-Bau erakundeen koprodukzioa da.

 

  • 2015ko ekainaren 20tik urriaren 4a arte
  • Asteartetik igandera, 10:00-20:00
  • Astearteetan sarrera doan

 

Bizi eta sormenezko sei eremu kronologikoak

Pier Paolo Pasoliniren bizi eta sormenezko sei eremu kronologiekoetan  egituratzen da. 1950eko urtarrilaren 28an Erromara iristen denean hasten da eta 1975eko azaroaren 2an, Ostiatetik gertu, bere gorpuaren aurkikuntzarekin isten da.

Pasolini polemistarentzat, gizarte italiarraren bilakaeraren analista zorrotzarentzat, Erroma izan zen behaketa eremu nagusia; ikerketa, gogoeta eta borroka eremu iraunkorra. Eta, hain zuzen, hainbeste maite zuen hiriaren eraldaketatik hasi zen Pasolini 60-70 hamarkadetako Italiaren eta italiarren aldaketa aztertzen.

1950-1954

Autorretratua tapauka zaharrarekin / Pier Paolo Pasolini  (1946)

1950eko urtarrilean, Pasolini, bere ama Susannarekin, ohorerik eta lanik gabe, Erromako Termini estaziora iristen denekoa. Rebibbiako kartzelaren ondoko etxe apal batera aldatu arte, ghettoan ostatua aurkitzen duenekoa. Hutsaren hurrengo soldatarekin irakasle bihurtzen denekoa. Erromako ragazzi-en erotismo aske eta paganoa aurkitzen duenekoa. Zirrara eta etsipenaren artean kulunka dabilenekoa.

1955-1960

Laura Betti bere Erromako etxean, 1961

Ragazzi di vita-ri esker, Pasolini Erromako intelektualen giroan sartzen denekoa.  Besteen filmetarako gidoiak eta eszeneratzeak idazten hasten denekoa.  Erromako erdialdetik hurbilagoko etxe batera aldatzen denekoa.  Bidaia askotan lagun izango dituen Alberto Moravia eta Elsa Moranterekin adiskidetasun luzea hasten duenekoa.  Laura Betti ezagutzen duenekoa.

1961-1963

PPP Accattone-ren filmazioan, 1961

39 urterekin, Pasolinik, zinematografia-tekniketaz ezer jakin gabe, bere lehenengo pelikula, Accattone, filmatzen duenekoa. Erromako errabaletan girotutako hiru pelikula jarraian filmatu eta borgate-n koplari bihurtzen denekoa. Gerraosteko erromatar ospetsuena, Anna Magnani, zuzentzen duenekoa. Bere aurkako epaiak ugaltzen direnekoa. Bere bizitzako maiterik garrantzitsuenetakoa aurkitzen duenekoa.

1963-1966

Comizi d'Amore-ren filmazioa. PPP Antonella Lualdi elkarrizketatzen Lidoko hondartzan Veneziako Zinemaldian, 1963

Pasolini Erromako hegoaldeko auzo aberats berri batera aldatzen denekoa. Erromak dagoeneko eskaintzen ez diona, beste nonbait bilatzen hasten denekoa. Mikrofonoa eskuetan, sexualitateari buruzko dokumental bat filmatzeko, italiar penintsula goitik behera zeharkatzen duenekoa. Bere Vangelo Palestinan ez filmatzea erabakitzen duenekoa. Hirugarren munduaz geroz eta maiteminduago dagoenekoa.

1966-1973

PPP eta Maria Callas Skorpiosen, Grezian, oporretan. 1969

Pasolinirentzat desilusioaren eta atsekabearen garaia hasten denekoa. Gaixorik igarotako hilabete batean bere antzerki-lan guztiak idazten dituenekoa. Valle Giulia-ko 1968ko istiluen ondoren, poliziagandik ikasleengandik baino hurbilago sentitzen denekoa. Parisko bizitza intelektuala Erromakoaren kontrapuntu gertatzen zaionekoa. New York aurkitzen duenekoa. Maria Callas zuzentzen duenekoa eta harekin oporretan Greziara joaten denekoa.

1974-1975

Pier Paolo Pasolini Autorretratua (1965)

Pasolinik beretzat bi etxe eraiki arazten dituenekoa, kotxez Erromatik ordubetera, ipar mendebaldean bata, hego ekialdean bestea. Bere Trilogia-ko gorpuen erotismo inozentea gaitzesten duenekoa. Amaitugabe geldituko den bere eleberri handia, Petrolio, lantzen hasten denekoa. Salò, zinemaren historiako pelikularik eztabaidatuenetakoa, filmatzen duenekoa. Azaroko goiz batean, Ostiako hidrohegazkin-portuan, hondartzatik gertu, hilik aurkitzen dutenekoa.

 

 

 

Erakusketak, ikusgai izan den egoitza bakoitzean inguruarekin lotura bat bilatu du. Horrela, Bartzelonan, garaiko kataluniar intelektualekin izandako harremana nabarmentzen zen, hizkuntzarekiko interesa eta poeta katalanen antologia baten itzulpena, objektu ezberdinen bitartez.

San Telmoren kasuan, Pasoliniren izaera kritikoa eta azaltzen duten objektuak bildu dira. Alde batetik, Piero Salvik egindako argazkiak daude, Pasolini Burgosko Auziaren aurkako manifestaldian azaltzen dutena; bestetik, Zinemaldiak 1977an Pasoliniri buruz egindako atzerabegirakoaren inguruko publikazioa dago, San Telmo Museoak argitartutakoa, ‘Pasolini’, Ivan Zuluetak diseinatutako azala duena.

Jarduerak

Cinema Pasolini

Mamma Roma (1962), Uccellacci e uccellini (1966), Teorema (1968), Pasolini (2014)

Pasolini Gaua

Irekiera berezia 20.30etatik 24.00etara. Musika eta taberna zerbitzua.

Cine y disidencia

Mahai ingurua: José Luis Rebordinos, Joxean Fernández, Jabier Rebollo, David Trueba

Atzera begirakoa

Pasoliniren filmografia

Cine poesía, heterodoxia y memoria

Solasaldia: Silvia Martín "Wallace", Fernando Golvano

Bisita gidatuak

  • Larunbatero: 12:30ean euskeraz eta 17:30ean gazteleraz. 3€, sarrera aparte.
  • Erreserbak egiteko: 943-481561, Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: