AYUDAS A LA NAVEGACIÓN:

CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA:

Elías, vida mía; zinemari eskainitako bizitzaren argazkiak

Elías, vida mía; zinemari eskainitako bizitzaren argazkiak

Elías Querejeta ekoizlearen figuran eta obran oinarrituta dago, Elias, vida mía; zinemari eskainitako bizitzaren argazkiak erakusketa. San Telmo Museoa da antolatzailea eta Pedro Usabiaga argazkilaria da komisarioa. Txuri-beltzean dauden 80 irudiek, bere filmografiaren, ibilbidearen eta bizitza pribatuaren pasarte garrantzitsuenak errepasatzen dituzte.

  • 2015 abuztuaren 26tik azaroaren 8ra
  • San Telmo. Laborategi gunean
  • Asteartetik igandera, 10:00-20:00
  • Sarrera dohainik

Elías Querejeta (Hernani, 1934 - Madril, 2013). Zuzenbideko eta Kimikako ikaslea, eta Realeko aurrelaria izan zen. Kiroletako botak zeluloidearengatik aldatu zituen eta Espainiako zinemako ekoizle garrantzitsuena bihurtu zen. Gidoilaria eta dokumentalista, bere ondareak itzala utzi du zinema munduan. Donostian hasi zuen bere ibilbidea, Antxon Eceizarekin batera zuzendutako “A través de San Sebastián” (1960) eta “A través del fútbol” (1962) film labur dokumentalekin; eta ondoren, aipaturiko Eceizaz gain, Carlos Saura, Víctor Erice, Fernando León de Aranoa, Emilio Martínez Lázaro, Montxo Armendariz, Jaime Chavarri, Ricardo Franco edo bere alaba, Gracia Querejeta zuzendarien lanak ekoiztu zituen. Munduko Zinemaldi garrantzitsuenetan saritua
(Canne, Berlín, Donostia), bere nortasunak eragina izan zuen zuzendariengan. Eta, askotan, bere izaera gogorrak polemika eta eztabaida hainbat sortu zituen.

Katalogoa

Erakusketako argazkiak eta testuak biltzen dituen katalogoa argitaratu du San Telmo Museoak.

 

Lau bloketan banatua dagoen erakusketa 60ko hamarkadan du hasiera eta gaur egunera arte luzatzen da. Lehenengo bi ataletan bere pelikulak bildu dira, bi alditan sailkatuak: frankismoaren urteak (1963-1977) eta zinema demokrazian (1977-gaur egunera arte). Hirugarren zatian ekoizleak Donostiako Zinemaldian izan zuen presentzia aztertzen da eta, amaitzeko, Elíasen bizitza pribatuaren pasarte batzuk ditugu ikusgai (etxekoekin, lagunartean, kirolari-garaian, eta abar). Erakusketan ikusgai egongo diren argazki gehienak ezezagunak dira.

 

Erakusketan zehar Michel Gaztanbide euskal gidoilariak eta Donostiako Zinemaldiko zuzendari José Luis Rebordinosek idatzitako testuak irakurri daitezke. Gainera, pelikulei buruzko hainbat aipu ere azaltzen dira Víctor Ericek, Jaime Chávarrik, Fernando Méndez-Leitek, Jean-Claude Carrièrek, Manuel Gutiérrez Aragónek eta Elías Querejetak berak esandakoak.

 

Argazkiak

Elías Querejeta Donostia Zinemaldian, 1999an
Elías Querejeta, Víctor Erice eta Carlos Saura Persiarako bidai batean
Gracia Querejeta eta Elías Querejeta "Una estación de paso" pelikularen filmazioan, 1992an
Elías Querejeta 2012-ko Zinemira Saria jasotzen
Elías Querejeta eta Carlos Saura Luis Cuadradorekin 1966an
Elías Querejeta eta Montxo Armendariz Donostia Zinemaldian 1985ean

ESKER ONA:

Gracia Querejeta. Carlos Saura. Chema Prado. Javier Usabiaga. Asier Mensuro. José Luis Rebordinos. Ana Redondo. Donostia Zinemaldiko Artxiboa. Isabel Azkarate. Juantxo Egaña. Carlos Naranjo. Jesús Iriarte. Jaime Basterretche. Juan Aygüés. Paco Marí. Foto Estudio Kursaal. Filmoteca Española. Miguel Soria. Alicia Potes. ‘El Diario Vasco’. Moncho Trullos. Inés Barreda de Biurrun. Luis Laforga. Pedro Usabiaga. Euskadiko Filmategia. Manuel Gutiérrez Aragón. Víctor Erice. Revista ‘Festival’ (1973). ‘Film Ideal’ (1969). Naomi Kawase. Revista ‘Magazine’. Ángel Sala, ‘Profanando el sueño de los muertos’. Semana de Cine de Valladolid. José Luis Guarner. Michel Gaztambide. Fernando Rey. Pascual Cebollada. ‘Magazine El Mundo’. ‘El País’. ‘Los friquis, elogio de la caspa’, Lluis Fernández. Jean-Claude Carrière. Editorial Lumen. Kutxateka. Enrique Pérez Martínez. L. López Martínez.


CABECERA DE LA WEB:

San Sebastián, ciudad de la cultura

Menú de selección de idioma

Menú auxiliar:

Museo San Telmo en Redes Sociales:

  • Facebook
  • Twitter
  • Flickr
  • Youtube
  • Ayuntamiento de Donostia-San Sebastián

Menú temático:


MENÚ PRINCIPAL:


BUSCADOR:


PIE DE PÁGINA:

  • Ayuntamiento de Donostia-San Sebastián
  • Gobierno Vasco
  • Diputación Foral de Gipuzkoa
  • Ministerio de Cultura

AYUDAS A LA NAVEGACIÓN: