NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

Frivolite: XVIII. Mendeko jantziak, San Telmo museoaren bilduma

San Telmo Museoak bere XVIII. Mendeko jantzien bilduma lehenengoz ikusgai jartzen du areto historikoetan: Areto Kapitlarra, Etxeberritarren kapera eta Sakristia.

  • 2014ko ekainaren 14tik irailaren 28ra arte
  • Asteartetik igandera 10:00etatik 20:00etara
  • Sarrera 6 euro
  • Astearteetan sarrera doakoa da

Lehenengoz erakusten den bilduma bat. Paseo bat garai konplexu, dotore, gehiegizko, xalo, exotiko, sentsual eta fribolo bateko gustuetan zehar. Burua galtzeko moduko erakusketa.

Bildumaren ezaugarri behinena da sorta zabala eta askotarikoa eskaintzen duela espezializatu gabeko museoetan aurkitzen zailak diren jantzietan. Gehienak goi-gizarteari dagozkio, eta batzuk nabarmenak dira ehunen eta broderien kalitate bikainarengatik. Ezaugarri horiei esker, suma daiteke gortesauen gizatalde atsegin, fin, exotiko eta sentsual haren “frivolité” nabarmena..

Soinekoak, kasakak, haize-emaile...

Erakusketan dauden 42 objektu artean, soinekoak, kasakak, txupak, galtzak edo jipoeak daude, eta baita museoaren bildumako beste objektu batzuk, haiza-emaile edo poltsak esaterako, testuinguru gisa baliagarri diren elementuekin batera: estanpak, koadroak, aldizkariak, etabar.

Piezak erakusteaz gain, deskrizpio xumeaz haratago doazen narrazio laburrei esker, erakusketak XVIII. Mendeko frantziar modaren inguruko beste hainbat alderdi ere azaltzen ditu, Europako goret guztietan presente zegoen moda, eta baita hark ordekatzen zituen gustu estetikoak eta ohiturak.

Erakusketak, uztailaren 15etik aurrera, Cristóbal Balenciagak sortutako soineko bat hartuko du, jostunak moda historikoarekiko zuen zaletasuna agerian uzten duena eta bide batez iraganeko eta egungo moda harremanetan jartzen dituena, Cristóbal Balenciaga Museoaren bildumakoa.

Piezen zaharberritzearen prozesuari buruzko audiobisuala

2014ko lehen hilabeteetan lan handia egin da profesional ezberdinekin eta ehunen zaharberritzean espezializatuta dauden zentroekin. Lan honen laburpen bat ikus daiteke erakusketaren azken atalean dagoen bideoan, piezen kontserbaziorako ezinbestekoa den prozesu geldoa ezagutarazteko helburuarekin.

Santiago Arcos dohaintzailearen garrantzia (Santiago de Chile,1852- San Sebastián, 1912)

Erakusketa honen zati handi bat -erakusten diren jantzietatik 21- Santiago Arcosen emazteak, Concepción Cuadra y Viterik, dohaintzan eman zion museoari 1940ko hamarraldian, haren izenean.

Arcos Ugalde margolariak kostunbrismoa lantzen zuen, eta horregatik, beretzat, garaiko (XVIII. mendeko) objektuak -ez soilik jantziak- edukitzea garrantzitsua zen, bere lanari testuingurua ematen¡ko lagungarri baitzitzaion, eta bezeroen gustuko.

Bestalde, Santiago Arcosek eta bere emazteak maiz parte hartzen zuten mozorro dantzaldietan, eta horietan XVIII. mendeko antzera jantzea derrigorrezko izaten zen askotan, horretarako ere jantzi egokiak behar zituztelarik.

Jarduerak

CINEMA Frivolité

Ibilbide zinematografiko bat garai konplexu, dotore, gehiegizko, xalo, exotiko eta sentsual bateko gustuetan zehar.

Frivolité GAUA

XVIII. mendeko saloiak solasaldirako, irakurtzeko edota musika entzuteko guneak ziren. Orduko giroa gogoratuz, irekiera bereziak egongo dira. 20.30etatik 24.00etara sarrera doan izango da eta zuzeneko musika eta taberna zerbitzua egongo da.

"Frivolite" programazioa ikusi

Bisita gidatuak

  • Larunbatero: 12:30ean euskeraz eta 17:30ean gazteleraz. 3€, sarrera aparte. Axel Hütte. Paisaia erdibitua erakusketarekin konbinatua.
  • Erreserbak egiteko: 943-481561, Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

San Telmo + Balenciagara bisita

Bi museoek, bestalde, sarrera murriztuak eskaintzeko akordioa egin dute: alde batetik, bakoitzaren bazkideek beste museoan sarrera prezio murriztuan izango dute; publiko orokorrari dagokionean, uztailaren 15etik irailaren 28ra, museo bateko sarrera bigarrenean aurkezten duenak azken honetan prezio murriztua ordainduko du.

Argazkiak

Txupa
Setazko jipoea
Kasaka eta galtza konjuntua
Ingeles erako soinekoa
chaleco
abanico


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Flickr
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: