Oteizak Ametzagainan hilerri bat egiteko egindako proiektuari buruzko erakusketa, jardunaldiak eta mintegi bat hartuko ditu San Telmo Museoak.
2012ko urriaren 9tik azaroaren 11ra bitarte, “Oteiza eta monumentalitate berria. Izarrak Alde, Donostiarako hilerri bat” erakusketa izango dugu San Telmo Museoko Laborategian. Erakusketa horretan, Oteizak Ametzagainan hilerri bat egiteko landu zuen proiektua izango da ikusgai elementu ezberdinen bitartez: dokumentazioa, jatorrizko marrazkiak eta artistaren obra eskultoriko bat, eskuizkribuak, hiru dimentsioko modelizazioak, testuak, ikus-entzunezkoak eta desagertutako jatorrizkoen antzeko maketak. Erakusketaz gain, jardunaldi batzuk egingo dira urrian (hitzaldi bat astean). Gainera, hilaren 17an, “Oteiza eta arteen sintesia. Estetika baten eraikuntza” mintegia egingo da, unibertsitateko ikasleei zuzendua. Jarduera guztietarako sarrera doakoa izango da.
Argazkiak: Fundación Museo Jorge Oteiza
Oteiza eta monumentalitate berria. Artearen eta arkitekturaren arteko bateratzea hiria eraikitzeko
Oteiza eta arteen arteko sintesia, Javier Puldain eta Xabier Laka
El lugar de la memoria en la ciudad, Teresa del Valle eta César Portela
WEBGUNEAREN TITULARRA:
ORRI-OINA:
Menu osagarria:
San Telmo Museoa. 2024 copyright ©
NABIGAZIORAKO LANGUNTZAK: