AYUDAS A LA NAVEGACIÓN:

CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA:

Tony Ray-Jones. Small Pleasures

1941ean jaiotako eta 1972an Londresen hildako argazkilari ingelesak umorez jaso zuen 60ko hamarkadako Ingalaterra, bertakoen aisialdiko xelebrekeria, ohitura eta guzti, denboran laburra izan bazen ere benetan oparoa izan zen obran.

  • 2018ko apirilaren 25etik ekainaren 17ra
  • Asteartetik igandera, 10:00-20:00.
  • Komisarioa: María Millán
  • Sarrera: 6 €

Haren lana oso ezezaguna da Europan, nahiz eta nolabait aitzindaria izan eta jarraitzaile ugari eduki, besteak beste Martin Parr, Argazki-liburuen fenomenoa erakusketaren (San Telmon ekainaren 17ra arte) funtsezko komisarioa dena eta Tony Ray-Jonesen lanarekiko esker ona adierazi duena, harentzat inspirazio-iturri izan zen heinean.

Estatuan oraindik ikusgai jarri ez diren 40-50 argazki ikusteko aukera izango dute erakusketara hurbiltzen direnek

 

Tony Ray-Jones. Small Pleasures
Tony Ray-Jones. Small Pleasures
Tony Ray-Jones. Small Pleasures

Katalogoa

Erakusketaren katalogoa argitaratu du San Telmo Museoak, María Millán komisarioaren testuekin.

"Tony Ray-Jonesek (1941-1972) diseinu grafikoa ikasi zuen London School of Printingen eta, ondoren, Yale unibertsitatean (Connecticut, AEB), 1961ean. Bi urte geroago graduatu zen eta berehala bihurtu zen argazkilari  sortu berrien talde fin bateko kide. Talde horrek Richard Avedonen estudioan egiten zen Design Club-ean hartzen  zuen parte. Han influentzia handiko eta nazioartean ohoratutako Alexey Brodovitch sormen-zuzendariak ematen  zituen eskolak, eta hark sartu zion Cartier-Bresson, Brassai eta Atget-en lana aztertzeko grina. Ray-Jonesen  argazkilari senak eta diseinatzaile grafiko gisa zituen ezagutza eta trebeziek maisu erradikala txundituta utziko  zuten, kontratatu egin baitzuen Sky aldizkariko sormen-zuzendariorde gisa lan egiteko Manhattanen. Brodovitchek beti babestu zuen haren lana eta erreferente garrantzitsua izan zen Ray-Jonesen bizitzan eta obran.

1965ean Ingalaterrara itzuli zenean, ikusi zuen aldaketa sozial garrantzitsuak ari zirela gertatzen bere herrialdean. Tokiko ohiturak ezagutzen zituenez, eta kultura amerikarrak Europan izango zuen eraginaren jakitun,  EBn egindako egonaldian eskuratu zuen ikuspegi freskoaz baliatu zen. Hain zuzen, proiektu bati ekin  zion, eraldatzear zeuden Ingalaterrako kulturaren eta gizartearen maila desberdinak dokumentatzeko asmoz.

Bere umore onez beteriko argazkiek ez dute inor hotz uzten. Langile-klasekoa ez bazen ere, denbora asko igaro  zuen langileekin bizitzen eta lan egiten, eta oso kritikoa izan zen gizarteko desparekotasunekin.

Tony Ray-Jones leuzemiaz hil zen 1972an. Bere lehen liburua, A Day off: An English Journal izenekoa, 1974an argitaratu zen. Ray- Jonesen legatuak garrantzia du bost hamarkada geroago ere. Gainera, irudiek nolabaiteko irakurketa garratza ere izan dezakete, desberdintasun sozialetan pentsarazten baitute; hori zen, hain zuzen, egilearen asmoa. Orain  ez ditugu iraganaren nostalgiaz begiratzen, gaur egungo errealitatearekin erlazionatuz baizik." María Millan, erakusketaren komisarioa.

Antolatzailea: San Telmo Museoa
Laguntzaileak: RIBA, Science Media Museum


CABECERA DE LA WEB:

San Sebastián, ciudad de la cultura

Menú de selección de idioma

Menú auxiliar:

Museo San Telmo en Redes Sociales:

  • Facebook
  • Twitter
  • Flickr
  • Youtube
  • Ayuntamiento de Donostia-San Sebastián

Menú temático:


MENÚ PRINCIPAL:


BUSCADOR:


PIE DE PÁGINA:

  • Ayuntamiento de Donostia-San Sebastián
  • Gobierno Vasco
  • Diputación Foral de Gipuzkoa
  • Ministerio de Cultura

AYUDAS A LA NAVEGACIÓN: