AYUDAS A LA NAVEGACIÓN:

CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA:

HAU. Euskal Herriko objektu tradizionalaren diseinu lehiaketa

Erakusketa honetan HAU diseinu lehiaketan aurkeztutako lanak ezagutu daitezke. Lehiaketaren xedea da euskal kulturako objektu tradizional bat gaurkotzea. Lehenengo deialdi honetan taloaskea objektua berraztertzea proposatu da. Taloaskea plater angeluzuzena da, euskal artzainek egoskariak jateko erabiltzen zutena. Horren harira, uztailaren 9ra arte Bilboko Euskal Museoak utzitako taloaske bat erakutsiko da San Telmo Museoko erakusketa iraunkorrean.

  • Gastrokultura gunean
  • Asteartetik igandera, 10:00-20:00.
  • Doan
Ainhoa_Juaristi_M
Maite_Basterra_M
Pedro_Galdon_M
Sergio_del_Valle_M
Taloaskea_M
Hau_erakusketa_M

Aurten lehenengoz burutu den HAU diseinu lehiaketaren xedea euskal kulturako objektu tradizional bat gaurkotzea da. Horrela, alde batetik, ildo honetan ikerketa sustatzen da, eta honek usadioak eta ohiturak hein batean berreskuratzea ekar lezake; bestetik, objektu tradizionalak egokitu, berritu eta berrinterpretatzea bultzatzen du, diseinu garaikidearen begiradatik. Era honetan, gure historiarekin lotura berriak sortzen dira baita diseinu alorrean ikerketa ildoak eta ekintza eremuak zabaltzen dira ere.

Azken batean, gure esperientzia etnografikoaren aztarnak berreskuratzean datza, diseinuaren praktiken bitartez tradizioaren eta garaikidetasunaren arteko loturak sendotze aldera, artisau deseinuaren errespetua eta aitorpena gaur egungo industria-diseinuak duen esperimentaziorako gaitasuna eta ahalmenarekin uztartuz.

Eakusketak lehiaketaren lehen deialdira aurkeztutako lanak erakusten dira: Ainhoa Juaristi irabazlearena, Maite Basterrarena, Pedro Galdonena eta Sergio del Vallerena. Lehiaketa hau Bitamine Faktoriak antolatu du, Mondragon Unibertsitatearen, Aranzadi Zientzia Elkartearen, Ramirez i Carrillo estudioaren eta San Telmo Museoaren laguntzarekin.

Taloaskea

Artzaintza-kultura Historiaurreko arotik Euskal Herriko mendiko, bailarako zein kostaldeko inguruko hainbat eta hainbat bazkalekuetan jardun da.

Erakusketa hau dagoen bitartean, San Telmo Museoaren erakusketa iraunkorrean Bilboko Euskal Museoak utzitako taloaske bat egongo da ikusgai.

Antzinako kultura honek eta abeltzaintzak orohar betidanik izan duen garrantzia ondare-elementu desberdinetan islatzen da, hizkuntzan beran ere. Esaterako aberets (egun, aberats) eta aberastasun hitzok, abere-buruaren kopuruari lotuta agertzen zen artean. Era berean, bazkalekuak izendatzeko hainbat ordain aurki ditzakegu (soro, saroi, gorta edo korta) eta baita hauen zantzuak ere leku- eta pertsona-izen ugarietan, bai toponimoetan (Saroihaundi, Kortaederra, Algorta), bai patronimikoetan (Alkorta, Kortaberria) eta baita oikonimoetan (Soroenea).

Artzainak zurezko hainbat tresna erabili ohi zuen. Askotan, behin eguneroko zereginak bukatuta, objektu bat baino gehiago ere eskuz lantzen zituen, makilak, goilareak eta malatxak (irabiagailuak) bezalako artisau pieza txikiak.

Tresna gehienak esnea biltzeko eta gaztak eta gatzatuak prestatzeko erabiltzen ziren (abatsa, kaiku, oporra) edota beko sutondoan jateko, taloaskea kasu. Etnografiari buruzko ikerketetan sarri agertzen dira objektu honen aipamenak, jaki bat baino gehiago zerbitzatzeko erabili ohi zen, baita zopak eta egoskariak bezalako salda gizenak.


CABECERA DE LA WEB:

San Sebastián, ciudad de la cultura

Menú de selección de idioma

Menú auxiliar:

Museo San Telmo en Redes Sociales:

  • Facebook
  • Twitter
  • Flickr
  • Youtube
  • Ayuntamiento de Donostia-San Sebastián

Menú temático:


MENÚ PRINCIPAL:


BUSCADOR:


PIE DE PÁGINA:

  • Ayuntamiento de Donostia-San Sebastián
  • Gobierno Vasco
  • Diputación Foral de Gipuzkoa
  • Ministerio de Cultura

AYUDAS A LA NAVEGACIÓN: