NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK:

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA:

Ura, ibaiak eta herriak

Ura, ibaiak eta herriak uraren gatazka eta borroken giza alderdia aurkezten digun erakusketa da. Erakusketa honek, nazioarteko hainbat argazkilarien lanak erakusten dizkigu, 20 kasu nabarmen aurkezteko.

Martxoaren 18tik maiatzaren 31ra arte.
San Telmo Museoko Laborategi Aretoa
Asteartetik igandera, 10:00etatik 20:00etara.
Sarrera doan.

Argazki eta istorioen bidez, kaltetuek estatistika huts izateari uzten diote, zuzenean beren minak, etsipenak eta esperantzak azaltzeko. Erakusketa dagoen bitartean, bestalde, ura ardatz gisa hartuta antolatutako jarduera anitz burutuko dira, bai museoan bai hirian.

  •  Martxoaren 18tik maiatzaren 31ra arte.
  • San Telmo Museoko Laborategi Aretoa
  • Asteartetik igandera, 10:00etatik 20:00etara.
  • Sarrera doan.

Erakusketa honek uraren inguruko gatazka mundialen giza alderdia eta munduko uraren aldeko borrokak ezagutzeko aukera eskaintzen du. Sei ardatz nagusiren inguruan antolatuta dago: Presa handiak eta populazio desplazamendu masiboak, Giza Eskubideak, indarkeria eta ura, Hondamendiak eta herrien ahuldadea, Ekosistema akuatikoen degradazioa eta gosea, Pribatizazioa eta ura eta saneamendua izateko giza eskubidea, Garaipenak eta aukera onak.

Gainera San Telmon zazpigarren ardatza gehitzen zaio tokiko bi kasuekin, erakusketa barruan bideo eta argazkien bidez integratzen direnak: Urumea ibaiaren kasua eta Jaizkibelen akuiferoen kudeaketa.

Sonia Llerak egindako “Ura, ibaiak eta herriak” pelikula ere proiektatuko da erakusketan.  Bideo-argazkilariek kontinente desberdinetan eginiko lanak, Llerari 50 minutuko dokumentala grabatzen lagundu dio, kaltetutako pertsona hauen indarra, duintasuna eta bizigogoa transmititzeko, komunikazio indar berezi batekin.

Ura, ibaiak eta herriak proiektua 2009. urtean sortu zen eta Pedro Arrojo da zuzendaria. Helburua, uraren inguruko gatazka mundialen giza alderdia eta munduko uraren aldeko borrokak ezagutzeko aukera eskainiko zuen erakusketa ibiltari bat egitea. Erakusketa honen lehenengo egoitza Oslo izan zen 2009an bertan, eta geroztik Europa eta Amerikako hainbat herrialdetan izan da ikusgai.

Proiektuaren inguruko informazio gehiago: www.aguariosypueblos.org

Argazkiak

De Aral Uzbekistan
Katrinaren kasua EEUU
Stefano Serra Palestinako kasua
Urumea Lolo Vasco
Cedric Faimali Chad lakua
Pierre Montavon Hiru Arroiletako presa Txina
Grufides meatzaritzaren kasua Peru


WEBGUNEAREN TITULARRA:

Donostia, kulturaren hiria

Hizkuntza aukeratzeko menua

Menu osagarria:

San Telmo Museoa sare sozialean:

  • Facebook
  • Twitter
  • Instagram
  • ivoox
  • Youtube
  • Donostiako Udala

MENU NAGUSIA:


BILATZAILEA:


ORRI-OINA:

  • Donostiako Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ministerio de Cultura

NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: