AYUDAS A LA NAVEGACIÓN:

CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA:

Argazki-liburuen fenomenoa

Liburu formatua, lan fotografikoa erakusteko tresna on bat ez ezik, leku hobezina da artearen arloan esperimentatzeko. Gainera, askorentzat liburu bat egitea ideiak partekatzeko modu bat da.

Erakusketa honek azpimarratzen du argazki-liburuaren garrantzia kultura bisual garaikidean, eta aldi berean, argazkilaritzaren historiaren berrinterpretazioa egiten du argazki-liburuaren eta inprimatutako argazkiaren bidez.

  • 2018ko martxoaren 24tik ekainaren ekainaren 17
  • Asteartetik igandera, 10:00-20:00.
  • Sarrera: 6 €
  • Komisario Exekutiboa: Moritz Nemüller
Argazki-liburuen fenomenoa
Argazki-liburuen fenomenoa
Argazki-liburuen fenomenoa

Argazki-liburuen fenomenoa laburpen historiko bat da emaitza, gustu subjektiboetan, testuinguru geografiko espezifikoetan eta gaikako ataletan oinarritua, argazkilaritzaren arloan eta industria editorialean arteak orain bizi duen egoerari buruzko hausnarketa ireki batekin batera.

Argazki-liburuaren komunitateak ekosistema propio bat sortu du, azoka, jaialdi, erakusketa, proiekzio eta lehiaketen inguruan. Nolabait ere, espazio paralelo bat sortu du, antzeko egitura duena argazkilaritzari, magazinei eta artisau-inprimaketari dagokien horrekin, baina baita literaturari eta diseinuari dagokienarekin ere.

Gainera, gero eta interes handiagoa ikusten da argazkilaritzaren historia beste modu batera interpretatzeko argitalpenen eta argazki-kopia inprimatuen bitartez.

Argazki-liburuen fenomenoa / Fenómeno fotolibro

1999ko udan hasi zen guztia, Martin Parrek Fotografía pública. Photography in Print 1919 – 1939 erakusketa bisitatu zuenean, Horacio Fernández komisario zuena, Madrilgo Centro de Arte Reina Sofía Museo Nazionalean. Argazkilaritza borrokan ari zen unean artearen eremuan zuen estatusa sendotzeko eta ahalik eta kopia handienetan, marko itzelekin, museoetan presentzia izateko, han agertu zen erakusketa hura, panfleto solteak, aldizkari erabiliak eta argazki-liburu zahartuak ikusgai jarri zituena; benetako «paradigma aldaketa» ekarri zuen berekin.

Argazki-liburuen oraingo produkzioa izugarri handitu da eta zaila da eguneratua egotea. Besteren artean, adituek landutako «liburu onenaren» zerrendei esker izan ohi dugu azkena kaleratutako argazki-liburuen berri.

Liburutegi pertsonal batzuk museoak dira berez, besteren artean, Manuel Álvarez Bravo, Gabriel Cualladó eta Martin Parrena. Maisulanak biltzen jardun zuten urteetan, liburuak erosiz edo beste argazkilari batzuekin trukatuz. Horacio Fernándezek dioen bezala, liburutegiek haien jabeen zaletasunak erakusten dituzte, haien lanaren informazio, inspirazio eta kritika iturria, alegia.

Gabriela Cendoya Bergareche Collection

Erakusketak San Telmo Museoko liburutegiko funtsei duela gutxi gehitu zaien bilduma bati buruzko atal bat hartu du: Gabriela Cendoyaren bilduma. Bilduma pribatu guztiak bezala, obren hautaketa bildumagilearen zaletasunen eta interesen isla bat da batik bat. Haren hitzetan, “ez da perfektua, ez da osatua, eta ez du halakorik izateko asmorik. Bere meritua da, halakorik badu, nahiko modu osatu batean islatzen duela azken 10 urteetako produkzioa, bai Espainiako eta baita atzerrikoa ere”.

Larunbatero, martxoaren 31n hasi eta erakusketak zabalik dirauen bitartean, Gabriela Cendoyak San Telmon utzitako bilduma kontsultatzeko aukera izango da erakusketan: 17:00-20:00

Antolatzailea: San Telmo Museoa
Hauekin ekoiztuaCentro de Cultura Contemporánea de Barcelona (CCCB), Fundación Foto Colectania  
Komisarioak
: Gerry Badger, Horacio Fernández, Frederic Lezmi, Irene De Mendoza, Moritz Neumüller, Martin Parr, Markus Schaden

Bisita gidatuak

Martxoaren 31tik aurrera

  • Astearteetan eta larunbatetan
  • 11:00 (euskaraz) + 18:00 (gaztelaniaz)
  • Bisita gidatuak doakoak dira, erakusketaren sarrerarekin.

Taldeentzako eta eskolentzako bisitak ere erreserba daitezke: Esta dirección electrónica esta protegida contra spambots. Es necesario activar Javascript para visualizarla / 943-481561

Jarduerak

Erakusketarekin lotuta jarduera ugari antolatu ditu San Telmo Museoak.

  • Hitzaldiak eta mahai-inguruak aditu entzutetsuen parte hartzearekin: Martin Parr, Horacio Fernández, Gabriela Cendoya, Awoiska Van der Molen, Federico Clavarino, Jon Cazenave, Laia Abril, Colin Pantall, Julián Barón eta Lee Fontanella. Sarrera librea lekuak bete arte.
  • Tailerrak publiko guztientzat: Nagore Legarretak bi argazkilaritza tailer eskainiko ditu; Julia Baronek eta Leticia Tojarrek sormen tailerra, eta apirilaren 27-29 artean argazkilaritza tailer espezializatua eskainiko dute Awoiska van der Molenek, Federico Clavarinok eta Jon Cazenavek. Denak izen-ematearekin dira.
  • Zeharkako begiradak bisitetan protagonista ezberdinek euren ikuspuntua azalduko dute erakusketari buruz: Jon Cazenave, Irene Mendoza, Gabriela Cendoya, Enrique Ordoñez eta Miren Pastor. Izen-ematearekin.
  • Bookjockey festa, maiatzaren 12an. Sarrera librea lekuak bete arte.
  • Liburu artean jolasean familia tailerra, martxoaren 24an. Gonbidapenarekin.

Ikusi hemen jarduera guztien xehetasunak.


CABECERA DE LA WEB:

San Sebastián, ciudad de la cultura

Menú de selección de idioma

Menú auxiliar:

Museo San Telmo en Redes Sociales:

  • Facebook
  • Twitter
  • Flickr
  • Youtube
  • Ayuntamiento de Donostia-San Sebastián

Menú temático:


MENÚ PRINCIPAL:


BUSCADOR:


PIE DE PÁGINA:

  • Ayuntamiento de Donostia-San Sebastián
  • Gobierno Vasco
  • Diputación Foral de Gipuzkoa
  • Ministerio de Cultura

AYUDAS A LA NAVEGACIÓN: