AYUDAS A LA NAVEGACIÓN:

CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA:

Arrikrutzeko lehoia

Erakusketako pieza nagusia Arrikrutzeko koban (Oñati, Gipuzkoa) berreskuratutako haitzuloetako lehoiaren hezurdura da, Iberiar Penintsulako osoena. Hortik abiatuta, animalia horiek eta beren garaia, Pleistozenoa, ezagutzeko aukera eskaintzen du.

  • 2018ko azaroaren 15etik 2019ko otsailaren 10era
  • Astartetik igandera, 10:00-20:00.
  • Komisarioa: Asier Gómez
  • Sarrera: 6 €

 

Arrikruzeko lehoia erakusketa
Arrikruzeko lehoia erakusketa
Arrikruzeko lehoia erakusketa

Gaur egun lehoiak Afrikako sabanarekin lotzen baditugu ere, Eurasian eta Ipar Amerikan ere bizi izan ziren Pleistozenoan. Europan, zazpiehun mila urte dituzte lehoi-fosil zaharrenek. Lehoi euroasiar horiek, gaur egungoak baino handiagoak, “haitzuloetako lehoia” (Panthera spelaea) deritzon espeziekoak ziren, eta hainbat nitxo ekologiko bete zituzten une glaziar zein interglaziarretan.

Gure arbasoak felido handi horiekin bizi izan ziren, haitzulo askotako hormetan marraztu edo grabatu zituzten eta estatua txiki batzuetan irudikatu. Irudi horiei esker badakigu arrek adatsik ez zutela, edota, izatekotan, oso txikia zutela.

Zergatik desagertu ziren ez dakigu, baina azken glaziazioaren amaierako klima-aldaketak eta giza ehizak zerikusia izan dezakete desagertze horretan.

Arrikrutzeko lehoia

Arrikrutzeko lehoi-eskeletoa iberiar penintsulako osoena da gaur egun. Iñaki Zubeldiak aurkitu zuen 1966an, eta Jesús Altunak aztertu zuen. Haitzuloan hil zen lehoi heldu batena izan zen. Gurutzeraino gutxi gorabehera 1-1,2 m-ko altuera zeukala uste da, eta 250 kg-ko pisua. Handi-handia zen, egungo arren batezbestekoaren gainetik, baina halere ez zen handienetako bat, haitzuloetan 300 kg-tik gorako lehoiak ere bizi izan zirelako.

Antolatzaileak: San Telmo Museoa, Museo de la Evolución Humana, Gordailua (Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa)

Gipuzkoako Aldundiko Kultura Departamentuak egindako bideo honek kobazuloaren ezaugarriak eta lehoiaren aurkikuntzaren nondik norakoak azaltzen ditu:

 

 

Jarduerak

Erakusketaren harira jarduerak antolatu ditu museoak:

Ikusi hemen jarduera guztien inguruko xehetasunak.

Gainera, haurrentzako gida bat kaleratu du museoak nork bere kabuz haurrekin bisita egiteko.

Eskolei begira, Lehen Hezkuntzako ikasleentzako bisitak hitzar daitezke: Esta dirección electrónica esta protegida contra spambots. Es necesario activar Javascript para visualizarla / 943 48 15 61.


CABECERA DE LA WEB:

San Sebastián, ciudad de la cultura

Menú de selección de idioma

Menú auxiliar:

Museo San Telmo en Redes Sociales:

  • Facebook
  • Twitter
  • Flickr
  • Youtube
  • Ayuntamiento de Donostia-San Sebastián

Menú temático:


MENÚ PRINCIPAL:


BUSCADOR:


PIE DE PÁGINA:

  • Ayuntamiento de Donostia-San Sebastián
  • Gobierno Vasco
  • Diputación Foral de Gipuzkoa
  • Ministerio de Cultura

AYUDAS A LA NAVEGACIÓN: