NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

Metropolis: Berreskuratutako maisulana

1927. urtean Fritz Lang-ek zuzendu zuen Metropolis filmari buruzko erakusketa. Deutsche Kinemathek- Museum für Film und Fernsehenek ekoitzia izan den eta F. W. Murnau Stiftung eta STMren lankidetzarekin egin den erakusketa ibiltari honek, pelikularekin zer ikusia duten 115 argazki, akuarela, marrazki eta grabatuen erreprodukzio aurkezten ditu, beste hainbat ikus-entzunezkoekin batera.

  • 2014ko irailaren 17tik azaroaren 2ra
  • San Telmo. Laborategi Gunea
  • 10:00-20:00 (asteartetik igandera)
  • Sarrera dohainik

San Telmo Museoak Metropolis: berreskuratutako maisulana erakusketa aurkezten du, Fritz Lang-ek 1927an zuzendutako pelikularen inguruan. Deutsche Kinemathek- Museum für Film und Fernsehenek ekoitzia izan den eta F. W. Murnau Stiftung eta STMren lankidetzarekin egin den erakusketa ibiltari honek, pelikularekin zer ikusia duten 115 argazki, akuarela, marrazki eta grabatuen erreprodukzio aurkezten ditu, beste hainbat ikus-entzunezkoekin batera.

Zalantzarik gabe, Metropolis filma zinemaren historian bisualki eragin handien izan duenetakoa da. Fritz Langen ikuspegi artistikoari zor zaio, bai eta bere kolaboratzaileen trebetasunari eta asmamenari ere. Etxe orratz ikaragarriak; horien artean, hegazkin eta trenbide garaiak abiadura bizian; jantzi ilunak soinean dituztela
irmoki doazen langile zutabeak; eraztun argidunek argiztatutako robota –gizonmakina–: Metropolis filmeko irudi horiek iltzatuta daude memoria kolektiboan.

Erakusketak maisulan honen sortze-prozesuko dokumentu original ugariren erreprodukzioak erakusten ditu. Filmaketa-lan prozesuko argazkiek agerian uzten dute egindako ahalegin izugarria eta parte-hartzaileen sormena. Erakusketak filmaz ere badihardu. Lehen aldiz erakutsi eta gutxira laburtu egin zuten
arren, 2008an filmaren kopia ia osoa aurkitu zuten Buenos Airesen eta horrek Gizateriaren Ondare gisa aitortutako film hau hobeto ulertzen lagundu du.

Metropolis: berreskuratutako maisulana Berlingo Deutsche Kinemathek filmotekak sortu zuen eta 2010ean inauguratu zen, filmaren bertsio zaharberritua estreinatu zenean. Parisen, Turinen eta Toulousen izan ondoren, erakusketa Donostian ikusgai dago, Zinemaldiko 62. edizioarekin eta Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemarekin bat eginez, azken honek bere 25. urteurrena betetzen duelarik.

Pelikularen sinopsia

Joh Fredersen industrialari boteretsuak agintzen du Metropolis hirian. Mundu modernoa eta teknifikatua dakusa bere Babelgo Dorreko bulegotik. Maria neskatoa langileen haurrekin iritsiko da “betiereko lorategietara”, goi-mailako klasearen seme-alabak jolasten diren lekura, eta bertan ezagutuko du Freder, Joh Fredersenen semea. Geroago gaztea neskaren bila ari dela, hildako langile ugari eragingo dituen makinen gelako leherketa ikusiko du zuzenean. Orduan ohartuko da goi-mailako klasearen luxua langileriaren esplotazioan datzala.

STM-ko Laborategi Gunean

Erakusketa hainbat ataletan antolatua dago: Semeen hiria, Makinen gela eta langileen hiria, Goiko hiria, Katakonbak, Rotwangen etxea, Katedrala eta Aurkikuntza ikaragarria Buenos Airesen.

Argazkiak

STM-Metropolis
STM-Metropolis-Catedral
STM-Metropolis-Sinopsis

 

Programatutako jarduerak

Proiekzioa: Metropolis (Fritz Lang, 1927)

Urriak 20, 19:30.

Trueba Zinema (Donostia). Doako sarrera.

Antolatzaileak: Kresala Zinekluba, Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea, San Telmo Museoa.

 

Haurrentzako jarduera: Hip-hip urri: Tailer animatronikoa (sorkuntza digitala).

Urriak 26, 16:00. San Telmo Museoa.

Adina: 7-12. Euskaraz eta gazteleraz. Doakoa

Izen-ematea: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

Antolatzaileak: San Telmo Museoa, Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea, Gugan Elkartea


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Flickr
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: