AYUDAS A LA NAVEGACIÓN:

CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA:

Ikimilikiliklik, JA Artzeren unibertsoa

"Ikimilikiliklik, JA Artzeren unibertsoa" JA Artzek (Usurbil 1939 - Donostia 2018) 40 urte baino gehiagotan garatutako lan poetikoan zehar egiten den bidaia da. JA Artze oso ezaguna da herritarren artean Mikel Laboaren abesti ikonikoen, esaterako, Txoria txori, Gure Bazterrak edo Zaude lasai abestien letren egilea izateagatik edo bere anaia Jexuxekin txalapartari gisa aritzeagatik.

  • 2018ko apirilaren 18tik maiatzaren 20ra
  • Asteartetik igandera, 10:00etatik 20:00etara
  • Doako sarrera

Ikus-entzunezko hau 2015ean aurkeztu zen San Telmo Museoan. Orain, Joxean Artze hil ondoren, berriz ere aurkeztu nahi izan dugu poetaren oroimenez, 2018ko apirilaren 24an eskainiko diogun omenaldi ekitaldiarekin batera.

 

JA Artzek obra sakona eta gutxi ezagutzen dena ere ezkutatzen du, artearen hainbat esparrutan garatu duena: poema-liburuak, audio-grabazioak eta ikuskizun eszenikoak. Azken horiek, bere idatzizko proposamenak eszenatokira daramatzatenak, bere garaian abangoardiakoak izan ziren eta, aldi berean, uneko baldintza soziopolitikoak medio, oso popularrak izan ziren. Horien artean azpimarratzekoa da Ikimilikiliklik bidekidekaria, musika, poesia eta irudia uztartzen zituen ikuskizun multimedia 70eko hamarkadan testuinguru kulturala astindu zuena.

Ikimilikiliklik, JA Artzeren unibertsoa ikus-entzunezko sorkuntza da, ikusleak irudi-, musika- eta soinu-mundu batean murgilduta haren obra ezagutzeko sortutakoa, azken hamarkadetako euskal sortzaile original eta garrantzitsuenetako bat ezagutzeko helburuarekin.

Antolatzaileak: San Telmo Museoa, EHU / UPV - Mikel Laboa Katedra

Ekoizlea: Morgancrea

Kolaboratzaileak: Gipuzkoako Foru Aldundia, Euskal Kultur Erakundea, Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzua, Kutxa Fundazioa, Otxoa de Barandika Fundazioa, Usurbilgo Udala, Ville de Biarritz-Médiatèque.

Jatorrizko ideia: Alberto Lizarralde

Zuzendariak: Alberto Lizarralde, Carlos Rodriguez.


CABECERA DE LA WEB:

San Sebastián, ciudad de la cultura

Menú de selección de idioma

Menú auxiliar:

Museo San Telmo en Redes Sociales:

  • Facebook
  • Twitter
  • Flickr
  • Youtube
  • Ayuntamiento de Donostia-San Sebastián

Menú temático:


MENÚ PRINCIPAL:


BUSCADOR:


PIE DE PÁGINA:

  • Ayuntamiento de Donostia-San Sebastián
  • Gobierno Vasco
  • Diputación Foral de Gipuzkoa
  • Ministerio de Cultura

AYUDAS A LA NAVEGACIÓN: