AYUDAS A LA NAVEGACIÓN:

CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA:

Euskal Herriko mapak

Euskal Herriko mapak

Erakusketa kartografikoa da, eta erakusketaren jatorria den Jose Mari Esparzaren “Mapas para una nación” liburuan bilduta dauden 100 mapa baino gehiagoren laburpena egiten du 28 paneletan. Museoan, gainera, liburuan biltzen diren mapa batzuen originalak ere aurkezten dira.

  • 2013ko urriaren 16tik 29ra
  • San Telmo. Laborategi Gunea
  • 10:00-14:00 eta 16:00-20:00
  • Sarrera dohainik

Erakusketa kartografikoa da, eta erakusketaren jatorria den Jose Mari Esparzaren “Mapas para una nación” liburuan bilduta dauden 100 mapa baino gehiagoren laburpena egiten du 28 paneletan. Museoan, gainera, liburuan biltzen diren mapa batzuen originalak ere aurkezten dira.

Erakusketa ibiltari hau Euskal Herriko hainbat udalerritan egin da, adibidez Zarautz, Villabona, Gorliz edo Laudion, eta San Telmo Museoan aurkezterakoan kartografiaren historian barrena egindako ibilbide kronologikoa egiten duten 50 mapatik gorako sorta ikusteko aukera eskaintzen du, "Saint Sever-eko Beatoa" deitutakotik hasiz -XI. mendeko faksimilea, antzinako eskuzko erreprodukzioen adibidea- eta joan zen mendeko 80ko eta 90eko hamarkadetan editatu ziren mapa turistikotan amaituz, tartean hainbat kartografo garrantzitsu eta eragin handikoen XVI. eta XVII. mendeko mapak barne hartuz, adibidez Mercator, Nicolas Sanson edo Petrus Bertius kartografoenak, edo Bigarren Gerra Karlistako "El Teatro de las operaciones del ejercito Norte" deitutakoa.

Mapa hauek, partikularren bildumetatik eta San Telmoko bildumatik datozenak, ez dituzte soilik lurraldearen irudikapenak eskaintzen, izan ere, garai historiko bakoitzeko estilo artistikora eta zientziaren egoerara hurbiltzeko aukera ere eskaintzen baitute. Kartografiaren hasierako produkzioen xarma, tolesgabetasun eta edertasunetik egungo zehaztasun zientifikora igaroko gara.

Argazkiak

EUZKO IKASKUNTZA
H Euskal Herriko karta
Royaume de Navarra Sanson


CABECERA DE LA WEB:

San Sebastián, ciudad de la cultura

Menú de selección de idioma

Menú auxiliar:

Museo San Telmo en Redes Sociales:

  • Facebook
  • Twitter
  • Flickr
  • Youtube
  • Ayuntamiento de Donostia-San Sebastián

Menú temático:


MENÚ PRINCIPAL:


BUSCADOR:


PIE DE PÁGINA:

  • Ayuntamiento de Donostia-San Sebastián
  • Gobierno Vasco
  • Diputación Foral de Gipuzkoa
  • Ministerio de Cultura

AYUDAS A LA NAVEGACIÓN: