AYUDAS A LA NAVEGACIÓN:

CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA:

Axel Hütte. Paisaia erdibitua

San Telmo Museoak Axel Hütte. Paisaia esdibitua aurkezten du, argazkilari alemanaren arakusketa indibiduala, paisaiaren argazkigintzako nazioarteko ordezkari nagusietako bat da.

  • 2014ko uztailaren 12tik irailaren 28ra arte
  • Asteartetik igandera 10:00etatik 20:00etara
  • Sarrera 6 euro
  • Sarrera murriztua 3 euro
  • Astearteetan sarrera doakoa da

Iratiko basoan egin berri duen argazkia erantsi zaio erakusketari, eta horrenbestez, guztira, 17 lan jarri dira erakusgai aldi baterako erakusketen areto berrian. Irailaren 28ra arte izango da erakusketa ikusteko aukera.

  • Estilo propio baten sortzailea, Axel Hütte argazkilaria (Essen, Alemania, 1951) paisaiaren argazkigintzako nazioarteko ordezkari nagusietako bat da.
  • David Barro komisario duen Axel Hütte. Paisaia erdibitua erakusketak formatu handiko 17 lan bildu ditu guztira, eta argazkilari alemanaren lanari buruzko gogoeta proposatu nahi du, pinturaren historiari loturik.
  • Düsseldorfeko eskola ospetsuan sortutako argazkilari-belaunaldiko kidea da Axel Hütte. Garrantzizko zenbait bildumatan jaso dute haren lana, esaterako Parisko Georges Pompidou Zentroko, Mexiko DFko Jumex Fundazioko, Alemaniako Hamburger Kunsthalleko edo Madrilgo Reina Sofía Museoko bildumetan.

Axel Hütte. Paisaia erdibitua izenburupean, San Telmo Museoan erakusketa bat eta liburu bat aurkeztu ditugu, Axel Hütte artistak (Essen, Alemania, 1951) paisaiaren generoari begiratzeko eta horren inguruan gogoeta egiteko modu berri bat sortu duela azpimarratzeko helburuarekin. Irudi irekiak sortzen ditu Hüttek, ikus dezakegunari eta ezkutuan dagoenari garrantzi bera emanez. Irudimenak osatzen ditu hutsik dauden zatiak, eta subjektiboak, pertsonalak, berebiziko protagonismoa hartzen du. Erromantizismoan bezala, paisaian ezkutatzen denaren eta erakusten denaren arteko tentsioa desjabetze moduko bat izan daiteke, irudiak desagertzearekin batera horizonteak osotasunera eta ezerezera irekitzen direlako, bidaia esperientzia barnekoago bihurtuta. Hori hala da Axel Hütte hirien iluntasunean barneratzen denean, paisaia lainotsu itxi baten aurrean kokatzen denean, edo isla harrapatzeko, errealitatea zabalduz, uretan murgiltzen denean.

Axel Hütteren lana aztertu nahi du erakusketak, eta hori ez ezik, haren lanari buruzko gogoeta planteatu nahi du, pinturaren historiari loturik. Erakusketaren osagarri, haren lana eta artearen historiako hainbat une eta artista lotzen dituen argitalpena prestatu dugu.

Axel Hütteren argazkigintza errealitateari buruzko gogoeta da. Baina bada, aldi berean, artearen historiari buruzko gogoeta bat, Errenazimentuaren ikuspegia, Erromantizismoaren amildegiekiko erakarpena edo inpresionismoaren bibrazio kromatikoak berraztertzeko baliagarria. David Barrok azpimarratzen duenez, ikuspegia baino lehen hautaketa dator, egileak arrotza harrapatu eta errealitate bitxi hori erakusten du, ikusleari tarte bat utzita errealitatea bere ikuspegiaren arabera fokuratzeko aukera izan dezan: "Axel Hütterentzat, distantzia emozionala da, errealitatea ez delako inoiz osorik agertzen". Erakusketa honetan, batetik lainoa ikusten dugu, bestetik isla, eta, beti, iragankorra, ezegonkorra dena. "Bilaketa egiteko eta argazkia egiteko bere denbora hartzen duelako lortzen du hori guztia, eta horri dimentsio fisikoa eta eskala oso zinematografiko bat eransten badiogu, azkenean oso giro berezi bat sortzen da, giro eseki bat alegia".

Axel Hütte

Hilla eta Bernd Becherren ikaslea izanik, aparteko argazkilari-belaunaldi bateko kide da Axel Hütte. Candida Höfferrekin, Thomas Ruffekin eta Andreas Gurskyrekin batera, Düsseldorfeko Kunstakademien ikasi zuen hirurogeita hamarreko hamarkadan, eta argazkigintzaren artearen iraultza ekarri zuten.

Ospe handiko zenbait bildumatan jaso dute haren lana, esaterako Parisko Georges Pompidou Zentroko, Mexiko DFko Jumex Fundazioko, Alemaniako Hamburger Kunsthalleko edo Madrilgo Reina Sofía Museoko bildumetan. Espainian banako erakusketak egin ditu Retiroko Velazquezen jauregian edo Telefónica Fundazioan, baita haren ordezkari Helga de Alvear madrildarraren galerian ere. Erakusketa kolektiboei dagokienez, berriz, honako toki hauetan antolatutakoak nabarmendu behar dira: Musée d’Art Moderne de la Ville de Paris, Karlsruheko ZKM, Los Angeleseko Museum of Contemporary Art edo New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museum.

Bisita gidatuak

  • Larunbatero daude programatuak (aurrez erreserbarik egin gabe):, Frivolité erakusketarekin konbinatuta. 12:30ean euskeraz eta 17:30ean gazteleraz. 3€, sarrera aparte.
  • Erreserbak (larunbatetako bisita programatuetatik aparte bisita gidatua lotzeko): 943-481561, Esta dirección electrónica esta protegida contra spambots. Es necesario activar Javascript para visualizarla

Argazkiak

IRATI. 2008. Kortesia: Axel Hütte
RioFrio Cave Belize. 2008. Kortesia: Galería Helga de Alvear
Rheingau/Nebel Germany. 2009. Kortesia: Galería Helga de Alvear


CABECERA DE LA WEB:

San Sebastián, ciudad de la cultura

Menú de selección de idioma

Menú auxiliar:

Museo San Telmo en Redes Sociales:

  • Facebook
  • Twitter
  • Flickr
  • Youtube
  • Ayuntamiento de Donostia-San Sebastián

Menú temático:


MENÚ PRINCIPAL:


BUSCADOR:


PIE DE PÁGINA:

  • Ayuntamiento de Donostia-San Sebastián
  • Gobierno Vasco
  • Diputación Foral de Gipuzkoa
  • Ministerio de Cultura

AYUDAS A LA NAVEGACIÓN: