AYUDAS A LA NAVEGACIÓN:

CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA:

Aita Labururen buruaren bisita eta anatomia

Oier Etxeberriaren erakusketa-proiektu hau Aita Laburuk (Bilbo 1887 – Erroma 1972) egindako ikerketen aniztasunetik abiatzen da, eta haren produkzio intelektuala kokatzeko ibilbide bat egitea du xede, ikuslea protagonistaren buruan sartzera gonbidatuta.

  • 2018ko abenduaren 4tik 2019ko otsailaren 22ra
  • Asteartetik igandera, 10:00-20:00.
  • Laborategia
  • Doako sarrera
Aita Labururen buruaren bisita eta anatomia
Aita Labururen buruaren bisita eta anatomia
Aita Labururen buruaren bisita eta anatomia

José Antonio Laburu Olascoaga (Bilbo 1887 – Erroma 1972) edo Aita Laburu euskal zinemagintzako lehen dokumentalistetako bat izan zen. Herri-medikuntzako erritu magikoei buruzko filmak egin zituen, animaliekin egiten ziren pertzepzio-esperimentuei buruzkoak, zoologikoei eta eroetxe edo psikiatrikoei buruzkoak; film horiek guztiak ondare oso garrantzitsua dira antropologia bisualerako eta, zalantzarik gabe, pentsamendu arrazionalaren eta zientifikoaren alderdi ilunetan arakatzeko interesa zuen publizista bat (teologoa, medikua eta antropologoa) agertzen dute.

Erregistro dokumentalen (testuak, gutunak, grabazioak eta ondare zinematografiko aberats bat) erreprodukzioen arabera antolatzen da erakusketa; ondare hori guztia Azpeitiko Loiolako Santutegiko Artxibo Historikoan eta Musika Artxiboan, Lazkaoko Beneditarren Fundazioan eta Euskadiko Filmategian gordeta dago.

1.- Ikusten ez denaren errealitatea
Erlijioren batean sinesteak, ikusten ez den ordena bat onartu eta ordena horri ahalik eta modu harmoniatsuenean jarraitzea esan nahi du. Aita Laburuk begitazio edo bisioen fenomenoari aurre egin behar izan zion hainbat aldiz, eta gertakari horiek industrializatzea arriskutsua izan zitekeela ohartarazi zuen bere ibilbide osoan; izan ere, haren ustez, begitazioak industrializatu egiten ziren estasi-egoeran zeudenean argazkiak eta filmaketak xede komertzialarekin edo kazetaritzarako hedatuz gero.

2.- Animalien hipnosia
Animalien magnetismoak indar ezezagunen ekintza sendagarria aztertzen zuen; hasieran, indar horiek objektuen plano batean kokatzen ziren (imanak, harriak, zuhaitzak...), geroago plano psikiko batera igarotzeko (kitzikaberatasuna, sugestioa, desioa...). Ildo horretan, psikoanalisiaren, hipnosiaren eta inkontzientearen psikologiaren aurrekari historiko argiena da.

3.- Locuela
Montevideon barrena biran zebilelarik, Aita Laburuk Txileko Santiagora joan behar izan zuen hainbat egun lehenago atxilotu eta barneratu zuten paziente bati galdeketa egin eta diagnostikoa emateko. Domingo de Zárate zen pazientea, “El Cristo de Elqui” ere esaten zioten; Serenako predikaria zen.

Garai hartan, medikuntza gaixotasun mentalak gero eta gehiago somatizatzen ari zen; bestalde, Aita Laburu nahasmendu psikopatologikoei eta desbideratze teologikoei buruzko azterlanak egiten ari zen. Faktore horiek guztiak paziente horrengana iritsi ziren, beraz, ordurako masa-fenomeno bihurtua zegoen gizon harengana

*****

Egilea: Oier Etxeberria
Espazioaren diseinua: Martin Ferran eta Ion Arregi
Diseinu Grafikoa:Maite Zabaleta
Ikus-entzunezkoaren muntaia: Gerard Ortin eta Xabier Erkizia
Itzulpenak: Lete Itzulpenak eta Imanol Mujika
Esker onak: Loiolako Santutegiko Artxibo Historikoa eta Euskal Herriko Filmategia eta Lazkaoko Beneditarren Fundazioa.

Jarduerak

Hitzaldia

El animal coexistente, Andreas Wutz

  • Abenduak 13 | 19:00 
  • Libre, jarleku guztiak bete arte
Solasaldia

Sinesteko ikusi, Olatz Gonzáez Abrisketa eta Oier Etxeberria

  • Otsailak 22 | 19:00 
  • Libre, jarleku guztiak bete arte


CABECERA DE LA WEB:

San Sebastián, ciudad de la cultura

Menú de selección de idioma

Menú auxiliar:

Museo San Telmo en Redes Sociales:

  • Facebook
  • Twitter
  • Flickr
  • Youtube
  • Ayuntamiento de Donostia-San Sebastián

Menú temático:


MENÚ PRINCIPAL:


BUSCADOR:


PIE DE PÁGINA:

  • Ayuntamiento de Donostia-San Sebastián
  • Gobierno Vasco
  • Diputación Foral de Gipuzkoa
  • Ministerio de Cultura

AYUDAS A LA NAVEGACIÓN: