"Euskararen egiazko misterioa iraupena da, ez jatorria"
Koldo Mitxelena.
Misterio hori da Badu Badaren ardatza: euskararen iraupena. Hori abiapuntu hartuta, mundu eleanitzaz eta hizkuntzen arteko bizikidetzaz hausnartu eta eztabaidatzeko gunea da erakusketa.
Hizkuntza bizirik da hiztunik badu, ikasia bada, maitalerik badu, irakatsia bada, erakarmenik badu, bizia bada… Euskarak baldintza horiek guztiak bete dituelako iraun du, baina zein da bere etorkizuna egungo mundu eleanitzean?
Euskararen errealitateak abiapuntu hartuta, hizkuntzaren (edo hizkuntzen) inguruko interesa pizteko plaza gisa planteatzen da Badu Bada; hizkuntzen arteko bizikidetzaz hausnartzeko eta eztabaidatzeko, eta kultura eta hizkuntza aldetik anitzagoa eta aberatsagoa den mundua sustatzeko.
Badu Bada espazio aldakorra izango da eta edonork hizkuntzen iraupenaren eta bizikidetzaren inguruan esateko duena adierazi ahal izango du erakusketa fisikoan eta birtualean; webgunean, alegia. Hala, bisitarien ekarpenak erakusketak (fisikoa eta birtuala) aberastuko ditu.
Badu Bada, erakusketa izateaz gain, espazio egokia eta iradokitzailea izango da hizkuntza gutxituen ezagutza, onarpena eta promozioa ahalbidetuko duten ekintzak burutzeko. Hala, erakusketaren helburua lortzera bideratutako jarduerak antolatu dira: badubadatzen.
WEBGUNEAREN TITULARRA:
ORRI-OINA:
Menu osagarria:
San Telmo Museoa. 2024 copyright ©
NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: