AYUDAS A LA NAVEGACIÓN:

CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA:

1936. José María Sert eta Nazioen Liga. Optika eta diplomazia

José María Sert margolariak Nazioen Ligaren Genevako egoitzarako eginiko horma pinturak aurkeztu zituen 1936an. Erakusketa honen asmoa da lan hori testuinguruan jartzea bozetoen, agirien eta argazkien bidez. Horretarako, Sertek San Telmo Museorako egindako mihiseak eta Nazioen Ligarako egindakoak aurrez aurre jartzen ditu erakusketak.

  • 2017ko urtarrilaren 13tik martxoaren 5era
  • Asteartetik igandera, 10:00 - 20:00
  • Sarrera: 6 euro (asteartetan doako sarrera)
  • Etxeberritarren kapera
  • Komisarioa: Patricia Molins
  • #BakeItuna
3_TX
7_TX
8_TX

Territorios

Trata la concepción militar del territorio, invención de la geografía, mapas y representaciones, recorridos y mapas políticos; fortificaciones y construcciones militares; arquitecturas, máquinas militares y máquinas de guerra.

 

Historia

Trata las alegorías de la historia; la historia como concatenación de guerra y paz; teología y teleología.

 

Emblemas

Trata sobre banderas, estandartes y banderas blancas; uniformes y militares en la vida civil; escudos y retratos de militares como símbolos.

 

Milicia

Trata sobre el soldado poeta, soldado converso, caída de caballo; vida militar en la vida civil; retaguardia, propaganda militar en torno a la paz.

 

Muertos

Trata de cementerios, tumbas, soldado desconocido, monumentos conmemorativos; entierros, ceremonias litúrgicas militares, música militar; victimas civiles.

1936. José María Sert eta Nazioen Liga. Optika eta diplomazia erakusketak José María Sertek 1936an Nazioaren Ligaren Genevako egoitzarako egin zituen horma-oihalen bozetoak, margolariaren dokumentuak eta argazkiak, eta San Telmo Museorako egin zituen gipuzkoarrei buruzko 11 oihalak lotzen ditu.

Artistaren hainbat etapatako obrak biltzen ditu, Parisetik, Madriletik eta Bartzelonatik ekarrita. Horrenbestez, Salamancan ikusgai egondako lanez gain (2016ean egon zen erakusketa hau Salamankako unibertsitatean), Kataluniako Museu Nacional d'Arteko bost obra eta bilduma partikular bateko beste bat ikusi ahal izango dira.
 

Jose María Sert

Artista berezia izan zen José María Sert (1876-1945): iragandako garai baten epigonoa zen, biziki interesatzen baitzitzaion dekorazio-pintura, eta, aldi berean, aurreratutako artista ere bazen, masen gizartearen muralista izan baitzen. Gizon oparo eta mundutar honen harremanek (ehungintzako industrialarien familia batekoa zen), bai eta bere emazteen harremanek ere, batik bat Misia Serten bidez egindakoek, odolaren eta kapitalaren aristokraziaren dekoratzaile izateko bidea egiten lagundu zioten, eta haientzat aritu zen lanean 1920ko hamarkadaren amaierara arte, XVIII. mendeko pinturaren ildoa jorratuz. Tiepolo eta Goya zituen eredu nagusi.

Serten lana Nazioen Ligan

Genevan egindako lana baino lehen, Sertek New Yorkeko Rockefeller Center eraikineko muralak egin berri zituen, Diego Rivera mexikarrak egindakoak ordeztuz. Mural horiek funtsezko aldaketa ekarri zuten haren lanean, eta irudi titanikoei eman zien protagonismoa.

Salvador de Madariagaren bitartez, Nazioen Ligak Genevan zeukan Jauregiko bilkura-areto nagusia apaintzeaz arduratu zen Sert (1935-36), eta hainbat alegoria irudikatu zituen han: gerra eta bakea, gizateriaren aurrerapena, justizia eta nazioarteko zuzenbidea. Espainiako XVII. mendeko zuzenbideak nazioarteko zuzenbideari egindako ekarpena zen gai ofiziala, Francisco de Vitoriak eta Salamancako Unibertsitateko beste irakasle batzuek gorpuztuta. Nazioen Ligaren egoitzako sabaiak, haren aurkezpenean Espainiako ordezkariak azaldutakoaren arabera, Ossorio y Gallardo erakusten zuen, XVII. mendeko teologoen eta juristen jenioa, bai eta, gerra saihestearren, itunaren bidez bakea segurtatzeko egin zuen ahalegina ere.

Paradoxikoki, Espainiako gerra zibila lehertu zen garaian inauguratu zuten Francisco de Vitoria aretoa. Bi aldeek tirabirak izan zituzten Nazioen Ligarekin; frankistek gaizkiaren pertsonifikazioa ikusten zuten Ligan, eta errepublikanoek, berriz, ez zuten erdietsi gobernu legitimoaren kontrako esku-hartze atzerritarra egon zela onartzerik. Patricia Molins komisarioaren esanetan, «Sert Espainiako enbaxadako agregatu diplomatikoa izan zen Parisen, bere bizilekuan, baina errepublikazaleek Vic-eko katedrala erre zutenean (Serten obra nagusia), matxino frankistak modu aktiboan babesteari ekin zion Sertek, eta haien margolari ofizial bihurtu zen ia». Gaineratzen duenez, «Frantziako intelektualek frankistak babesteko eginiko gutuna bultzatu zuen; Santa Teresari buruzko horma-irudi handi bat margotu zuen Parisko 1937ko Nazioarteko Erakusketaren Vatikanoaren Pabiloian; Espainiako arte-ondarea salbatzen lagundu zuen; frantsesen esku zeuden Elxeko Dama eta beste artelan batzuk itzul zitzaten erdietsi zuen; Unibertsitate Konplutentserako horma-irudi bat proiektatu zuen, bai eta Toledoko Alkazarrerako kripta bat ere».

 «Tiépolo edo Goya barnean hartzen zuen saga baten azken dekoratzailea izan zela nabarmendu badute ere, egia esateko, argazkiok abangoardiako teknikak bere egiten jakin zuen artista konplexua erakusten dute», adierazi du Molinsek.

------

1936. José María Sert eta Nazioen Liga. Optika eta diplomazia Donostia 2016, Europako Kultur Hiriburuaren Bake-ituna proiektuaren ikerketa-kasu monografiko bat da. Bake-ituna San Telmo Museoarekin eta Koldo Mitxelena Kulturunearekin batera dago antolatua; Telefónicaren babesarekin eta EU-Japan Fest-en eta Flandriako Gobernuaren laguntzarekin, eta honako hauen lankidetzarekin: Baionako Euskal Museoa, DIDAM, Baionako Udala, Artium Arte Garaikidearen Euskal Zentro-Museoa, Fundació Antoni Tàpies, Jorge Oteiza Fundazio Museoa, Bilboko Arte Ederren Museoa, Zumalakarregi Museoa, Laboratorium Museoa, Salamancako Unibertsitatearen VIII. Mendeurrena eta Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa.


CABECERA DE LA WEB:

San Sebastián, ciudad de la cultura

Menú de selección de idioma

Menú auxiliar:

Museo San Telmo en Redes Sociales:

  • Facebook
  • Twitter
  • Flickr
  • Youtube
  • Ayuntamiento de Donostia-San Sebastián

Menú temático:


MENÚ PRINCIPAL:


BUSCADOR:


PIE DE PÁGINA:

  • Ayuntamiento de Donostia-San Sebastián
  • Gobierno Vasco
  • Diputación Foral de Gipuzkoa
  • Ministerio de Cultura

AYUDAS A LA NAVEGACIÓN: