AYUDAS A LA NAVEGACIÓN:

CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA:

Ikimilikiliklik, JA Artzeren unibertsoa

Instalazio honen helburua ikusleari Artzeren unibertso poetikoan zehar zentzumenek gidatutako bidaia egiteko proposamena egitea da. Soinua eta irudiaren bitartez, bere memorian gordeko duen esperientzia.

  • Azaroaren 27tik 2016ko otsailaren 14ra
  • Asteartetik igandera, 10:00etatik 20:00etara
  • Doako sarrera
  • Ikimilikiliklik Biarritzeko Médiathèque-an ere egongo da 2016ko martxoaren 8tik apirilaren 2ra.

JA Artzeren lana ezagutzeko ikus-entzunezko sorkuntza da hau. Ikuslea irudi-, musika- eta soinu-mundu batean murgilduko da poetaren ibilbidean zehar bidaiatzeko.

 

Ikimilikiliklik, JA Artzeren unibertsoa JA Artzek 40 urte baino gehiagotan garatutako lan poetikoan zehar egiten den bidaia da. JA Artze oso ezaguna da herritarren artean Mikel Laboaren abesti ikonikoen, esaterako, Txoria txori, Gure Bazterrak edo Zaude lasai abestien letren egilea izateagatik edo bere anaia Jexuxekin txalapartari gisa aritzeagatik. Baina JA Artzek obra sakona eta gutxi ezagutzen dena ezkutatzen du, artearen hainbat esparrutan garatu duena: poema-liburuak, audio-grabazioak eta ikuskizun eszenikoak. Azken horiek, bere idatzizko proposamenak eszenatokira daramatzatenak, bere garaian abangoardiakoak izan ziren eta, aldi berean, uneko baldintza soziopolitikoak medio, oso popularrak izan ziren. Horien artean azpimarratzekoa da ikimilikiliklik bidekidekaria, musika, poesia eta irudia uztartzen zituen ikuskizun multimedia 70eko hamarkadan testuinguru kulturala astindu zuena.

Ikimilikiliklik, JA Artzeren unibertsoa ikus-entzunezko sorkuntza da, ikusleak irudi-, musika- eta soinu-mundu batean murgilduta haren obra ezagutzeko sortutakoa, azken hamarkadetako euskal sortzaile original eta garrantzitsuenetako bat ezagutzeko helburuarekin.

Alberto Lizarraldek eta Carlos Rodríguezek zuzendua, Ikimilikiliklik, JA Artzeren unibertsoa lanak aipatutako Ikimilikiliklik bidekidekaria hartatik hartu du izena. Denboran zehar, euskal kultur herrikoietik edan eta mugak gaindituz, izaera unibertsala izatera iristen den JA Artzeren obra poetikoan zehar bidaia poetikoa da.

Aipamen berezia behar du Artzeren lehen sorkuntza etapan Mikel Laboak izandako garrantziak. Laboa da Artzeren lanak gehien ezagutzera eman dituena eta beraien artean sortzen den harremana oinarrizkoa da.

JA Artze

Joxe Antonio Artze Agirre - Joxan Artze- (Usurbil, 1939) idazle eta musikaria da, ibilbide propioa eta korronte orokorrekiko independentea duena, nabarmen bereizten diren bi etapatan garatu den ibilbidea.

Hartzabal

Etapa honetan euskal poesiaren berritzaile gisa nabarmendu zen, besteak beste, Isturitzetik Tolosan barru, Laino guzien azpitik…, eta sasi guztien gainetik… liburuekin, eta Bide bazterrean hi eta ni kantari… harrigarriarekin.

Funtsezko asaldatzailea ere izan zen euskal kulturaren susperraldian “Ez dok amairu” taldearen barruan Baga Biga Higa ikuskizunarekin, eta bere garaiari aurrea hartu zion ikuskizunen ikuskeran, esaterako, Mikel Laboarekin eta bere anaia Jexuxekin batera sortu zuen Ikimilikiliklik bidekidekaria ikuskizunean, edo Hitzez eta hotsez bakarka egin zuen lehen ikuskizunean.

Hartzut

Konnotazio soziopolitiko nabarmenak eta abangoardiako sorkuntza-osagai argia dituen aurreko etapa horri bigarren etapa erabat espiritualak jarraitu zion, tradiziozko jakinduria unibertsaleko iturri desberdinetatik oso hurbil dauden testuekin eta sinbolismoz kargatutako ikuskizunekin. Bide berri hori 1987an hasi zen Ortzia lorez, lurra izarrez liburuarekin, eta Gizon haundia da mundua, eta mundu ttikia gizona disko eta ikuskizun poetikoarekin, eta gaur egun arte jarraitu du liburu, grabazio eta ikuskizun poetikoen bidez, esaterako, Mundua gizonarentzat egina da, baina ez gizona munduarentzat, Harria eta herria, Oihana Auhenka eta bere bi azken liburuekin: Bizitzaren atea dukegu heriotza eta Heriotzaren ataria dugu bizitza, 2013an argitaratutakoak.

Jarduerak

"Ez dok amairu oroituz" jardunaldiak

EHUren Mikel Laboa Katedrak antolatutako jardunaldi hauetan atzera begirada bat egingo da ikertzaile eta sortzaile gazteen eskutik

Azaroak 9, 19:00: Juan Kruz Igerabide, Iñas Sastre, Ana Gandara, Enrike Hurtado e Imanol Artola.

Azaroak 10, 19:00: Iñar Sastre, Oier Araolaza, Harkaitz Cano, Antton Olariaga, Jexuxmai Lopetegi y Mitxel Murua.

Familientzako tailerrak

Azaroak 28, 17:00. Ikimilikiliklik

Abenduak 12, 17:00. Ikimilikiliklik

DBHko ikasleei zuzendutako bisita-tailerrak

Info+: www.santelmomuseoa.eus

Erreserbak: 94348 15 61 / Esta dirección electrónica esta protegida contra spambots. Es necesario activar Javascript para visualizarla

----

Antolatzaileak: Cátedra Mikel Laboa de la UPV, San Telmo Museoa

Jatorrizko proiektua: Alberto Lizarralde

Zuzendariak: Alberto Lizarralde eta Carlos Rodriguez.

Ekoizleak: Morgancrea

Kolaboratzaileak: Euskal Kultur Erakundea, Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzua, Kutxa Fundazioa, Otxoa de Barandika Fundazioa, Usurbilgo Udala, Ville de Biarritz-Médiatèque.

 


CABECERA DE LA WEB:

San Sebastián, ciudad de la cultura

Menú de selección de idioma

Menú auxiliar:

Museo San Telmo en Redes Sociales:

  • Facebook
  • Twitter
  • Flickr
  • Youtube
  • Ayuntamiento de Donostia-San Sebastián

Menú temático:


MENÚ PRINCIPAL:


BUSCADOR:


PIE DE PÁGINA:

  • Ayuntamiento de Donostia-San Sebastián
  • Gobierno Vasco
  • Diputación Foral de Gipuzkoa
  • Ministerio de Cultura

AYUDAS A LA NAVEGACIÓN: