AYUDAS A LA NAVEGACIÓN:

CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA:

Donostia, gune ezezagunetan barrena

Donostiaren inguruko ondare ezezaguna ezagutzeko eta hedatzeko gune elkar-eragile honetan natura eta ondareari buruzko hainbat bitxikeria eta ibilbideak egiteko proposamenak azaltzen dira. Gunea bisitarien ekarpenekin aberastuz joaten da.

  • 2014ko azaroaren 25etik 2015ko otsailaren 22ra
  • Asteartetik igandera, 10:00-20:00
  • Laborategi Gunea
  • Sarrera dohainik

Donostia irudikatzen dugunean paisaia ezberdinak datozkigu gogora,  landa eta hiria, erribera eremua eta mendi tontorrak, hondartzak eta itsaslabar basatiak. Gaurko Donostia ez da atzokoa, ezta biharkoa ere, etengabe aldatzen ari baita.

Donostiako Itzulia hiriaren inguruko paisaia ezagutzeko ibilbide aproposa da, lasai edo lasterka, osorik edo zatika goza daitekeena.  Donostiako Itzulia-ren webgunea

Laborategi Gunean

San Telmo Museoko Laborategia, paisaia bezala, zure bizipenekin eraldatzen joango den gela da, irudiak, oroitzapenak, argazkiak, gogoetak eta bestelako puskak elkarren artean lotuz, guztion artean, Donostiaren irudia osatuz.

Aretoan, etapa bakoitzari buruzko informazio orokorra dago -datu historikoak, antzinako eta egungo argazkiak-, eta honekin batera, ibilbide osoa ikusteko aukera ematen duen maketa handia dago, baita informazio iturri ezberdinetara sarbidea ematen duen ordenagailua ere.

 

Jarduerak

San Telmo Museoak gai ezberdinak jorratzeko solasaldiak antolatu ditu; toponimia, geologia, hurbilketa literarioa, ondarea, natura... Astearteetan euskaraz izango dira solasaldiak, eta ostegunetan,berriz, gazteleraz. Familientzako tailerrak ere prestatu dira.

"Donostia, gune ezezagunetan" espazioarekin lotutako jarduerak museoan.

Argazkiak

Donostiako_itzulia
Donostiako_itzuliaa
Donostia-Tomastegi
Donostiako_ituzilaaa
Tailer
Maqueta


CABECERA DE LA WEB:

San Sebastián, ciudad de la cultura

Menú de selección de idioma

Menú auxiliar:

Museo San Telmo en Redes Sociales:

  • Facebook
  • Twitter
  • Flickr
  • Youtube
  • Ayuntamiento de Donostia-San Sebastián

Menú temático:


MENÚ PRINCIPAL:


BUSCADOR:


PIE DE PÁGINA:

  • Ayuntamiento de Donostia-San Sebastián
  • Gobierno Vasco
  • Diputación Foral de Gipuzkoa
  • Ministerio de Cultura

AYUDAS A LA NAVEGACIÓN: