AYUDAS A LA NAVEGACIÓN:

CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA:

Comète. Ihesbide sarea

San Telmo Museoak, Bakearen Etxeak eta DSS2016k antolatu eta Morgancrea estudioak ekoitzitako ikusentzunezko erakusketa honen protagonista ‘Comète’ sare klandestinoa da. Bizirik dirautenei eta senideei eginiko 30 elkarrizketa esklusibo eta dokumentazio berria biltzen ditu.

  • 2015ko martxoaren 17tik maiatzaren 31ra (Ekainaren 14a arte luzatua)
  • Asteartetik igandera, 10:00-20:00 
  • Laborategi Gunea
  • Sarrera dohainik
  • San Telmo Museoak “Cométe. Ihesbide sarea” ikus-entzunezko proiektu interaktiboa aurkezten du. Erakusketak, II. Mundu Gerraren amaieraren 70. urteurrenarekin batera, Comète sarean parte hartu zuten herritarrak, bizirik dirautenak eta familiartekoak, gogora ekartzea du helburu.

    COMÈTE from morgancrea on Vimeo.

    Comète sarea Bruselan sortu zen 1940 urte amaieran. Erresistentziarako erakunde zibil franko-belgikarra izan zen, eta helburua II. Mundu Gerran naziak atzetik zituzten soldadu aliatuak gatazka eremutik ateratzea zen. Iheslariak Gibraltarrera salbu eramatea zuten xede, enbaxaden eta estatuko zerbitzu aliatuen laguntzarekin. Europa okupatua zeharkatu eta gero, Euskal Herria zen igarobide, Bidasoatik nagusiki. Bidaiako puntu erabakigarri honetan euskal talde batek, mugaren bi aldetan, era aktiboan parte hartu zuten.

    1941 eta 1944. urteen artean, Cométe erakundeak 800 iheslari inguru atzerriratu zituen.  Bestalde, 3.000 pertsona anonimok parte hartu zuten sare honetan (1.700 agente eta kolaboratzaile) eta, horietatik, 700 inguru atxilotu zituzten eta 290 bat fusilatu edo deportazioan hil ziren.

    Erakusketa 8 eremu edo geltokitan dago banatuta eta geltoki bakoitza bat dator lehenago aipatu ditugun Europako mapan kokatutako puntuekin: Londres-Brusela-Paris-Bordele-Dax-Baiona-Bidasoa-Pirinioak-Gipuzkoa-Gibraltar. Guztira 30 monitore eta iPad sinkronizatu daude, garaiko testigantzekin eta irudiekin friso argitsu bat osatuz.

    Jarduerak

    Erakusketarekin batera hainbat jarduera burutuko dira hilabete hauetan: solasaldiak, hitzaldiak eta proiekzioak. Honetaz gain, DBH eta Batxilergoko ikasleentzat material didaktikoa prestatu da bisita era autonomoan egin dezaten.

    Argazkiak

    COMETE_4
    Comète: ihesbide sarea
    Comète: ihesbide sarea


    CABECERA DE LA WEB:

    San Sebastián, ciudad de la cultura

    Menú de selección de idioma

    Menú auxiliar:

    Museo San Telmo en Redes Sociales:

    • Facebook
    • Twitter
    • Flickr
    • Youtube
    • Ayuntamiento de Donostia-San Sebastián

    Menú temático:


    MENÚ PRINCIPAL:


    BUSCADOR:


    PIE DE PÁGINA:

    • Ayuntamiento de Donostia-San Sebastián
    • Gobierno Vasco
    • Diputación Foral de Gipuzkoa
    • Ministerio de Cultura

    AYUDAS A LA NAVEGACIÓN: