AYUDAS A LA NAVEGACIÓN:

CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA:

Galiarren Aroan. Cesar aurreko Akitania

“Galiarren Aroan. Cesar aurreko Akitania” erakusketak Akitaniako bi Burdin Aroei buruz gaur egun dakiguna laburbiltzen du.

1.600 bat objektu arkeologikoen bidez gai ugari lantzen du: eguneroko bizitza, merkataritza, armak, ospea, sinesmenak edo erromanizazioa.

  • 2014ko otsailaren 8tik maiatzaren 25era
  • San Telmo Museoa
  • Asteartetik igandera, 10:00etatik 20:00etara
  • Sarrera 6 euro
  • Astearteetan, sarrera doakoa

Bisitariak, erakusketan sartzen denetik, Akitanian bizi ziren herritarren bizimoduaz dauzkan aurreiritziei aurre egiten die, eta pixkanaka erakusketak kontraesanean jartzen ditu aurreiritzi horiek errealitate arkeologikoaren bitartez (txabola biribila, kaskoa hegalekin, eta abar). Ibilbide museografikoak, galiarrei buruz benetan zer dakien galdetzera bultzatzen du bisitaria. Burdin Aroa bere testuinguru kronologiko eta geografikoan kokatzen da berriro.

“Galiarren Aroan. Cesar aurreko Akitania” Bordeleko Akitaniako Museoak egindako erakusketa da. San Telmo Museoko ekoizpen eta aurkezpenerako, Bordelen  erakutsitako objektu guztiak ekarri dira, 30 museo baino gehiagotik datozenak, besteak beste: Akitaniako Museoa bera, Toulouse-ko Saint-Raymond Museoa, Ville de Poitiers Museoa eta Kataluniako Museo Arkeologikoa.

Gainera, BIBAT Arabako Arkeologia Museoko pieza batzuk ere jarri dira ikusgai, La Hoya aztarnategian (Guardia, Araba) aurkitutakoak.

Jarduerak

Familiaren liburua

Familiaren liburua

Ongi etorri San Telmo museora.

Akitaniatik Lucot eta Alauna etorri dira gurera.Hango museotik ekarritako objektuak erakutsiko dizkigute eta galiarrei buruzko hainbat bitxikeria ezagutuko dugu.

Zatoz gurekin jostatzera

Bisita gidatuak

  • Larunbatero: 12:30ean euskeraz eta 17:30ean gazteleraz. 3€, sarrera aparte.
  • Eskolentzako bisitak: LH eta DBHko ikasleentzako bisita eskaintza.
  • Erreserbak egiteko: 943-481561, Esta dirección electrónica esta protegida contra spambots. Es necesario activar Javascript para visualizarla
  • Aste Santuan tailerrak eskainiko dira.

Argazkiak

Galiarren Aroan. Cesar aurreko Akitania
Galiarren Aroan. Cesar aurreko Akitania
Galiarren Aroan. Cesar aurreko Akitania
Galiarren Aroan. Cesar aurreko Akitania
Galiarren Aroan. Cesar aurreko Akitania
Galiarren Aroan. Cesar aurreko Akitania

Argazkiak: Lysiane Gauthier ©mairie de Bordeaux


CABECERA DE LA WEB:

San Sebastián, ciudad de la cultura

Menú de selección de idioma

Menú auxiliar:

Museo San Telmo en Redes Sociales:

  • Facebook
  • Twitter
  • Flickr
  • Youtube
  • Ayuntamiento de Donostia-San Sebastián

Menú temático:


MENÚ PRINCIPAL:


BUSCADOR:


PIE DE PÁGINA:

  • Ayuntamiento de Donostia-San Sebastián
  • Gobierno Vasco
  • Diputación Foral de Gipuzkoa
  • Ministerio de Cultura

AYUDAS A LA NAVEGACIÓN: