AYUDAS A LA NAVEGACIÓN:

CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA:

Niessen. Ehun urte ilusioak pizten

Niessen lantegiaren historiari buruzko erakusketa

  • 2014ko maiatzaren 6tik 31era
  • San Telmo. Erakusketa iraunkorra, Industria aldaketaren eragile
  • 10:00-20:00

Niessen enpresaren 100 urteak direla eta, San Telmo Museoko "Industria, aldaketaren eragile" aretoan honen garapen historikoa biltzen duen erakusketa ikusgai izango da maiatzaren 31 arte.

Erakusketarekin batera, museoaren eta enpresaren arteko hitzarmena sinatu da, non Lanbide Heziketako zentroen bisitak sustatu nahi diren. 1914an sortu zen Niessen eta ordutik gaur egun arteko ibilbidea azaltzen da erakusketan testuen, argazkien eta urte guzti hauetan fabrikatutako pieza bilduma baten bitartez. Erakusketarekin batera, museoan Javier Barajasen "Niessen 100 años después" liburua eskuratzeko aukera izango da, orain arteko bizipen eta garapena eta Aranzadi Zientzia Elkarteak egindako material bilketa jasotzen duena.

2014. urtean zehar museoak Lanbide Heziketako zentroen sektorera hurbiltzeko aukera izango du, Niessenen laguntzarekin martxan jartzen den doako bisita gidatuen programa medio. Eskaintza batez ere Oarsoaldeako eta Donostialdeako Lanbide Heziketa zentroei zuzenduko zaie eta museoari hezkuntzaren arlo honekin lan ildo berri bat irekitzeko aukera ematen dio, horretarako espresuki prestatutako eskaintza baten bitartez.

Ekintza guzti horiez gain, Niessenek bere historiarekin lotutako dokumentuz eta objektuz osatutako dohaintza egingo dio museoari, honek gordetzen duen ondarea zabalduz industriaren atalari dagokionean.

Argazkiak

Niessen. Ehun urte ilusioak pizten
Niessen. Ehun urte ilusioak pizten
Niessen. Ehun urte ilusioak pizten


CABECERA DE LA WEB:

San Sebastián, ciudad de la cultura

Menú de selección de idioma

Menú auxiliar:

Museo San Telmo en Redes Sociales:

  • Facebook
  • Twitter
  • Flickr
  • Youtube
  • Ayuntamiento de Donostia-San Sebastián

Menú temático:


MENÚ PRINCIPAL:


BUSCADOR:


PIE DE PÁGINA:

  • Ayuntamiento de Donostia-San Sebastián
  • Gobierno Vasco
  • Diputación Foral de Gipuzkoa
  • Ministerio de Cultura

AYUDAS A LA NAVEGACIÓN: