AYUDAS A LA NAVEGACIÓN:

CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA:

Mendia

Mendia erakusketak euskal mendizaletasuna kirol, giza eta kultur ikuspegietatik aztertzen du. Ez ditu soilik mendizaletasunaren une historikoak azaltzen, bere populartasuna, baloreekin sortzen den identifikazioa, irrika kolektiboa, alderdi kulturalak, erlijiosoak, sozialak... ere kontuan hartzen ditu. Lau ataletan egituratutako erakusketa honek, mendizaletasunaren historia jarraitzen du, baina ez kronologikoki izan duen bilakaera azpimarratuz, garai ezberdinetan mendiarekiko jarrera aztertuz eta euskal gizartearentzat zuen esanahiari helduz baizik.

  • 2015ko otsailaren 21tetik maiatzaren 18ra arte
  • 10:00-20:00 (asteartetik igandera) (Maiatzaren 18a irekita)
  • Jaiegunetan irekita
  • Astearteetan sarrera doan

San Telmo Museoak eta Club Vasco de Camping Elkarteak antolatutako erakusketa hau Antxon Iturrizak “Historia testimonial del montañismo vasco” osatzen duten hiru aleetan bildutako lan dokumentalean oinarritu da eta lau arlotan dago antolatua: Mendiaren liturgia, Mendiaren aurkikuntza, Konkistaren espiritua eta Mendia gure ispilua da.

Mendiaren liturgian, objektu eta zita ezberdinen bidez, mendira irtetzerakoan -bai Adarra mendirako goizpasan edo baita Everesterako espedizioan- mendizaleen asmoak eta balioak zeintzuk diren eta zer bultzatzen dituen transmitizen da.

“Kordadakidea den-dena da, alpinismoaren baliorik preziatuena da. Bestearen keinuak, hitzak ulertu behar dituzu, ikuspegi bera partekatu behar duzue. Igoera zaila da, eta elkarrekiko mendetasuna erabatekoa denez gero, hobe duzu zeure segurtasuna konfiantzazko norbaitengan izatea”. Alberto Iñurrategi

Mendiaren aurkikuntzan atalean, lehen mendizaletasuna bultzatuko duten ideiak azaltzen dira, eta beren eragina Euskal Herrian, euskal mendietan egin ziren lehen ekintzetan, eta munduan zehar (Himalaiara gerturatzerarte) ibili ziren antzindariengan, Gerra Zibilak bidea eten zuen arte.

Konkistaren espiritua espazioan, berriz, Bigarren Mundu Gerra ondoren, eta anartean erretorika belikoa bizirik zela, banderak zortzi mila metroko mendietara eramateko nazioak lehian aritu zirela ikus daiteke: frantziarrak Annapurnan saiatu ziren, britainiarrak Everesten, italiarrak K2n, txinatarrak Shisha Pangman eta abar.

Azkenik, Mendia gure ispilua, mendira hurbiltzeko moduan islatzen da zer garen eta zer izan nahi dugun. Mendiak hainbat eztabaida pizten ditu helburuei, helburuak lortzeko moduei, balioei, estiloari, kontraesanei buruz, nola mendikate garaienetarako espedizioetan hala ibilaldi xumeenetan.

Jarduerak

San Telmo Museoak hainbat jarduera antolatu du Mendia erakusketarekin batera.

Talde bisitaldiak

Aurrez erreserba egin behar da

943 481561

Larunbatero programatutako bisitak

Euskeraz: 12:30  // Gaztelaniaz: 17.30
Ez da aurrez erreserba egin behar. 10 minutu lehenago San Telmo Museora etorri behar da.
Prezioa: 3 € (museoko sarrera ez dago prezioan sartuta)

Argazkiak

Mendia erakusketa San Telmo Museoan
Mendia erakusketa San Telmo Museoan
Mendia erakusketa San Telmo Museoan
Mendia erakusketa San Telmo Museoan
Mendia erakusketa San Telmo Museoan
Mendia erakusketa San Telmo Museoan


CABECERA DE LA WEB:

San Sebastián, ciudad de la cultura

Menú de selección de idioma

Menú auxiliar:

Museo San Telmo en Redes Sociales:

  • Facebook
  • Twitter
  • Flickr
  • Youtube
  • Ayuntamiento de Donostia-San Sebastián

Menú temático:


MENÚ PRINCIPAL:


BUSCADOR:


PIE DE PÁGINA:

  • Ayuntamiento de Donostia-San Sebastián
  • Gobierno Vasco
  • Diputación Foral de Gipuzkoa
  • Ministerio de Cultura

AYUDAS A LA NAVEGACIÓN: